| Wikipedia orrialde honetan wikilari baten edo wikilari talde baten iritziak eta gomendioak barneratzen dira, Wikipediako gai jakin bati buruz.Wikipediako politikainformala da, komunitateak era formalean bereganatu ez duelako, baina Wikipediaren funtzionamendurako zentzuzko irizpideak eta aholkuak azaltzen ditu seguru asko. |
Wikipedian,sustapena bereziki pertsona, erakunde eta gertakariei buruzko artikuluak modu nabarmen eta interesatuan modu desorekatu eta neurrigabean editatzean sor daiteke, bereziki wikilari baten edo wikilari talde txiki baten eskutik. Horren helburua haiekiko interesa piztu, besteen aldean nabarmendu, horri buruzko webgune antzeko bat osatu eta horrekin loturiko ideologien propaganda egitea denean gertatzen dasustapena. Sustapena egiteko beste modu bat artikulu kopuru handia erreferentzia eta kanpo lotura jakin batzuekin elikatzea da, iturri horiei garrantzia eta ikusgarritasuna emateko. Adibidez, sustapena gerta liteke ordezkaritzarik ez duen alderdi politiko bati buruz artikulu luzea osatu duenean wikilari batek, aldi berean ordezkaritza eta tradizio historiko luzea duten alderdi politikoek Wikipedian artikulu eskasa dutelarik; edota unibertsitatean diharduen fisika irakasle apal bati buruzko artikulu luzea osatzen denean, idatzitako artikulu eta monografia guztien zerrendarekin, fisikariNobel Saridunen artikulu anitz osatzeke daudelarik. Horren ondorioak kaltegarriak izaten dira Wikipediarentzat: artikulu horiek ikuspuntu entziklopedikotik izan dezaketen garrantzia puztu egiten da eta entziklopediaren edukian alborapena gerta liteke.
Zaila izan daiteke sustapena noiz gertatzen ari den eta baiezkoan horrekin nola jokatu behar denari buruzko irizpide orokor eta finkoak ematea. Batzuetan, wikilariaren interes pertsonal intelektuala besterik ez dago sustapen itxurako edizioen atzetik. Wikilarien lanaprintzipioz askea izan behar da, eta asmo ona aitortu behar zaio aurretik. Sustapenari buruzko erabaki bat hartzeko, irizpide hauek batera hartu beharko lirateke kontuan:
Sustapena gertatzen ari dela sumatzen denean, horretan diharduen wikilariarekin harremanetan jarri bere lankide-eztabaida gunean (artikulu batzuetan batera gertatzen ari bada ustezko sustapena) edo artikuluaren eztabaida-orrian eta planteatu arazoa. Sustapen itxura nabarmena duten edizio konkretuen kasuan, edizioak desegin edo berregin ditzakezula gogoratu, horretarako arrazoi bat emanez edizio-orriko laburpen laukian.Fortiter in re, suaviter in modo (tinko, baina adeitsu) jokatu beharko litzateke, wikilariari sustapenak ekar ditzakeen arazoak azalduz eta modu konstruktiboago batean lan egitera animatuz. Itxaron eta entzun sustapena egiten ari den wikilariaren arrazoiak. Jaramonik egiten ez badu, planteatu arazoaTxokoan edo administratzaile batekin harremanetan jarri arazoari irtenbide bat emateko.