Ohitura da wikipedian erabiltzaileek egindako aparteko ekarpeneisariak ematea edo gutxienez zoriontzea. Horretarako izar berezi batzuk, ingelesezbarnstar izenekoak, ematen dira erabiltzaile orrietan.
Honetaz gain, badaude beste sari "informalago" batzuk, lankide berriei ematen zaizkienak. Honek ez du esan nahi denbora gehiago daramaten wikilariek baino gutxiago laguntzen dutela. Izan ere, eta jakin beharko zenuke, kopuruak ez du asko axola. Edozein ekarpen eskertuko dizugu.
Wikilari batek aparteko lan bat edo txikiak baina asko egiten dituela saritzeko jarri txantiloia, behekozer idatzi zutabean azaltzen den kodeaz baliatuz, jasotzailearen erabiltzaile orrian. Izan eskuzabala eta saritu merezi duena!
| Irudia | Zer idatzi | Deskribapena |
|---|---|---|
![]() | {{Izar arrunta|zure mezua. —~~~~}} | Izar arrunta Izar hau, Wikipediako lehena, ekarpen onak saritzeko ematen da; jendeak jakin dezan beraien lana ikusi eta eskertzen dela. Izar arruntaMartin Harper lankideak sortu zuen2003 urtekoabenduaren 19an etaSilsorek aldatua2004kootsailaren 17an. |
![]() | {{Aldaketa txikien izarra|zure mezua. —~~~~}} | Aldaketa txikien izarra Aldaketa txikiei ez zaie garrantzi asko ematen sarritan baina ezinbestekoak dira. Izar honekin ezagutzera emango duzu hau, ezinbestekoak direla eta eskertzen dela. Aldaketa txikien izarraSpencer195 lankideak sortu zuen2004kouztailaren 13an. Geroago,MattTMek zerbait moldatu zuen. |
![]() | {{Ontasunaren izarra|zure mezua. —~~~~}} | Ontasunaren izarra Izar hau bereziki adeitsuak eta onak diren wikilarientzako da. Beti haserreetatik aldentzen saiatzen direnentzat hain zuzen. Ontasunaren izarraTheCustomOfLifeek sortu zuen2004koabuztuaren 2an. |
| {{Txantiloien izarra|zure mezua. —~~~~}} | Txantiloien izarra Izar hau txantiloietan lan asko egiten duten wikilarientzat dago pentsatua. Txantiloien izarraSmurrayinchesterek sortu zuen2006kourtarrilaren 8an. | |
![]() | {{Argazkilariaren izarra|zure mezua. —~~~~}} | Argazkilariaren izarra Izar hau argazkien arloan ekarpen nabarmenak egin dituena saritzeko erabiltzen da. Argazkilariaren izarraGruntek sortu zuen2004koazaroaren 27an. |