Wikipediako artikulurik landuenakartikulu nabermendu gisa hartzen ditugu, talde horretan sailka ditzakegun artikuluetaz gain,Euskarazko Wikipediak baditu beste hainbat artikulu zabal eta landu, ahalik eta xehetasun gehien aipatzen saiatzen direnak. Artikulu horiei ere aitorpen bat egiteko asmotan, orrialde edo kategoria hau sortu dugu, hemen ageri diren artikulu guztieiartikulu on izena eman zaie. Artikulu nabarmenduek izen hori jasotzeko irizpide batzuk bete behar dituzte eta hautaketa-fase bat igaro behar dute. Artikulu onek, ordea, ez dute aipatutako hautaketa-fase zorrotzik gainditu behar; hala ere, artikulu bat talde honetan sailkatzeko erabakia bozketa bidez hartzen da. Artikulu on guztiak nabarmendutako artikulu izateko hautagaiak izan dira, baina arrazoiren batengatik ez dituzte izendapen hori jasotzeko beharrezkoak diren irizpide guztiak bete.
Une honetan, Euskarazko Wikipediak107 artikulu on ditu, aipatzekoa da, entziklopedia honek 476.133 artikulu dituela guztira. Beraz, artikulu onek guztira argitaratutako artikuluen%0.02-a ordezkatzen dute.
Zuk sortutako artikulua edo beste edozein artikulu on izendatzeko, bost aldekoboto garbi jaso beharko ditu. Proposamena argitaratzen den unetik hilabete batera egingo dira bozketaren emaitzak aldaezin, artikulu onaren izendapena eraginez edo bestela, proposamena atzera botaz. Proposamen bat atzera botatzen bada, ez du esan nahi behin betirako errefusatua izan denik, hau da, etorkizunean artikulu hori berriz proposatzeko aukera egongo da. Zalantzan badituzu, ikusilaguntza orrialdea.