WiesbadenAlemaniako hiria da,Hessen estatuko hiriburua.Rhin ibaiak banatzen duRenania-Palatinatuko hiriburua denMaguntziatik. Estatuko hiriburu ekonomikoa aldizFrankfurt hiri ezaguna da, 38 kilometro eskasera dagoena. Wiesbadenek 275.976 biztanle ditu (2010).
Aireportua du eta burdinbide gune garrantzitsua da. Merkataritza, administrazioa, industria (bainutegi ospetsuak) eta industria (zinemagintza, ehungintza, kimika industria, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, ontziolak, papergintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.Nassauko dukerriko hiriburua izan zen.
Wiesbaden Rhin etaMain ibaiek bat egiten duten puntuan kokaturik dago, Rhinen menadroaren iparraldean. Pareko ertzean Maguntzia hiria du.Taunus mendiak dauden Wiesbadenen iparraldean. Hiriko muino garaiena Hohe Wurzel (608 m) da. Ekialdean eta mendebaldean nekazal lurrak daude, batez ere mahastiak dira nagusi.
Hala ere lehenengo idatzizko dokumentazioaerromatar garaikoa da, izan ere K.a. 6 urteanPlinio Zaharrak bainetxe baten berri eman baitzuen bereNaturalis Historia liburuan. 121 urtean erromatarrenAquae Mattiacorum (Mattiacien ura) asentamendua bazela jakina da. Mattiaciakgermaniako tribu bat izan bide ziren. Aipatu behar da Rhin ibaiaren beste aldean zegoenMogontiacum (gaur egungo Maguntzia) herriaGermania Garaia probintziako hiriburua zela. 260 urteanalamaniarrekGermaniakoLimes-a gainditu zuten eta eremu guztiaz jabetu ziren.
Tolbiac-eko guduan, 496an,frankoek alamaniarrak gainditu zituzten eta VI menderako inguru guztiaren jabe ziren. VIII mendean frankoen jauregi bat ezarri zen bertan. Wiresbaden izenaren lehen aipamena 828-830 urtekoa da, bertanKarlomagnoren biografia idatzi zuenEginhardokWisabada herria aipatzen du. Franconiako hiria zela Nassauko Kondeen eskutan gelditu zen Wiesbaden. XIII mendean Franconia zatitzerakoanNassauGermaniako Erromatar Inperio Santuaren barneko estatu aske bihurtu zen.
Wiesbaden, 1850an Wiesbaden, 1907an Santa Isabel eliza ortodoxoa
Wiesbaden hiri aske bihurtu zen 1232an baina Maguntziako Artzapezpikuak hiria suntsitu zuen 1242an eta 1283an eta berriz ere Nassauko Kondeen agindupean jarri behar izan zuen.
Alemaniar nekazarien gerran parte hartu izanagatik bere eskubide guztiak galdu zituen 40 urtetarako. Garai hortanLuteranismoa onartu zuen eta harresia eraiki zuen 1610ean.Hogeita Hamar Urteko Gerra (1618-1648) oraindik eta latzagoa izan zen, kronikek diotenez 40 biztanle baino ez baitziren gelditu bizirik.
Ordutik aurrera Wiesbadenek garapen handia izan zuen bere bainuetxeari lotuta, eta egoitza administratibo ideala bihurtu zen.Gilen II.a enperadoreak bertan igarotzen zituen udak, bai etaErrusiako nobleziak ere.
Bigarren Mundu Gerran hego-mendebaldeko eremu militarraren egoitza nagusia Wiesbadenen zegoen. Horregatikaliatuek 66 egunetan bonbakatu zuten, baina hiriaren %18a baino ez zen suntsiturik gelditu.Estatu Batuetako Armadak eskuratu zuen 1945ean itsasontziz Maguntziatik erasotuta.
Gerraren ondoren Hessengo hiriburu bihurtu zen Wiesbaden. Frankfurt handiagoa eta historikoki garrantzitsuagoa izan arren bonbaketek askoz gehiago kaltetu zutelako hartu zen erabaki hau.
Jauregiko plaza (Schlossplatz): Hiriaren erdigunea da. Bertan daude XIX mendeko hainbat eraikin, hala nola, Merkatuko eliza (Marktkirche), Udaletxe Berria (Neues Rathaus) etaStadtschloss jauregineoklasikoa, gaur egun Hessengo parlamentuaren egoitza dena. Plazaren erdian 1537koMarktbrunnen iturria dago.
Kurhaus bainuetxea:Gilen II.a enperadoreak 1904 eta 1907 artean eraiki arazi zuen bainuetxe neoklasikoa da. Gaur egun hiriko antzoki nagusia, biltzar etxea eta kasinoa da.
San Bonifazio eliza (St. Bonifatius): 1844 eta 1849 artean eraikitako elizaneogotikokatolikoa da.
Santa Isabel eliza (Russisch-Orthodoxe Kirche der heiligen Elisabeth): 1847 eta 1855 urteen artean eraikitako eliza errusiarortodoxoa da.
Hainbat jaialdi ospatzen dira Wiesbadenen urtean zehar. Aipagarrienak honako hauek dira:
Maiatzeko Nazioarteko Jaialdia (Internationale Maifestspiele Wiesbaden): Munduko musika eta antzerki jaialdi sonatuenetakoa da. 1896tik aurrera maiatzero ospatu izan da. Musika mota guztietako kontzertuak, antzerkiak, operak, ballet eta dantza moderno ikuskizunak, deklamazioak, poesia errezitaldiak, kabaretak eta beste hainbat ekintza izaten dira.
Rheingau Ardo Jaialdia (Rheingauer Weinwoche): Abuzturo hamar egunetako jaialdia egiten den ardo merkatua da. 30 ekitalditik gora izan ditu dagoeneko.