715. urteaz geroztiksaxoniarrak bizi izan ziren han, etafrankoen erasoari aurre egin zioten785. urtera arte.X. mendeanSaxoniako Dukerriko probintzia izan zen.1180an FrederikoBizargorriak Saxonia beretu eta printzerritan banatu zuen; Westfaliako Dukerria izan zen haien artean garrantzitsuena.XVI. mendeanMaximiliano I.ak Westfaliako zirkulua sortu zuen.1807anNapoleonek Westfaliako erresuma sortu zuen, frantses estatuaren moldekoa, baina porrot egin eta1813an desagertu zen. Horrela zati handi batPrusiaren mende geratu zen. Gaur egun Alemaniako Renania-Westfalialand-aren barnean dago gehiena.