ZaleakBremengo udaletxearen aurrean 2009koAlemaniako Kopako garaipena ospatzen.Denboraldi aurreko Audi-Quattro Kopako partida, 2015ean.
SV Werder Bremen (izen osoaSportverein Werder Bremen von 1899 e. V.)Alemaniako futbol talde oso ezaguna da,Bremen hirikoa. Emaitza onak izan ditu, lau liga eta sei kopa irabazteaz gain 1992an Europako Errekopa ere irabazi baitzuen.
1899ko otsailaren 4ean kirol jantziak sari gisa irabazi zituzten hamasei ikaslek sortu zutenFußballverein Werder taldea.Werder aintzinako alemanierazko hitza da, zeinak "ibaiko penintsula" esan nahi duen, hor baitzegoen ikasleek futbolean jokatzen zuten zelaia. 1920an beste kirol batzuetan ere parte hartzen hasi zen eta izena aldatu zuen,Sportverein Werder Bremen, gaur egun daukana hain zuzen ere. Futbola zen beren aurreneko kirola eta Alemania osoan lehen entrenatzaile profesionala hartu zuten 1922an. Ez zuen emaitza handirik izan hala ere.
30. hamarkadan sarritan irabazi zuen eskualdeko txapelketa, ez ordea Alemaniakoa.Bigarren Mundu Gerraren ondoren aldaketa handiak ezagutu zituen. Bundesliga sortu aurreko urteetan Alemaniako iparraldeko bi talde indartsuenetako bat zen, besteaHamburger SV izanik.
Bundesliga 1964ean jokatzen hasi zen eta Werder Bremen izan zen bigarren ekitaldiko txapelduna. 1967-68 denboraldian bigarren egin ondoren taldearen emaitzak kaxkartu egin ziren, 1981ean bigarren mailara jeitsi zen arte. Urte bete ondoren berriz Bundesligara itzuli eta garai onenari hasiera eman zioten 1983, 1985 eta 1986an bigarren eta 1988an berriz ere txapeldun gelditu zirelarik. 90. hamarkada oraindik eta bikainagoa izan zen, liga bat (1993), hiru kopa (1991, 1994, 1999) eta 1992ko Europako Errekopa irabaziz.