Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Wels

Koordenatuak:48°09′N14°01′E / 48.15°N 14.02°E /48.15; 14.02
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wels
Wels
Austriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Austria Garaia
AlkateaAndreas Rabl(en)Itzuli
Izen ofizialaWels
Jatorrizko izenaWels
Posta kodea4600
Geografia
Koordenatuak48°09′N14°01′E / 48.15°N 14.02°E /48.15; 14.02
Map
Azalera45,92 km²
Altuera317 m
MugakideakKrenglbach,Buchkirchen,Marchtrenk,Schleißheim,Thalheim bei Wels,Steinhaus,Gunskirchen etaWels-Land District(en)Itzuli
Demografia
Biztanleria65.303(2024kourtarrilaren 1a)
4.070 (2018)
Dentsitatea1.422 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia07242
Ordu eremuaUTC+01:00 etaUTC+02:00
Hiri senidetuakVarna,Tábor,Straubing,Bistrița,Krasnodar etaChichigalpa
MatrikulaWE
wels.at etawels.at

Wels (alemanezvɛls ahoskatua;bavarieraz:Wös)Austria Garaiko hiri bat da,Linzetik gertu,Traun ibaiaren alboan.Wels-Land barrutiaren hiriburua da eta azken zentsuaren arabera 65.303 biztanle zituen, Austriako zortzigarren hiririk handiena.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hausruckviertelen dago, itsas mailatik 317 metrora. Hegoaldetik iparraldera 9,5 km-ko hedadura du gehienez, eta mendebaldetik ekialdera 9,6 km-koa. Eremuaren % 3,4 basoak dira. % 23,5 nekazaritza-lurzatiak dira. Hiria bost auzok osatzen dute: Innenstadt, Lichtenegg, Vogelweide, Neustadt eta Pernau.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Wels inguruko eskualdea populatuta egon zenNeolitotik, baina garrantzia hartu zuenerromatarren garaian,Norika probintzia erromatarrean baitzegoen. Lehenengo aipamen historikoaren aurretik, K.a. 15 inguruan, Wels ustez herrizelta bat zen, gero ovilaviar bilakatu zena. 120. urtean Udal Forua jaso zuen, eta izen hau eman zioten:Municipium Ovilava. 215 inguruanKarakala enperadoreakColonia Aurelia Antoniana Ovilabis izendatu zuen. Hiriak 18.000 biztanle zituen. Wels zaharraren ezaugarri bereizgarri bat: 4 km-ko harresia, 50 dorrerekin. Baziren adreiluzko etxeak, termak, zirku bat, eta ureztatze sistema bat. Erromatar erregimenaren gainbeherarekin, Welsek bere garrantzi guztia galdu zuen.

Babenbergertarren erregimenean, 1222an, Welsi berriro udal-forua eman zioten. Pribilegio ekonomikoengatik eta erdiguneko kokapenagatik etaTraun ibaitik gertu, hiria garrantzitsua zen eskualdean.Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Sakratuko enperadorea 1519ko urtarrilaren 12an hil zen Welsen.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Wels merkataritza- eta industria-hiri garrantzitsua da, eta, gainera, Welser Messe bi urtero antolatzen duen azokagatik da ezaguna.

Welstar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
Austriako hiri nagusiak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Wels&oldid=10097819"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp