Waylon Smithers,Smithers jauna edotaSmithersThe Simpsons marrazki biziduntelesaileko fikziozko pertsonaia bat da. Springefieldekozentral nuklearreko jabea denMontgomery Burns jaunaren laguntzaile pertsonal eta morroi leiala da.
Armairutik ateratzeke dagoenhomosexualaren estereotipoa betetzen du, bahiz eta telesaileko zenbait ekoizleek "Burns-sexual" gisa definitu izan, alegia, bere erakarpen sexual guztiak Burns jaunarekiko mugatzen direla. Izan ere, Burns jaunarekiko duen leialtasunak bere duintasuna hautsaren pare uzteraino ipintzen du, maiz hura pozik egoteko dauden lan zikin eta duingabeenak eginez.
Jaka berde, atorra zuri, galtza urdin eta zapata beltza daramatza, bai etagorrindola kolorekotximeleta-begizta etabetaurrekoak ere. Nahiz eta bere buruagaytzat inoiz ez aldarrikatu izan, gay adiskideak izan, Springfieldeko gay auzoan ibili,Stacy Malibu panpinak bildumatu eta oporrak gizonezkoentzat bakarrik diren lekuetan igarotzen ditu.