Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Wayback Machine

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Wayback Machine
Jatorria
Sortzailea(k)Brewster Kahle etaBruce Gilliat(en)Itzuli
Sorrera-urtea2001
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Programazio-lengoaiaC,Perl,Java etaPython
Deskribapena
Honen parte daInternet Archive
Internet sakona
Kokapena
JabeaInternet Archive

web.archive.org
Twitter: waybackmachineEdit the value on Wikidata

Wayback Machine (ˈwejbak maˈʃin ahoskatua) Interneteko orrialde edo gune askoren kopiak dituen zerbitzu eta datu-basea da. Proiektu horren ondorioz, denboran zeharwebgune jakin batek izan dituen historia edo aldaketak kontsulta daitezke.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Wayback Machine zerbitzuak modu sinplean funtzionatzen du: nahikoa da webgune baten helbidea (URL) tekleatzea artxiboan gordeta dagoen azken kopia zein den ikusteko[1]. Orri jakin bat garai batean nolakoa zen ikusi nahi badugu, orduan, Wayback Machinek orrialdea zein data eta urtetan bisitatu nahi dugun eskatuko digu. Pantailaren goiko aldean, egutegi bat dago, denboran zehar, harrapaketak grafikoki ikusteko aukera ematen duena. Grafikoko barren luzerak adierazten du zein hilabetetan egin ziren kopia gehien.

Webgune horrek web orriaren eduki guztia gordetzeko egiten duena oso sinplea da, baina burutsua: iturburu-kodearen html edukia bakarrik biltegiratzen du, eta ez ditu irudiak gordetzen, kodea baizik; horregatik, irudi-zerbitzari batek jatorrizko webguneko irudiren bat ezabatzen duenean, irudi hori ez da erreproduzitzen, 404 errore gisa markatzen da. 2012an, 10 informazio-petabyte zituen, eta hilean 20 terabyte inguru hazten zen[2]; 2019ko urrian, 20 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta[3]. 2020ko abenduan, 70 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta[4].

Hala ere, Wayback Machine-k Interneten kopia osoa dauka hainbat tokitan informazio indexazioa eta grabazioa saihestuz, adibidez robots.txt artxiboa: User-agent: ia_archiver Disallow: / erabiliz

Wayback CDX Server API

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2015eko azaroaz geroztik, Wayback Machinek orrialdeen harrapaketak indexatzeko zerbitzu bat du, eta horri esker, berehala jakin daitekeURL bakoitzerako grabatuen historia, bai formatu propioan, baiJSON formatuan[5]. Zerbitzu hori beta fasean dagoen proiektua da, Wayback CDX Server API izenekoa, eta iturburu-kodea eta erabilera-eskuliburuaGitHub. helbidean daude[6].

Gorabeherak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Wayback Machine delakoak hainbat gorabehera izan ditu bere historian, eta hauek izan dira garrantzitsuenak:

  • 2017ko urtarrilean,osagarri bat garatu zuten, baiChromium nabigatzailearentzat, baiGoogle Chromerentzat[7]. Horri esker, bistaratzen ari den web orria gorde daiteke, orri hori lehenago Wayback Machine-n gorde den bilatu etaTwitterren bilaketa azkarra egiteko aukera ere ematen du, besteak beste. Osagarria behar bezala katalogatuta dago Chrome Web Store-n[8].
  • 2020ko urrian, Wayback guneak funtzionatzeari utzi zion; baina, ondoren, berriro funtzionatu zuen hilabete geroago akatsa konpondu ondoren.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Wayback Machine: la máquina del tiempo de las páginas web se renueva - RTVE.es» web.archive.org 2011-01-30 (kontsulta data: 2023-05-04).
  2. Jonathan Minard. 10,000,000,000,000,000 Bytes Archived. (kontsulta data: 2023-05-04).
  3. (Ingelesez)jefferson. The Whole Earth Web Archive | Internet Archive Blogs. (kontsulta data: 2023-05-04).
  4. (Gaztelaniaz)@Alvy. «El crecimiento del Archivo de Internet durante 2020» Microsiervos (kontsulta data: 2023-05-04).
  5. «How Much Of The Internet Does The Wayback Machine Really Archive?» web.archive.org 2015-12-01 (kontsulta data: 2023-05-04).
  6. (Ingelesez)«wayback/wayback-cdx-server at master · internetarchive/wayback» GitHub (kontsulta data: 2023-05-04).
  7. (Ingelesez) Wayback Machine Chrome extension now available | Internet Archive Blogs. (kontsulta data: 2023-05-04).
  8. (Gaztelaniaz)«Wayback Machine» chrome.google.com (kontsulta data: 2023-05-04).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Wayback_Machine&oldid=10308008"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp