30 urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka borrokatzen.Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia). 1977an,Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen; gaur egun, mugimendu hori hedatuta dagoTanzania,Uganda,Malawi,Lesotho,Etiopia etaZimbawe estatuetara ere. Halaber, bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik 2005 arte, betiere ingurugiroaren alde lan eginez.
2004anBakearen Nobel saria eman zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duenAfrikako lehen emakumea izan da.