Walter Kohn (Viena,1923komartxoaren 3a -Santa Barbara,Kalifornia,2016koapirilaren 19a) estatubatuar fisikaria eta matematikaria izan zen.Dentsitate funtzionalaren teoria adierazi zuen, molekulen geometria eta beren loturen ezaugarriak ezagutzeko balio duena. Matematika- eta fisika-ikasketak egin zituen, Torontoko Unibertsitatean (Kanada) eta Harvarden (Estatu Batuak). Irakasle izan daHarvardeko Unibertsitatean (1948-1950), Carnegie Mellonen (1950-1960), San Diegoko Unibertsitatean (1960-1979), eta Santa Barbarako Unibertsitatean. San Diegoko Unibertsitateko fisika-saileko idazkari izan zen 1961-1963 bitartean, eta Santa Barbarako Unibertsitateko Fisika Teorikoko Insititutuko sortzaile eta zuzendari 1979-1984 bitartean. 1991tik aurrera azkeneko erakunde horretako fisika-saileko ikertzaile izan da. Bere ikerketen bidez frogatuta utzi zuenmolekula konplexu baten geometria-teoriaren bidez lortzeko ez dagoela zertan azterturik elektroi bakoitzaren mugimendua; aitzitik, aski dela espazioaren edozein puntutan kokatuta dagoen batez besteko elektroi kopurua ezagutzea. Teoria hori egitura molekularren zenbakizko kalkuluan erabili izan da arrakastaz, etaentzima etakatalisi mekanismoak aztertzeko balio du. Horrez gainera, erdieroaleen fisika, supereroankortasuna, gainaldeen fisika eta katalisiari buruzko lan asko argitaratu ditu. Lan horietatik guztiengatik, sari asko jasotakoa da: egoera gotorreko fisikako Oliver Buckley saria (1960), Davisson-Germer saria (1977) eta Feenberg domina (1991), besteak beste. 1998anKimikako Nobel Saria jaso zuen,J. A. Poplerekin batera, molekulen ezaugarrien eta prozesu kimikoen azterketa teorikoan aitzindari izateagatik.