Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Wallace Beery

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wallace Beery

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWallace Fitzgerald Beery
JaiotzaClay konderria1885ekoapirilaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBeverly Hills1949koapirilaren 15a (64 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park 
Heriotza moduaberezko heriotza:miokardio infartu akutua
Familia
AitaNoah Webster Biri
AmaFrancis Margaret Fitzgerald
Ezkontidea(k)Gloria Swanson (1916 -  1919)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea,zinema aktorea,aktorea etafilm-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0000891Allocine: 16457Allmovie: an8836TV.com: people/wallace-beeryIBDB: 31498
Musicbrainz: 966e55ee-9303-462e-bd08-b03efca657f1Discogs: 1304819Find a Grave: 2880Edit the value on Wikidata

Wallace Beery (1885ekoapirilaren 1a1949koapirilaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, berrehun film baino gehiagotan aritu izan zena etaOscar saria irabazitakoa. Gogoangarria daAltxor uhartea filmean egin zuen Long John Silver pirataren antzezpena.

Hasierako lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kansas Cityn jaio zen 1885ean eta anaietako bi ere aktoreak izan ziren. Hamasei urte zitueneanRingling Brothers zirkuan hasi zen lanean, elefanteen hezitzailearen laguntzaile. Bi urtean ibili zen jardun horretan, leopardo batek zauritu zuen artean. New Yorkera jo zuen lan bila eta aktore hartu zuten musikal baterako. Handik gutxira zinemarako lehen lanean hartu zuen parte:His Athletic Wife (1913).1915ean emazte zuenGloria Swanson handiarekin batera agertuko daSweedie Goes to College filmean.Zurrutak eta jeinu txarrak harreman hura pikatura bidali zuten. Sasoi horretan Wallacek gaiztoen rolak osatuko ditu pantailan.

Zinemamutua zen garai hartakoak dira Beeryren lan garrantzitsu asko.Arthur Conan Doyleren izen bereko eleberrian oinarritutakoThe Lost World filmean Challenger maisuarena egin zuen (1925) edoRobin Hood delakoan Rikardo erregearena egin zuenDouglas Fairbanks alboan zuela (1922). Hor dira honako film hauek ere:Last of the Mohicans (1920),The Round-Up (1920;Roscoe Arbucklerekin),Old Ironsides (1926),Now We're in the Air] (1927),The Usual Way (1913), edoBeggars of Life (1928;Louise Brooksekin).

Aldirik onena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zinemak ahotsa eta soinua bereganatu zituenean, Beery aldi batean lan barik gertatu zen, baina handik gutxiraIrving Thalberg ekoizleak ez zuen erreparorik izanMetro-Goldwyn-Mayerera erakartzeko.

Kartzela gai zuen 1930ekoThe Big House filmean agertu zen, eta lan horrek Oscarrerako izendapena ekarri zion. Hurrengo urtean irabazi zuen aipatu saria,The Champ filmean egindako lanagatik. 1934an klasiko bihurtu denAltxor uhartean, Long John Silver pertsonaia biribildu zuen; eta urte berean Venezian saritu zutenViva Villa! filmagatik; Pancho Villa zen pelikula horretan. Hauek ere Beeryren antzezpenak izan ziren:Billy the Kid (1930),The Secret Six (1931),Hell Drivers (1931),Grand Hotel (1932),China Seas (1935)… 30eko hamarkadan Beery Hollywooden ondoen ordaindutako aktoreetako bat izan zen, eta MGM estudioetan soldata onena jasotzen zuena, horrela ezarria baitzuen kontratuan: edozein aktorek baino $ 1 gehiago irabazteko eskubidea zuen. Hurrengo urteetan bere ibilbidea gainbehera etorri zen. 64 urte zituenean, 1949an, bihotzekoak jota hil zen.

Filmografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Akademiako Sariak eta Izendapenak

  • 1930 IzendatuaThe Big House
  • 1932 IrabazleThe Champ

Kanpo loturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Wallace BeeryAldatu lotura Wikidatan
1928–1950
1951–1975
1976–2000
2001–egun
1 sariari uko egin zion
Biografia
Missouri
Artikulu hauMissourikobiografia batenzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.


Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Wallace_Beery&oldid=10309429"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp