| Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea) | |
|---|---|
| II. maila: parke nazionala | |
| Datu orokorrak | |
| Mota | Alemaniako parke nazionala |
| Azalera | 3.450 km² |
| Eponimoa | Saxonia Beherea Wadden itsasoa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 53°42′N7°20′E / 53.7°N 7.33°E /53.7; 7.33 |
| UTC ordua | UTC+01:00 etaUTC+02:00 |
| Honen parte da | gizateriaren ondare |
| Estatu burujabe | |
| Alemaniako estatua | |
| Saxonia Behereko barruti | Cuxhaven district |
| Saxonia Behereko hiri independente | Cuxhaven |
| Leku geografikoa | Wadden itsasoa |
Saxonia Behereko Wadden itsasoko Parke NazionalaAlemanianWadden itsasoko ingurunea babesteko eratutako hiru parke nazionaletako bat da,Saxonia Beherea estatuak kudeatzen duena. Beste parke nazionalekin batera 1986ko urtarrilaren 1ean eratu zen. Wadden itsasoaGizateriaren Ondare izendatu zuenUNESCOk 2009an.
Parke Nazionalak Saxonia Behereko kostalde guztia hartzen du bere baitan, Herbehereetako mugatik hasi etaElba ibaiaren ahorarte. Honetaz gainFrisiako uharteak ere hartzen ditu (Baltrum, Borkum, Langeoog, Juist, Mellum, Memmert, Minsener Oog, Norderney, Spiekeroog and Wangerooge). Parkearen egoitza nagusiaWilhelmshaven hirian dago.
Wad hitzak "lokatza" esan nahi du behe-alemanieraz. Parkearen barnean nagusi dira beraz lokaztiak, baina hauetaz gain badaude padura gaziak, areatzak, dunak eta noski, ibaien estuarioak ere. Itsasaldiek eragin handia dute, izan ere 10 metroko sakonera maximotik 24'5 metrotako garaiera arteko lurrak hartzen baititu.
4000 animalia eta landare espezie zerrendatu dira. Itsasaldiek organismo sinpleenak (diatomea,molusku,krustazeo etaanelidoak) ekartzen dituzte eta kate trofikoan gorago dauden espezieak hauetaz elikatzen dira.
Iparraldeko Europatik datozen hegazti migrariek osatzen dute ornodunen kopuru handiena. Wadden itsasoak 10-12 milioi hegazti limikola, antzar, ahate eta kaio hartzen ditu urtero. hauen artean bereziki aipatu behar 200.000eiderrak eta 180.000paita arruntak. Ugaztunen arteanfoka aipatu behar.