VukovarKroaziakoVukovar-Syrmia eskualdeko hiriburua da.Danubio ibaia bertatik pasatzen da eta herrialde osoko ibai portu garrantzitsuena da.
Vuko erreka Danubio ibaiean sartzen den puntua da. Bestaldehungarierazvar hitzak hiria esan nahi du. BerazVukovar Vuko errekako hiria da.
VI mendean iritsi ziren eslaviarrak inguru honetara eta kroaziar agintariak izan zituen harik eta XIII mendeanHungariarren menpe gelditu zen arte. Vukovar hiria bera XIII. mendean aipatzen da lehen aldiz.
Ibai portu garrantzitsua izanik,Bigarren Mundu Gerranaliatuek gogor bonbakatu zuten Vukovar.
Kroaziako Independentzia Gerran ere oso kaltetua izan zen hiria. Une hartan kroaziarrak %43a ziren eta serbiarrak %37a. Indar paramilitar serbiarrek setioa ezarri zuten eta 1.600 pertsona hil, 800 desagertu eta 42.000 ihes egin behar izan zuten. Setioa bukatzerakoan serbiarrak hirira sartu eta hospitalean zeuden 200 zauritu exekutatu zituzten. Gertaera beltz hau Vukovarreko sarraskia izenaz ezagutzen da.
Gerrak kaltetuta badaude ere, aipatzekoak dira honako hauek:
- Eltz jauregia
- Frantziskotar monasterioa
- Done Jakue eliza katolikoa
- San Nikolas eliza ortodoxoa