Vladivostok[1] (errusierazВладивосток)Errusiako ekialde muturreko hiria eta portua da,Primorski kraiko hiriburua.2010eko erroldan, hiriak 592.034 biztanle zituen[2]. Unibertsitatea, aireportua eta itsas armadako basea ditu, eta burdinbideen gune garrantzitsua da.ErrusiakOzeano Barearen ertzean duen portu garrantzitsuena da.
Mantxuriar arrantzale herria izan zen, harik eta1860. urtean errusiarrek base militar bihurtu zuten arte.Transiberiarra haraino iritsi zenez gero, hazkunde handia izan zuen hiriak.1918anfrantsesek,britainiarrek etajaponiarrek hiria konkistatu zuten, eta han izan ziren,1922ansobietarren mende geratu zen arte.
Merkataritza (petrolioa, ikatza eta arraina esportatzen ditu), industria (ontziolak, metalurgia, altzairugintza, hegazkingintza, zurgintza, janari industria, burdinbide gaiak, kimika industria eta eraikuntza) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.