| Vitorino Guimarães | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1925ekootsailaren 16a -1925ekouztailaren 2a ←José Domingues dos Santos -António Maria da Silva →
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Penafiel, 1876koazaroaren 13a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Lisboa, 1957kourriaren 18a (80 urte) | ||||
| Familia | |||||
| Seme-alabak | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria,ekonomialaria,ministroa etamilitarra | ||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | Democratic Party(en) | ||||
Vitorino Máximo de Carvalho Guimarães (Penafiel,1876koazaroaren 13a –Lisboa,1957kourriaren 18a) portugaldar miltar, ekonomialari eta politikaria izan zen.Portugalgo lehen ministroa izan zen 1925eko otsailetik uztailera.
Merkataritza ikastaro bat egin zuenPorton eta 1901ean Armada Eskolan sartu zen eta administrazio militarreko ofizial diploma lortu zuen. Administrazio militarreko karrera administrazio eta finantzetako irakaskuntzarekin konbinatu zuen.
1908ko errepublikarren matxinadako buruzagietako bat izan zen. 1910ean errepublika aldarrikatu zuen batzorde militarreko kide izan zen, eta 1911n Batzar Konstituziogileko kide hautatu zuten. 1915ean Finantza ministro izendatu zuten.
Lehen Mundu Gerran, Portugalgo Espedizio Taldeko Bigarren Dibisioko administrazio-zerbitzuetako buru izendatu zuten. 1921ean Finantza ministro izendatu zuten berriro.
Hilabete batzuetan lehen ministro izan zen 1925ean. 1926ko maiatzeko estatu-kolpearen ondoren, politikatik aldenduta geratu zen, eta bere karrera militarra 1936an amaitu zuen koronel mailarekin.