Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Vishnuismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Honensailekoa:
Hinduismoa
Ohiturak
Mundu ikuspegia
Ontologia
Jainkoa
Mokṣa-rekin erlazionaturiko kontzeptuak:
Gogoa
Etika
Praktikak
Gurtza, sakrifizioa eta karitatea
Jaialdiak
Guru, santu eta filosofoak
Aro Modernoa
Sailkapenak
Rigveda:
Yajurveda:
Samaveda:
Atharvaveda:
Gizartea

Vishnuismoa edoVaishnavismoaVishnu jainkoaren eta haren gorpuzteen gurtza da.Hinduismo modernoaren joera nagusietako bat da,Shaktiren etaShivaren gurtzarekin batera.[1] Vishnuismoaren ezaugarri nagusietako batdebozioari ematen zaion garrantzia da. Debozioaren azken helburua hil eta berriro munduratzea eragiten duen zikloari ihes egin eta Vishnuren aurrean bizitzaz gozatzea iristea da; horretarako, ontasunaren bidea (karman) eta ezagutzarena (jñana) landu behar dira.[2]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Vishnuismoaren antzinako jatorria ez dago argi, honen aztarna eta frogak eskasak eta kontraesangarriak dira.[3] Uste da, ohitura ezberdinen sinkretismoaren ondorioz eratu zela.[4][5] Vishnu eguzkiaren jainkosavedikoak zen arren,Agni etaIndra bezalako beste jainko-jainkosa vedikoekin konparatzen da, erlijio vedikoan ere nolabaiteko garrantzia zuela adieraziz.[1]

Vishnuren hiru pertsonifikazioak.

Gupta garaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gupta inperioko errege gehienak,Chandragupta II.a edo Vikramaditya (375-413Oraingo Aroa) bezala, Parama Bhagavatas edoBhagavata Vaishnava bezala ezagutzen ziren.[6][1] BainaHunainbasioen ostean, berezikiV. mendeanAlchon Hunak eginikoak, Gupta inperioak gainberakada eta haustura jasan zuen; inperioaren desegiteak Vishnuismoaren sona belztea ekarri zuelarik. Gerora nagusitu ziren Indiako ipar eta zentro-eskualdeetako botereek (Aulikarak,[7]Maukhariak,[8]Maitrakak,[9]Kalachuriak edoVardhanak)[10]saivismoa nahiago zuten,Shiva jainkoaren gurtza eta ideologiari indarra emanez. Bitartean, botere-aldaketa hau jasan ez zuten eskualdeetan (hegoaldeko India etaKaxmir) Vaisnavismoa indartsu mantendu zen.[11]

Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gupta garaiaren ondoren, Krishnaismoa gailendu zen,[5] eta Vishnuismoa sekta eta azpisekta ezberdinetan banandu zen. Sekta horietanbhakti ideia garatu zen, hego Indiako erlijiotasuna eraginez.[1] AdituekNimbarkacharya (ca.VII. mendea)[12] filosofoa garai honetan plazaratzen dute,Radha Krishna jainkoaren gurtza bideratu zuendvaita-advaita bezala ezagutu zen doktrinarekin.[13]

X. mendean Vishnuismoa Vedanta argudioak erabiltzen hasi zen, seguruenik Vishnu-rekin erlazionaturiko tradizio zaharragoa jarraituz. Vaishnava goiztiarraren jakintsuek (Nathamuni,Yamunacharya etaRamanuja, adibidez)Adi Shankararen Advaita interpretazioak ukatu eta Vishnu bhakti ideiak proposatu zituzten.[14][15]

Varadaraja Perumal tenpluaKanchipuramen (India), Vishnuren gurtzarako zentro inportantea.

Vaishnavismoak,Tamil Naduko Shivaismo korrontearen ordezkatu zuen eta nagusitu zen VII. eta X. mendeen artean.[16] Gertaera hau hamabiAlvaren gurtzari esker zabaldu zen, berenhimnoekin sekta biztanleriaren gehiengora hedatuz. Santu olerkilari hauek, Vishnu eta Krishnaren gorespenari buruz hitz egiten zuten,tamileraz, oroharNaalayira Divya Prabandha bezala ezagutzen den 4000 bertso jainkotiarren bilduman.[17][18][19] Hauen santutegiakDivya Desam bezala ezagutzen dira.[20]

Bhakti mugimendua VII. mendean hasi zen, hinduismoarenErdi aro berantiarrean, eta XII. mendean zehar zabaldu zen.[21][22] MugimenduaPuranaliteraturak (Bhagavata Purana, olerki-lanak, etb.) sostengatu zuen,bhasya etasamhita bezalako jakitun-lanez gain.[22][23][24]

Garai modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XX. mendean zehar, Vaishnavismoaren praktika India guztian zehar eta munduko leku ezberdinetan zabaldu zen. Vishnuismoaren mendebaldeko zabalkuntzaren aurrekarietako batBaba Premananda Bharati (1858–1914) sannyasina izan zen,[25][26]1902anKrishna Samaj elkartea sortu zuelarikNew Yorken eta tenpluaLos Angelesen.[27][28] Vishnuismoaren estatus globalaKrishnaren Kontzientziarako Nazioarteko Elkartea (International Society for Krishna Consciousness, ISKCON) mugimenduari esker handitu zen,A.C. Bhaktivedanta Swami Prabhupadak sortu zuena1966an.[29][30][31][32]

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcdNone. (2005). Encyclopedia of religion. Detroit : Macmillan Reference USA ISBN978-0-02-865733-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. Saila, Kultur. (2011-07-18). «visnuismo» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  3. Preciado-Solís, Benjamín.. (1984). The Kṛṣṇa cycle in the purāṇas : themes and motifs in a heroic saga. (1st ed. argitaraldia) Motilal Banarasidass ISBN0-89581-226-6. PMC12105493. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  4. Gonda, J.. (1969). Aspects of early Viṣṇuism. ([2d ed.]. argitaraldia) Motilal Banarsidass ISBN81-208-1087-2. PMC86161. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  5. abKlostermaier, Klaus K.. (2007). A survey of Hinduism. (3rd ed. argitaraldia) State University of New York Press ISBN978-1-4356-1670-7. PMC190680703. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  6. Sraddhānjali, studies in ancient Indian history : D.C. Sircar commemoration volume. Sundeep Prakashan 1988 ISBN81-85067-10-4. PMC19122624. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  7. Balogh, Dániel. (2019). Inscriptions of the Aulikaras and their associates. ISBN978-3-11-064978-9. PMC1129152655. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  8. (Ingelesez)«Maukhari dynasty | Indian dynasty | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  9. Raychaudhuri, Hemchandra. (2006). Political history of ancient India : from the accession of Parikshit to the extinction of the Gupta dynasty. (4th ed., rev. and enl. argitaraldia) Cosmo Publications ISBN978-81-307-0291-9. PMC252675963. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  10. «A Historical atlas of South Asia» Reference series - the Association for Asian Studies (University of Chicago Press) 1978 ISBN0-226-74221-0. PMC3447031. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  11. Bakker, Hans T.. (2020). The Alkhan a Hunnic people in South Asia. ISBN978-94-93194-06-9. PMC1286368562. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  12. (Ingelesez)Ramnarace, Vijay Nischol. (2015-11-25). Rādhā-Kṛṣṇa’s Vedāntic debut: chronology and rationalisation in the Nimbārka Sampradāya. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  13. Krishna : a sourcebook. Oxford University Press 2007 ISBN978-0-19-972431-4. PMC181731713. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  14. Srinivasa Chari, S. M.. (1988). Fundamentals of Viśistādvaita Vedānta : a study based on Vedānta Des̄ika's Tattva-muktā-kalāpa. Motilal Banarsidass ISBN81-208-0266-7. PMC18108390. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  15. Klostermaier, Klaus. (1984). Mythologies and philosophies of salvation in the theistic traditions of India. Published for the Canadian Corp. for Studies in Religion/Corporation canadienne des Sciences religieuses by Wilfrid Laurier University Press ISBN0-88920-158-7. PMC144144879. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  16. «The Alvars» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  17. Annangaracariyar, P.B. (1971),Nalayira tivviyap pirapantam, VN Tevanatan
  18. Seth, K.P. (1962), "Bhakti in Alvar Saints",The University Journal of Philosophy
  19. «Nalayira divya prabandham in multiple languages» www.srivaishnavam.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  20. Neelakrishnan, P. M.. (1992). «SRI VAISHAVA DIVYA DESAMS» Ancient Science of Life 11 (3-4): 193–197. ISSN0257-7941. PMID22556587. PMC3336602. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  21. Hinduism : new essays in the history of religions. 1976 ISBN90-04-04495-7. PMC2328839. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  22. ab The Sants : studies in a devotional tradition of India. Motilal Banarsidass 1987 ISBN81-208-0277-2. PMC18664381. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  23. The Bhāgavata Purāṇa : sacred text and living tradition. 2013 ISBN978-0-231-14998-3. PMC789148831. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  24. Bartley, C. J.. (2013). The theology of R?m?nuja : realism and religion. Routledge ISBN978-1-315-02882-8. PMC1086556624. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  25. (Ingelesez)Chessyr. (2011-03-04). «BABA PREMANANDA BHARATI» D SCOTT PRESSO (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  26. «sannyasin» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  27. Hinduism in colonial Bengal : beyond the Renaissance. (1st. argitaraldia) 2019 ISBN978-1-351-35777-7. PMC1129661872. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  28. Jones, Constance. (2007). Encyclopedia of Hinduism. Facts On File ISBN0-8160-5458-4. PMC64771117. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  29. The Hare Krishna movement : the postcharismatic fate of a religious transplant. 2004 ISBN0-231-50843-3. PMC213305202. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  30. Gosvāmī, Satsvarūpa Dāsa. (1983). Prabhupāda : he built a house in which the whole world can live. Bhaktivedanta Book Trust ISBN0-89213-127-6. PMC11676979. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  31. «iskcon.com - ISKCON Communications Journal - ICJ» web.archive.org 2011-08-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  32. Gibson, Lynne. (2002). Hinduism. (Core ed. argitaraldia) Heinemann Educational ISBN0-435-33619-3. PMC224098991. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Vishnuismo&oldid=9893856"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp