Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Virgo (konstelazioa)

Koordenatuak:Zeruko mapa13h 00m 00s, +00° 00′ 00″
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Virgo 
Datuak
LaburduraVir
GenitiboaVirginis
SinbologiaDize
Eremua1294 gradu karratu(2. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
3
Izarrik distiratsuenaα Virginis (Espiga edo Spica) (itxurazko magnitudea 1.0)
Meteoro euria
Konstelazio mugakideakBoötes,Coma Berenices,Leo (konstelazioa),Crater,Corvus,Hydra,Libra etaSerpens (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena13 h
Deklinazioa
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+80° eta −-80° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Virgo».

Virgo edoBirjina[1][oh 1] (latinez:Virgo; ikurra,Unicode ♍)zodiakokokonstelazio bat da. MendebaldeanLeo eta ekialdeanLibra ditu, eta zeruan ikus daitekeen konstelaziorik handienetako bat da.

Ezaugarri nabarmengarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Virgo sarri bigari sorta daramatzala irudikatzen da, horietako batEspiga edo Spica (α Virginis),Erdi Aroko nekazarien galburua. Virgo konstelazioa aurkitzea erraza da izar honi esker,Ursae Majoriseko GurditikArturoraino (α Bootis)eraino doan kurba jarraituz eta kurba hori Espigaraino jarraituz. Konstelazioko beste izar distiratsu batzuk β Virginis (Zavijava), γ Virginis (Porrima), δ Virginis (Auva edoMinelava) eta ε Virginis (Vindemiatrix dira.

Bere mugen barneanVirgoko kumulua izenekogalaxia kumulua dagoenez (Vindemiatrix izarretik 5 eta 10º bitartean mendebaldera) konstelazio hau bereziki aberatsa da galaxietan.Messier katalogoko hamaika galaxia Virgo konstelazioaren mugetan daude.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal izena duten zortzi objektu astronomiko. Horietako batGar da,Virgo konstelazioko izar bat.

Izar nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zeru sakoneko objektu nabarmengarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Kapelaren galaxia (M104).

Hamahiru milagalaxia baino gehiago daude Virgo etaComa Berenices konstelazioen artean sakabanatuta.Virgoko kumulua 2000 kide baino gehiago dituen galaxia talde bat da. Horien artean nabarmen daitezkeenak:

  • M49galaxia eliptikoa, Virgoko kumuluko distiratsuena. Beste galaxia eliptiko erraldoi batzuk bezala, dirudienez, bere erdiguneanzulo beltz supermasibo bat du.
  • Virgo A (M87) galaxia eliptiko erraldoia, ezagutzen den handienetako bat. Virgoko kumuluko ipar zatiko handi eta argitsuena da, honek ere zulo beltz supermasibo bat duelarik.
  • M58barradun galaxia kiribila,Vindemiatrix izarretik 6º mendebaldera dagoena.
  • M59 etaM60 galaxia eliptikoak, M58tik ekialdera daudenak. M60k iparraldeanNGC 4647 izeneko lagun bat du.
  • M61 galaxia espirala edo Errehiletearen galaxia, SABb motakoTarteko galaxia kiribila.
  • M104 edoKapelaren galaxia ikusgarria, 8 magnitudekoa, bere zerrenda iluna ekuatorean duela, izatez ez da Virgoko kumulukoa. Ikusezina da begi hutsez, baina erraz ikus daiteke teleskopio txikiekin.
  • Virgoko kumuluaren erdianM84 etaM86 galaxia lentikularrak daude, elkarrengandik 17 arkuminutuz bananduak.
  • M90 galaxia kiribila, beso lau eta ondo definitu gabeekin, apenas ezaugarri bereizgarriekin.
  • M87tik 1,2º ekialderaM89 galaxia eliptiko txikia dago, honen forma ia erabat esferikoa delarik.
  • NGC 4216, profilez ikusita galaxia kiribila, etaNGC 4536, Porrimatik 4º ipar-mendebaldera.
  • NGC 4526 etaNGC 4984galaxia lentikularrak.
  • NGC 4567 etaNGC 4568, elkar eragiten ari diren bi galaxia kiribil.
  • 13 magnitudeko3C273quasarra, 3.000 milioi argi urteko distantziara dagoena, zaletuen teleskopio gehienekin ikus daitekeen urruneneko objektua da.

Mitologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologianDizeren irudikapena da,Zeus etaTemisen alaba etajustiziaren jainkosa gizakientzat. Hilkor jaio zen eta lurrean justizia eta ordena administratzeko jarri zuten. Hilkorrekin bizi izan zen Urrezko Aroa eta Zilarrezko Aroan, baina Brontzezko Arraza jaio zenean, erabat gorrotatzen zuena, lurra utzi eta zerurantz igo zen, non Idizainaren (Boötes) konstelazioaren ondoan jarri zen.Hora edoTitanideetako bat zen, eta nabarmengarriena jainkosa birjinen artean.

Beste bertsio bateanIkarioren alaba zenErigone zela diote. Beste bertsio batzuek konstelazio hauDemeter,Isis, Atargatis (Derzetoren izenetako bat) etaTiquerekin identifikatzen zuten.

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


88konstelazioen izenak

AndromedaAntliaApusAquariusAquilaAraAriesAurigaBoötesCaelumCamelopardisCancerCanes VenaticiCanis MajorCanis MinorCapricornusCarinaCassiopeiaCentaurusCepheusCetusChamaeleonCircinusColumbaComa BerenicesCorona AustralisCorona BorealisCorvusCraterCruxCygnusDelphinusDoradoDracoEquuleusEridanusFornaxGeminiGrusHerculesHorologiumHydraHydrusIndusLacertaLeoLeo MinorLepusLibraLupusLynxLiraMensaMicroscopiumMonocerosMuscaNormaOctansOphiuchusOrionPavoPegasusPerseusPhoenixPictorPiscesPisces AustrinusPuppisPyxisReticulumSagittaSagittariusScorpiusSculptorScutumSerpensSextansTaurusTelescopiumTriangulumTriangulum AustraleTucanaUrsa MajorUrsa MinorVelaVirgoVolansVulpecula

MendebaldekoZodiakoa
Astrologia • Zodiakoaren zeinuak


"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Virgo_(konstelazioa)&oldid=10402954"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp