Villa Mairea | |
---|---|
Villa Mairea | |
Iconic Houses Network | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Regional State Administrative Agency | South-Western Finland Regional State Administrative Agency |
Finlandiako eskualdeak | Satakunta |
Hiria | Pori |
Koordenatuak | 61°35′51″N21°52′28″E / 61.59745°N 21.87451°E /61.59745; 21.87451 |
![]() | |
Altitudea | 48 m,itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1939 |
Jabea | Ahlström family(en)![]() |
Izenaren jatorria | Maire Gullichsen |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alvar Aalto Aino Aalto |
Estiloa | arkitektura organikoa |
Kontaktua | |
Helbidea | Pikkukoivunkuja 20, 29600 Noormarkku |
Webgune ofiziala | |
Villa MaireaFinlandiakoNoormarkku herrian dagoen landa etxea da,Alvar Aalto arkitekto finlandiarrak diseinaturikoa, eta1937 eta1940. urteetan eraikitakoa. Alvar Aaltok bere lagun Maire eta Harry Gullichen-en enkarguz diseinatu zuen. Gullichen bikotearen nahia itxura berritzailea zuen eraikin bat zen baina aldi berean izaera finlandiarrarekin. Arkitektura berritzailearen bilaketaren nahi hau bat zetorren Aaltoren ikuspuntuarekin, eta Villa Mairea dugu bezeroen eta arkitektoaren arteko adostasun horren emaitza. Villa Mairea etxe “esperimentala” dela esan daiteke.
Zuhaitzez dago inguratua eta berefatxadari esker erraz nahasten da inguruko naturarekin.Hormigoi zuriz etazurezko konposaketa desberdinekin dago egina hau,collage teknika erabiliz. Gainera momentu askotan zuraren kokaeraklandaredia fatxadan “filtratzea” ahalbidetzen du.
Orokorrean altxaera irregularrak dira oso. Puntu askotan terraza etaleiho desberdinek bolumen berri bat sortuko dute,collage sentsazioa handituz. Etxearen sarrera ere eraikinetik “ateratzen” den markesina bat da, arkitektura finlandiarrean ohiko elementua. Honek kanpoaldea eta barrualdearen arteko trantsizio elementu bezala jokatzen du, eta hormigoizko zutabeek eusten badute ere, hauek zuhaitz gazteen enborrez daude inguraturik, sarrerari baso itxura emanez. Basoaren metafora hau ere etxea barrualdean maiz aurkituko dugu.
Oinplanoa “L” formakoa da, barruko aldean igerileku bat duenlorategia duelarik. Beheko solairua eguneko bizitzan erabiltzeko dago antolatua. Hau ere etxearen “alde publikoa” izango da. Gaueko bizitza berriz goiko solairuan garatuko da, bertan egonik kokatuak logela desberdinak. Bigarren solairuan ez dator gutiz bat behekoarekin. Horri esker lehen aipaturiko hegal eta terrazak sortuko dira, eraikinari bere itxura karakteristiko hori ematen diotenak.
Etxearen gune garrantzitsuena beheko solairuko egongela-jangela funtzioa betetzen duen espazio zabala da. Bertan espazio banaketa oso malgua eta dinamikoa da. Gune publikoan kokatzen den liburutegi-bulegoa ere sabairaino iristen ez diren holtz mugikor batzuez gelditzen da mugatua.
Goiko solairua sinpleagoa da. Eskaileratik igo ondoren harrera atari bat dauka, umeen jolas-toki bezala funtzionatzen duen beste atari batera lotua. Gainontzekoan, logelak modu ortogonalean daude banaturik, Maire-ren lantegia izanik gehien nabarmentzen den espazioa. Honek etxearen kanpo konposizioan presentzia handia dauka.
Egitura desberdina da etxearen zati desberdinetan, etxearen funtzio bakoitzari sistema bat esleitzen zaiolarik. Zerbitzuari eskainia dagoen etxearen zatia horma-egiturazkoa da. Etxearen gainontzekoak berriz modulaturik gabeko zutabe erretikulako egitura sistema dauka, espazio banaketari askatasun handia ematen diona.
Ezaugarri honek Alvar Aaltoren etxe hauarkitektura modernoan kokatzea ahalbidetzen digu. Hala ere, arkitektura finlandiarrarekin egin duen nahasketa horren etxearen modernitatea nolabait ezkutatua gelditzen da. Horrez gain aipatzekoa da etxearen barrualdean aurkitu ditzakegunnaturaren aipamenak ere. Argi jokoak, material desberdinez eginiko zutabeak, Aaltoren arkitekturan hain ohikoak diren forma organikoak...