Viktor Emanuel II.a Italiakoa (Vittorio Emanuele Maria Alberto Eugenio Ferdinando Tommaso;Turin,Sardiniako Erresuma,1820komartxoaren 14a -Erroma,Italiako Erresuma,1878kourtarrilaren 9a)Piemonteko printzea,Savoiako dukea,Sardiniako azken erregea (1849-1861) etaItaliako lehenbizikoa (1861-1878) izan zen. Italian aberriaren aitatzat (italieraz:Padre della Patria) daukate.
Karlos Alberto Sardiniakoa etaMaria Teresa Habsburgo-Toskanakoaren seme zaharrena zen.Austriaren aurkako gerran (1848-1849) parte hartu zuen. Porrotaren ostean aitak koroari uko egin zion eta 1849ko martxoaren 23an Viktor EmanuelPiemonte-Sardiniako errege bihurtu zen.Monarkia konstituzionala atxiki zuen, 1848koStatuto Albertinoa errespetatuz.1852anCamillo Benso Lehen Ministro izendatu zuen.1859an, Frantziako enperadoreNapoleon III.arekin elkar harturik, Austriaren aurkako beste gerra bat hasi zuen.Magenta etaSolferinoko garaipenen ondoren, Napoleon III.ak gerra geldiarazi zuen,Prusiak esku hartuko zuen beldurrez. Beraz, Sardiniako ErresumakLombardia eskuratu arren,Venetok austriarren eskuetan jarraitu zuen. Horrez gain, jasotako laguntzaren ordainetan,Savoia etaNiza Frantziari eman behar izan zizkion[1].
Herrialde osoan Italiaren bateratzea lortu nahi zuten matxinadaliberal etanazionalistak sortu ziren.Parma,Modena etaToskanan antolatutako plebiszituetan Piemonte-Sardiniarekin batzea erabaki zuten. Gauza bera erabaki zuenBoloniak 1860an,Aita Santuen Lurraldetik bereizirik. Aldi bereanGiuseppe GaribaldirenMilen espedizioak (italieraz:Spedizione dei Mille)Bi Sizilietako Erresuma konkistatu zuen. Viktor Emanuelen armadakAita SantuarenaCastelfidardon (1860koirailaren 18an) garaitu ostean,Markak etaUmbriak Piemontekin bat egin zuten. Jarraian Viktor Emanuelek hegoalderantz jo zuen. Elkarrizketa baten ondoren (Teanoko bilera, 1860kourriaren 26a), GaribaldikSizilia etaNapoli eman zizkion[1]. 1861ekomartxoaren 17an Italia batuaren parlamentuak Italiako errege izandatu zuen. Erroma eta Veneto gelditu ziren batu gabe.
Venetok Austriaren mende segitu zuen 1866 arte. Urte horretakoAustria-Prusia Gerran Viktor EmanuelekPrusiarekin elkartu eta Veneto bereganatzea lortu zuen. Erroma Aita Santuaren eskuetan etaFrantziaren babespean zegoen: hiria konkistatzeko, berriz,Frantzia-Prusia Gerraz (1870-1871) baliatu zen. GerranFrantziako Bigarren Inperioak behea jo zuen, Aita Santua babesgabe utzirik, eta 1870ekoirailaren 20an erregeren osteak hirian sartu ziren. AnexioakPio IX.a Aita Santuaren etsaigoa ekarri zion: eskumikatu zuen eta Estatu berriari zilegitasuna ukatu zion[1].
Erroman hil zen,1878kourtarrilaren 9an, etaAgriparen Panteoian ehortzi zuten.Humberto I.a haren oinordekoa izan zen.