Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Viena

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak:48°12′30″N16°22′21″E / 48.2083°N 16.3725°E /48.2083; 16.3725
Wikipedia, Entziklopedia askea

Viena
Wien
federal capital(en)Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Austria
AlkateaMichael Ludwig
Izen ofizialaWien
Groß-Wien
Jatorrizko izenaWien
Posta kodea1000–1239, 1400, 1402, 1251–1255, 1300–1301, 1421, 1423, 1500, 1502–1503, 1600–1601, 1810 eta 1901
Geografia
Koordenatuak48°12′30″N16°22′21″E / 48.2083°N 16.3725°E /48.2083; 16.3725
Map
Azalera414,83 km²
Altitudea151 m, 198 m eta 542 m
MugakideakAustria Beherea,Gänserndorf District(en)Itzuli,Bruck an der Leitha District(en)Itzuli,Mödling District(en)Itzuli,St. Pölten District(en)Itzuli,Tulln District(en)Itzuli etaKorneuburg District(en)Itzuli
Demografia
Biztanleria2.028.289(2025ekourtarrilaren 1a)
Dentsitatea4.889 bizt/km²
Herritarravienar[1]
Informazio gehigarria
SorreraK.a. I. mendea
Telefono aurrizkia01
Ordu eremuaUTC+01:00,UTC+02:00 etaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakBerna,Bratislava,Budapest,Mosku,Zagreb,Kiev,Brno,Belgrad,Tel Aviv,Istanbul,Varsovia,Sofia,Ljubljana,Vaduz,Tunis,Pula,Odesa etaBrasilia
MatrikulaW
wien.gv.at etawien.at

Viena[1][2] (alemanez:Wien,viːn ahoskatua;bavarieraz:Wean,veɐ̯n ahoskatua)Europa erdialdeko hiria da,Danubio ibaiaren ertzean kokatua, Vienako basoen haranean,Alpeetako lehen haranen inguruan[3].Austriako hiriburu federala eta herrialdeko hiri nagusia da; gainera, herrialdea osatzen duten bederatzi estatu federaleko bat da (Bundesland Wien); halaber,Austriako gune kultural eta politikorik handiena da[4][3].

Viena Europako hiri jendetsu eta handienetako bat da, 415 km2-ko azalera du, eta 1.700.000 biztanle inguru[5]; bere metropoli-eskualdean, bi milioi pertsona baino gehiago ditu[6], eta hizkuntza ofizialaalemana da.

Hiriak historia luzea du,Europako hiribururik zaharrenetakoa baita. Horren ondorioz, ondare artistiko eta kulturala izugarria du[7]. XVIII. eta XIX. mendean, mundukomusika-hiribururik nagusietakoa izan zen[4], bada, musikagile ospetsuen sorlekua baita, hala nolaBeethoven,Mozart etaStrauss[8]. XX. mendearen hasieran,Mendebaldekofilosofian etaeztabaida politikoan loratu zenVienako Zirkuluaren sorrerarekin,Aristotelesen filosofia oinarri duen kultur taldearen sorrerarekin[9][10].

Vienako ikuspegi bat.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Viena izenakzelta jatorria du, eta «hiri zuria» esan nahi bide zuen, zenbait ikerlariren iritziz.Antzinako erromatarrekVindobona deitu zioten, hitz zelta hartan oinarrituta. Europa osoan zabalduta daudenViena, Viana etaVeana izenek jatorri bera ei dute:beann hitza, alegia.Beann izenak «mendia» edo «gailurra» esan nahi du. Zelta jatorriko hizkuntzetan gorde da hitz hori. Adibidez,Eskoziako gaeleran,beann «gailurra» da, eta,Irlandako protogaelikoan,benn hitza erabiltzen zuten.

Beste ikerlari batzuen ustez, berriz,Viena izenawindu hitz zeltatik dator, haren esanahia «distiratsua» izanik.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinatea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera: «Vindobona»

Hiriko lehen biztanleakiliriarrak izan ziren, K.a. 1000. urtean, eskualdea populatu zutenak, iliriarindoeuropar misteriotsuek goi-mailako zibilizazio barbaroa ezarri zuten Vienaren inguruan. Horien ondoren,Galiatik ekialderantz emigratu zutenzeltak etorri ziren K.a. 400. urte inguruan[11].

Europako hiri asko bezala, Viena erromatarrek sortu zutenK.a. 15ean;erromatar legionarioak eskualdean kokatu zirenVindobona izeneko kanpaleku handi bat osatuz. Kanpalekua muga zaintzeko kokaleku gisa sortu zutenErromatar Inperioa iparraldekogermaniartribuen aurka gorde zezan. Lekua defendatzen zuten harresi handiak hiriaren erdigunean ikus daitezke, eta nabaritu daiteke metropoliko eraikin batzuek duten egitura bitxian[4][12].

III. mendean, kokaleku zibil bat egon zen kanpalekuaren hegoaldean, baina, oraindik ere, gertaera honi buruzko gauza handirik ez da ezagutzen. IV. eta V. mendeetatik aurrera,Erromatar Inperioak krisi larri bati aurre egin behar izan zion, eta horrek eragin nabarmena izan zuen Vindobona hirian[13].Marko Aurelio kanpalekuan hil zen 180. urtean; horren ondoren,markomanoek askotan arpilatu zuten hiria; hainbesteraino iritsi zen egoera, ezenTeodosio II.a enperadoreak, K.o. 433. urtean, kanpalekuan kokatzeko baimena eman baitzienhunoei.

Vindobona hiria eraso zuten herri barbaroek berek defendatu zuten, zeinak ekialdeko herrien inbasioak gelditzeko gotorlekuak sortu zituzten[14].

Erdia Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Goi Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bavariarrak etahungariarrak borrokan ibili ziren heien boterea eskualdean ezartzeko. 881. urtean, bi herri horien arteko liskarrak are sarriago gertatu ziren; urte haietan, hiriaren izena Wenia zen. Hurrengo urteetan, hiriak ez zuen inolako potentzial estrategikorik izan; gainbehera handi baten sartu, eta gero eta jende gehiago joaten zen bertatik[15].

Magiarrak eutsi ondoren, babenbergtarrek Austriako Margraverria sortu zuten 955. urteko Lechfeldeko guduari esker[16].​ Babenbergtarrek, bere burua, Austriako duke gisa ezarri zuten 976. urtean, Austriako lurraldeak hedatuz hungariarrak konturatu gabe; horri esker, hiria abiatu zenEuropako erresumarik boteretsuenetako baten hiriburu izatera eramango zuen bidaia batean[17].

Erdi Aro Klasikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Magiarrek hiria askotan finkatu bazuten ere, babenbergtarrek eskualdean beren boterea ezartzen jakin izan zuten. Azkenean, XII. mendean,margraveek hirian zuten boterea sendotu zuten[16].

1150. urtearen inguruan, Vienababenbergtarren etxeko egoitza ofiziala bihurtu zen, Bavariako duke-dukesek hiriko monasteriorik zaharrena eraiki zuten: «Sankt Maria zu den Schotten» (Eskoziarren Andre Maria). Viena benetako hiri bihurtu zen, mendeetan Europako herri ugarirentzako kokaleku bat gehiago izan ondoren[16].

Behe Erdi Aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1276an,Rodolfo I.a Habsburgokoak Vienaren kontrola hartu zuen gudu baten ondoren.Ottokar erregeari aurreko enperadoreak administratzeko emandako lurrak kendu zizkion, eta bere semeAlberto I.a Habsburgokoa izendatu zuen administratzaile inperialtzat.

Rodolfok Austriako hiriburu bihurtu zuen Viena. Harrezkero,habsburgotarrek gobernatu zuten Austria 1919ra arte[18].

1440an,Habsburgo dinastiaren egoitza izan zen. Hortik aurrera, Viena handitzen joan zen,Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiriburu bilakatu arte.XVI. etaXVII. mendeetakootomandarren inbasioak Vienan bertan geldiarazi zituzten,Vienako setioa1529koa etaVienako gudua1683koa baitira.

Aro Modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Vienako 1493. urte inguruko marrazkia

Konstantinopla erori etaOtomandar Inperioa hedatu zenean, Europako zati handi bat arriskuan jarri zen, hainbat hiri, hala nola Viena, edozein momentutan inbadituak izan zitezkeen, turkiarrek hiru aldiz setiatu zuten Austriako hiriburua, eta horietako bat 1529an izan zen,jenizaroekFernando I.a etaKarlos V.aren[19] tropa inperialei aurre egin zietenean.Suleimanen armadak zuen boterea zuela ere, turkiarrek ezin izan zuten hiria setiatu; tropa inperialekmina asko desaktibatu zituzten, etaEspainiar Inperioak turkiarrak atxiki ahal izan zituen, erabat jota utziz[20].

Ondorengo urteetan,Erreforma protestantea Austriara iritsi zen Alemaniako lurretatik, eta, orduan, habsburgotarreneliza kontserbadoreakLuteroren erreformari aurre egin behar izan zion[21]. 1520tik aurrera, exekuzioak ohikoak izan ziren; gobernu kontserbadoreak isilarazi zituen protestanteak; hainbat kasu berehala egin ziren ezagun, hala nolaBaltasar Hubmaierrena[22].

Viena 1758an.

Hirugarren setioa 1683an izan zen,Vienako gudua deiturikoan, etaOtomandar Inperioaren gainbeheraren hasiera markatu zuen Europan.Kara Mustafabisir handiak hasi zuen, bere posizio ezegonkorra indartzeko arrakasta militarra behar baitzuen, eta hori lortzen saiatu zenLeopoldo I.a enperadorearen aurkako kanpaina batean[23][24].​​ Turkiarrek aurrera egin zuten indar ikaragarriz; uztailaren 16an, hiria setiatu zuten, baina, setio-artilleriarik ez zuenez, tropaaustriar, alemaniar eta poloniarrez osatutako armada gehigarri bat biltzea ahalbidetu zion Leopoldori, armada turkiarra garaitu zuena irailaren 12an hiriko harresien aurrean emandako gudu batean,Kahlenbergeko gudua izenez ere ezagutzen dena[24][25].

1804an,Austriako Inperioko hiriburu bihurtu zen Viena, etaDanubio haranean zehar hedatzean handitu egin zen bere garrantzia[4].​ Europakobarrokoaren gune nagusi bihurtu zen,arkitektura lan etamusika-sorkuntza garrantzitsuei esker[4][26].​​ 1800ean,napoleondar gerren aurretik, hiriak 231.900 biztanle zituen[4]; beraz, paper garrantzitsua jokatzen jarraitu zuenEuropako zein munduko politikan.

1683ko setioaz geroztik, zeinean harresiaren kanpoaldean zeuden hiri txiki ugari suntsitu baitziren, hiriaren aurreko lursail uhinduan lorategiz hornitutako jauregi ugari altxatu ziren[26].​ AbiapuntuaSchönbrunneko errege-jauregiaren planoak izan ziren,Johann Bernhard Fischer von Erlachek eginak. 1720 aldera, 200 landa-egoitza zeuden.Eugenio Savoiakoa printzeak,1693an, iritsi zitzaizkion lehen diru-sarrerekin, lursailik ederrena eta handienetako bat eskuratu zuen. Bertan, berrogei urteko lanaren ondoren,Belvedere jauregia eraiki zuen, bere lorategi zabalekin[26].

Napoleonen aldia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Vienako Batzarra»

AustriakWagrameko guduan galdu ondoren[4][27],NapoleonekSchönbrunn jauregian hartu zuen ostatu (non –historiaren ironiak–, urte batzuk lehenago,Luis XVI.ak etaMaria Antonietak (Maria Teresa etaFrantzisko I.a Austriako enperadoreen alaba) hartu zuten ostatu). Bertan, 1809ko urriaren 14an, Schönbrunn-eko Kontratua sinatu zuen, zeinarekin Austriak Wagrameneko porrota eta eskualdearen frantziar okupazioa onartzen baitzuen[4][28].

Vienako Kongresuko ordezkarien grabatua.

Napoleon Bonaparteren porrotaren ondoren, garai hartako europar potentzia nagusiak Vienan bildu ziren, eta, 1814ko urriaren 1etik 1815eko ekainaren 9ra arte,Vienako Kongresua burutu zen bertan kontinentean politika berriak eta Frantziari birkonkistatutako lurraldeen banaketa erabakitzeko[4][29][30][31].​​​​ Topaketa diplomatiko horren bultzatzaile nagusiaKlemens von Metternich izan zen[29], Napoleonen aurkako mugimenduaren buruFrantziakAustria okupatu zuenean; Vienako egun horiek oso garrantzitsuak izan ziren Austriako hiriburua mundu osoko diplomazia-zentro nagusietako bat izan zedin[30].

Hiriak bere defentsarako harresiak mantentzen jarraitu zuen, baita Europako beste hiri batzuk erabatdesgotortzen hasiak ziren unean ere[32].​ Baina Napoleon hirian garaile sartu zenean, hark hiriko gotorleku guztiak suntsitu zituen; horrek Vienari azkarrago urbanizatzen lagundu zion. Hiria zabaltzen hasi zenAustria-Hungariako Inperioaren urteetan, eta Viena mundu osoko hiri enblematikoenetako bat bihurtu zen[32].

Austria-Hungariako Inperioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hiriaren ikuspegia,Austria-Hungariako Inperioaren hiriburua, XIX. mendearen amaieran.

XIX. mendean, batez ere bigarren zatian, Vienak demografia-hazkunde bat hasi zuen hirigintza-erreformekin batera, eta, ondorioz, hiri handi bihurtu zen mende batean biztanleria hamar aldiz biderkatuz. 1857an, harresiak eraitsi ziren AustriakoFrantzisko Jose I.aren dekretuz, eta etorbide berri bat ireki zen,Ringstraße; bertan, eraikin garrantzitsuak eraiki ziren, hala nolaopera,unibertsitatea,udaletxea,Legebiltzarra,burtsa etaartearen historiaren etahistoria naturaleko museoak[4].

Austriak, 1866an,Austria-Prusia gerran jasandako porrotak eta, ondoren,Alemaniako estatuekPrusiarekin bat egiteak, Austriarentzat arrisku bihurtu zutenAlemania batua; beraz, Austria Hungariarekin bat egin behar izan zuen «konpentsazio-politika» edoAusgleichpolitik izenez ezagutzen den horretan. Hala, 1867an,Austria-Hungaria Konpromisoaren ondoren, VienaAustria-Hungariako Inperioaren hiriburu bihurtu zen, eta munduko lehen mailako kultura-, arte-, politika-, industria- eta finantza-zentro. Aliantza horrekin, Austriak beste herrialde batzuk gehitzen jarraitzen du, eta, XIX. mendearen amaierarako, inperioak gaur egun herrialde diren hauek hartzen zituelarik:Austria,Hungaria,Eslovakia,Txekiar Errepublika,PoloniakoGalitzia,Errumaniako Transilvania,Bucovina etaRutenia ukrainarrak,Kroazia,Bosnia-Herzegovinia,Eslovenia etaItaliakoTrentino-Adige Garaia[4].

Viena 1916an iritsi zen bere goi-maila demografikora, 2.239.000 biztanlerekin, eta Europako hirugarren hiririk handiena da. Aldi hori dahabsburgotarren monarkiaren garai kulturalik loriatsuena,Frantzisko Jose I.a Inperioa gobernatzen zuela (1848-1916 aldia).Vienako Estatu Operan, Vienako luxuzko baltsen garaia ere bada, zalgurdi handiakRingstraße etaKärntner Straße kaleetan paseatzen, baitaVienako kafetegi tipikoak ere[4].

Garai hartan nabarmentzen diren intelektualak dira:Sigmund Freudpsikoanalisian etaOtto Bauerpentsamendu politikoaren eremuan,austromarxismoaren adierazle nagusia, Ideia horiek indar handia izan zuten Vienako gizartean, bada, 1895ean, udal gobernua alderdi sozial-kristauaren esku baitzegoen, egungo ÖVP (demokristaua) alderdiaren aitzindaria. Arte-mailan ere ez da ahaztu behar mugimendumodernista (Vienako Sezesioa) (Secession), non pinturanGustav Klimt, grafismoanColoman Moser eta arkitekturanOtto Wagner,Joseph Maria Olbrich etaJosef Hoffmann nabarmendu daitekeen. Horien aurrez aurre jarri daiteke Adolf Loos, bere arrazionalismo arkitektonikoarekin. Hala ere,Lehen Mundu Gerrak eta ondorengoAustria-Hungariaren porrotak distira horren zati handi bat zapuztu zuten.

Garai horretan ere, 1913an zehazki, azpimarratzekoa da hiriko toki batean bizi izan zirelaAdolf Hitler,Iósif Stalin,Josip Broz Tito,León Trotski etaFreud bera, besteak beste. Ez dakigu horien artean bilerarik izan ote zen.

Gavrilo Princip terrorista serbio-bosniarrakFranz Ferdinand artxiduke-oinordekoa etaSophie Chotek bere emazteahil zituenSarajevon[4][33][34], eta,Serbiako inteligentzia zerbitzuek konplotean parte hartu zuteneko froga ikaragarriaren aurrean, monarkia dualak gerra deklaratu zion Serbiari, eta Lehen Mundu Gerra lehertu zen[4][33].​​ 1918ko urrian, Austria-Hungaria eta bere aliatuak garaituak izan ondoren, Vienan iraultza lehertu zen, monarkia desegitea eta Austriaren independentzia eskatzen zuena; 1278tik herrialdea gobernatzen zutenhabsburgotarren monarkiaren amaiera izango zen[4][35].

Austriako Errepublika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Viena 1923 inguruan.

Viena,Saint-Germain-eko Itunaren ondoren,Austriako Errepublika txikiaren hiriburu bihurtu zen, gaur egungo tamainara murriztua eta hondamendi demografiko, ekonomiko eta politiko handia jasanda. Hala eta guztiz ere, garai hartan, jarduera intelektualakVienako Zirkuluarekin jarraitu zuen (der Wiener Kreis), askok XX. mendeko Europako intelektual garrantzitsuenen taldetzat jotzen dutena; haien artean nabarmentzen dira, besteak beste,Moritz Schlick etaLudwig Wittgensteinfilosofia positibista logikoan (Logischer Empirismus)[4].

Errepublikaren garai demokratikoan, hau da, 1918tik 1934koEngelbert Dollfussen diktadura arte, Langileen Alderdi Sozialdemokratak (Sozialdemokratische Arbeiterpartei) gehiengo osoa lortu zuen tokiko gobernurako egindako hauteskunde guztietan; beraz, hiria,Viena gorria izenez ezagutua izatera pasa zen. Urte horietako politika sozialdemokrataren ezaugarri nagusiak izan ziren etxebizitza sozialen programa zabala eta hezkuntza eta osasun publikoari emandako laguntza nabarmena, korronte austromarxistak zioena.Viena gorria 1934an amaitu zenAustriako gerra zibilaren eta Fronte Abertzalearen garaipenaren ondorioz. Hiriaren garaiko azken alkateaKarl Seitz izan zen[4].

Bigarren Mundu Gerra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Adolf Hitlerrek, 1938ko martxoaren 14an, bere lehen hitzaldi garrantzitsua eman zuen Vienako herritarreiHofburg jauregi inperialeko balkoi nagusitik.

Vienako kulturaren garrantzia 1938ra arte mantendu zen, urte hartan herrialdea inbaditu eta, ondoren,Alemania naziak bereganatu zuen arte. Anexio hori,Anschluss izenez ezaguna,bake itunetan debekatua zegoen, etagermaniar guztiak, lidergo bakar baten pean, Estatu bakar batean batzeko joera zuen lehen hedapena izan zen (ein Reich, ein Volk, ein Führer). 1938ko martxoaren 14an, Ostmark probintziako hiriburu bihurtu zen hirian,Hitlerrek lehen hitzaldi handia eman zien vienarreiHofburg jauregiko balkoi nagusitik. Diskurtsoa diktadorearen hunkigarrienetakotzat eta txalotuenentzat jotzen da, Austria Germaniako Hirugarren Inperioarekin (Dritte Reich) bat egiteak herritar batzuen artean eragiten zuen euforiagatik. Inbasioa legitimatzeko, erreferendum bat egin zen apirilaren 10ean, eta Anschluss-en aldekoa atera zen, % 99,73ko babesarekin; hala ere, ez zeukan berme demokratiko nahikorik.

Bigarren Mundu Gerran, VienakEstatu Batuen aire-bonbardaketa neurrigabeak jasan zituen, eta ondare historikoaren zati handi bat suntsitu zuten (Doneztebe katedral gotikoa,Hofburg jauregia,Vienako opera,Danubioko zubiak, besteak beste), gerra ostean berreraiki zena. 1945eko maiatzean, Vienasobietar armadak hartu zuen, etafrantziar,estatubatuar etabritainiarrekin batera,hurrengo hamar urteetan okupatu zuten hiria lauko okupazio sistema baten pean,Berlingoaren antzekoa.

Gerra ostea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Viena 1966an.

Leopold Figl etaJulius Raaben gestioen ondoren, Vienako lau potentzien kontrolak, 1955eko maiatzeanAustriako Estatu Ituna sinatu arte, iraun zuen. Urte hartan, berreraikitze eta zaharberritze urteen ondoren, Vienako opera etaBurgtheater, biakRingstraßen, berriro ireki zituzten jendearentzat.Sobietar Batasunak gobernu federalaren berme politikoa jaso ondoren sinatu zuen Estatu Ituna, eta, tropa aliatuak erretiratu ondoren, Austriaren neutraltasuna aldarrikatu zuen. Neutraltasun lege horrek, 1955eko urriaren amaieran onartua (eta ez Estatu Ituna bera), esaten zuen Austria modernoak ez zuela bat egingo ezNATOrekin ezbloke sobietarrarekin, eta Austria, 1995ean,Europar Batasunean sartzeko atzerapenaren arrazoietako bat kontsideratzen da.

1970eko hamarkadan,Bruno Kreisky kantzilerrak Vienako Nazioarteko Zentroa inauguratu zuen. Bertan, nazioarteko elkarteen egoitzak eraikitzekoak ziren. Horrela, Vienak bere lehengo nazioarteko maila berreskuratu du,nazioarteko erakundeak hartu baititu, hala nolaNazio Batuen Erakundea (Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea,Nazio Batuen Erakundearen Bulegoa Vienan etaDroga eta Delituen Aurkako Nazio Batuen Bulegoa) Proba Nuklear Osoa Prestatzeko Batzordea – Debekuaren Tratatua antolatzea,Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia,Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (LPEE) edoEuropako Segurtasunerako eta Elkarlanerako Erakundea.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
UrteaBiztanleria
1724150.000
1754175.460
1790200.000
1796235.098
1800231.900
1810224.548
1830401.200
1840469.400
1850551.300
UrteaBiztanleria
1857683.000
1869900.998
18801.162.591
18901.430.213
19001.769.137
19102.083.630
19162.239.000
19231.918.720
19341.935.881
UrteaBiztanleria
19391.770.938
19511.616.125
19611.627.566
19711.619.885
19811.531.346
19881.506.201
19911.539.848
20011.550.123
20131.741.246
UrteaBiztanleria
20141.793.667
20171.867.582

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
   Datu klimatikoak (Viena)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)16.719.125.527.830.735.936.037.031.126.420.816.137.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)2.95.110.315.220.523.425.625.420.314.27.54.014.5
Batez besteko tenperatura (ºC)0.11.65.710.015.218.220.219.815.39.94.61.510.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-2.0-0.92.45.810.513.515.415.311.77.02.4-0.56.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-19.6-17.2-15.3-2.71.04.88.47.03.1-4.5-9.6-18.1-19.6
Pilatutakoprezipitazioa (mm)37.239.446.151.761.870.268.257.853.540.050.044.4620.3
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)7.37.68.37.58.59.19.08.07.06.08.38.294.8
Elur egunak (≥ 1.0 cm)13.910.04.00.40.00.00.00.00.00.02.78.339.3
Eguzki orduak60.990.1131.5173.8228.0222.8241.8239.2167.6131.265.552.01804.4
Iturria:http://www.zamg.ac.at/fix/klima/oe71-00/klima2000/klimadaten_oesterreich_1971_frame1.htm Meteorologia eta Geodinamika Instituto Nazionala.

Ondasun nabariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Vienar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Vienako Udalak nazioarteko hiriekin ez senidetzeko politika du. Horren ordez, batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatuta dauzka, esparru zehatz batzuetan:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abEuskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..
  3. ab (Gaztelaniaz)«Viena (Austria)» Organización de las Ciudades del Patrimonio Mundial (kontsulta data: 2023-10-20).
  4. abcdefghijklmnopq (Gaztelaniaz)«Monumental Viena» La Vanguardia 2010-03-21 (kontsulta data: 2023-10-21).
  5. (Gaztelaniaz)«Guía de Viena - Información general - Datos sobre Viena» Guía de Viena - Guía local de Viena, Guía de ocio en Viena - Información sobre Viena (kontsulta data: 2023-10-20).
  6. (Gaztelaniaz)Mammedov, Dadaş. (2021-08-04). «Área metropolitana de Viena» www.wiki3.es.nina.az (kontsulta data: 2023-10-20).[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Gaztelaniaz)«Viena» viajes.nationalgeographic.com.es (kontsulta data: 2023-10-20).
  8. (Gaztelaniaz)Ulises, Las sandalias de. (2021-08-15). «Viena, la ciudad de la música» Las sandalias de Ulises (kontsulta data: 2023-10-20).
  9. (Gaztelaniaz)«¿Qué fue el Círculo de Viena? Historia de este colectivo filosófico» psicologiaymente.com 2018-09-17 (kontsulta data: 2023-10-20).
  10. (Gaztelaniaz)Editorial, Equipo. (2022-06-21). «El círculo de Viena y su importancia para el mundo moderno» Mejor con Salud (kontsulta data: 2023-10-20).
  11. «Early History in Vienna | Frommer's» www.frommers.com (kontsulta data: 2023-10-13).
  12. (Ingelesez)ktv_wwalter. «From the Romans to the Middle Ages - History of Vienna» www.wien.gv.at (kontsulta data: 2023-10-13).
  13. (Ingelesez)ktv_wwalter. «From the Romans to the Middle Ages - History of Vienna» www.wien.gv.at (kontsulta data: 2023-10-13).
  14. (Gaztelaniaz)Geijo, Sergio. (2018-12-20). «DESCUBRIENDO LA VIENA ROMANA» VIATOR IMPERI (kontsulta data: 2023-10-14).
  15. «Mittelalter» www.geschichtewiki.wien.gv.at (kontsulta data: 2023-10-14).
  16. abc (Ingelesez)ktv_wwalter. «Rising to the Rank of a City - History of Vienna» www.wien.gv.at (kontsulta data: 2023-10-14).
  17. Fidelissimus, Princeps. (2011-02-04). «Noble y Real: La Casa de Babenberg» Noble y Real (kontsulta data: 2023-10-14).
  18. (Alemanez)«Geschichte Wiens: Mittelalter – KiwiThek» kiwithek.wien (kontsulta data: 2023-10-14).
  19. (Gaztelaniaz)Engra, Alberto Menéndez. (2019-10-18). «Asedio de Viena 1529: resistencia cristiana frente al turco» academiaplay (kontsulta data: 2023-10-20).
  20. (Gaztelaniaz)Brule, Álvaro Van den. (2015-07-05). «El sangriento sitio de Viena: la heroica victoria que salvó a Occidente» elconfidencial.com (kontsulta data: 2023-10-20).
  21. (Gaztelaniaz)«La reforma protestante en Austria (2) – Viena Directo» vienadirecto.com 2017-08-09 (kontsulta data: 2023-10-20).
  22. (Ingelesez)«Wien» Reformationsstädte Europas (kontsulta data: 2023-10-20).
  23. «The 1683 siege of Vienna» www.visitingvienna.com (kontsulta data: 2023-10-21).
  24. ab«El sitio de Viena y el café | cafespaquillo.com» www.cafespaquillo.com (kontsulta data: 2023-10-21).
  25. (Ingelesez)«Siege of Vienna | History, Importance, Combatants, & Significance | Britannica» www.britannica.com 2023-10-11 (kontsulta data: 2023-10-21).
  26. abc (Ingelesez)«Baroque Period In Vienna: Guide to Baroque Architecture, Music And More» Vienna Unwrapped (kontsulta data: 2023-10-21).
  27. «Batalla de Wagram _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2023-10-20).
  28. «La historia del Palacio de Schönbrunn, Viena» www.imagevienna.com (kontsulta data: 2023-10-20).
  29. ab (Gaztelaniaz)«Historia de Viena - Pasado, presente y futuro de Viena» www.disfrutaviena.com (kontsulta data: 2023-10-21).
  30. abPress, Europa. (2015-06-09). «Congreso de Viena: Europa se reparte el botín de Napoleón» www.europapress.es (kontsulta data: 2023-10-20).
  31. (Gaztelaniaz)«Liberalismo y reacción: la Europa del Congreso de Viena (1815)» Fundación BBVA (kontsulta data: 2023-10-20).
  32. ab (Ingelesez)ktv_wwalter. «Napoleonic wars to "Pre-March Period" - History of Vienna» www.wien.gv.at (kontsulta data: 2023-10-20).
  33. ab (Gaztelaniaz)«En fotos: así comenzaba la Primera Guerra Mundial hace 100 años» BBC News Mundo 2014-08-04 (kontsulta data: 2023-10-21).
  34. (Gaztelaniaz)«Primera Guerra Mundial» encyclopedia.ushmm.org (kontsulta data: 2023-10-21).
  35. (Ingelesez)ktv_wwalter. «From the Austro-Hungarian Empire to the Republic - History of Vienna» www.wien.gv.at (kontsulta data: 2023-10-21).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Austriako hiri nagusiak
Austriako armarria
Austriako bandera
Ekialdea

Neusiedl aintzirako paisaia kulturala1 • Wachau ibarreko paisaia kulturala • Vienako hirigune historikoa • Schönbrunn jauregia eta bere lorategiak • Semmering trenbidea2

Hegoaldea

Hallstatt-DachsteinSalzkammerguteko paisaia kulturala2 • Grazeko hirigune historikoa etaEggenberg jauregia • Semmering trenbidea2

Mendebaldea
1Hungariarekin batera • 2 Austriako beste eskualdetan ere  • 3Frantzia,Alemania,Italia,Eslovenia etaSuitzarekin batera
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Viena&oldid=10368135"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp