Vidin (bulgarieraz: Видин)Bulgariako ipar-mendebaldeko hiri bat da.Vidin probintzia edo oblasteko hiriburua da, baita Vidin metropolikoa ere.
Serbia etaErrumaniako mugaren ondoan dago,Danubioaren hegoaldeko ertzean; portu-hiria da. HerrialdekoSofia hiriburutik 220 km-ra dago. Errumaniarekin ferry bitartez lotzen da, Danubio zeharkatuz. Edozein modutan ere,Vidin-Calafat zubia eraikitzeko lanak egiten dihardute 2007. urteaz gero, baina 2012an oraindik amaitzeke daude, arazoekin.
Belogradtxikeko Haitzen eta Magura kobaren inguruan dagoen hiririk handiena da.
Erromatarrek sortu zuten Vidin K.a. III. mendean.Erdi Aroan gune estrategikoa izan zen.
Aipatzekoa da Danubio ibaiaren ertzean eraikitakoBaba Vida gotorlekua, baita inguruko sinagoga ere.
Datu klimatikoak (Vidin, 1931-1970, errekorrak 1926-1970) |
---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
---|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 21.5 | 28 | 32 | 36.5 | 38.8 | 40.8 | 41 | 40.5 | 32 | 26 | 20.2 | 41 |
---|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.2 | 4.6 | 10.4 | 18.3 | 23.7 | 27.5 | 30.1 | 29.8 | 25.4 | 17.9 | 9.8 | 4 | 16.9 |
---|
Batez besteko tenperatura (ºC) | −2.2 | 0.4 | 5.1 | 12.1 | 17.2 | 20.7 | 22.9 | 22 | 17.9 | 11.6 | 6 | 0.7 | 11.2 |
---|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −6 | −3.7 | 0.2 | 5.9 | 10.6 | 14 | 15.5 | 14.5 | 11 | 6.1 | 2.5 | −2.5 | 5.7 |
---|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −32.5 | −30.9 | −26.6 | −5.5 | −0.1 | 5.1 | 7.6 | 5.5 | −0.3 | −5.5 | −13.6 | −24.5 | −32.5 |
---|
Euria (mm) | 41 | 37 | 40 | 51 | 64 | 69 | 47 | 38 | 36 | 49 | 56 | 53 | 581 |
---|
Iturria: Stringmeteo.com[1] |
- ↑[1], Stringmeteo.com Retrieved February 21, 2012.