Victoriacum
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Victoriacum (latinez:Victoriacum, -i) edoVictoriaco hiriabisigodoenLeovigildo erregeak581. urtean eraiki omen zuen hiri bat da.
Victoriacum hiriaren existentziaJuan Biklarokoaren hurrengo testuan aipatzen da:
« | Anno V Tiberii, qui est Liuvigildi XIII annus, [...] Liuvigildus rex partem Vasconiae occupat et civitatem, quae Victoriaco nuncupatur, condidit.[1]. Tiberioren V. urtea, Leovigildoren XIII.a dena, [...] Leovigildo erregeak Baskoniako zati bat okupatu du eta Victoriaco deituriko hiria fundatu du. | » |
Victoriacum hiriaren kokapenerako bi toki aipatu izan dira: egungoGasteiz etaZuian dagoenBitoriano herria. Ez da hiriaren inolako hondakin arkeologikorik aurkitu eta, beraz, susmoetan eta ikuspuntu fonetikotik hirien izenek daukaten antzean oinarritzen dira hipotesi biak. Hala ere, Gasteizen kasuan ikerlari gehienek baztertutzat ematen dute Victoriacum bertan egotearen ideia.