Cherburgokoontzioletako langile baten semea zen[2]. 1882an sartu zenClunyko Bigarren Hezkuntza Bereziko Eskola Normalean. Ikasketak bukatu gabe eskola itxi zuteneanLyongo Unibertsitateko Zientzia Fakultatera joan zen estudioak amaitzera. Bertan'Elkarketa organomagnesiano nahasiak' izeneko
Tesia bukatu ostean, tarte batezBesançongo unibertsitatera joan zen irakasle. Laster, Lyonerakora itzuli zen.1909anNancyko unibertsitatera joan zen irakasle eta ikerlari moduan. Aldi berean Industria Kimikoaren Goi-eskola Nazionaleko irakasle izan zen[3].
1912an Paul Sabatierrekin batera Kimikako Nobel saria jaso zuen'Grignarden erreaktibo delakoak aukitzeagatik, kimika organikoa aurrerakuntza asko posible egin dutenak'.
Gerra bukatu ostean Nancyra itzuli zen. 1919n Lyonera joan zen eta Philippe Barbier ordezkatu zuen Industria Kimikoaren Goi-eskola Nazionalean. 1929an Lyongo unibertsitateko Zientzia Fakultatekodekano izendatu zuten.
Victorrek 1910eko abuztuaren 22an Augustine Marie Boulant esposatu zuen. Bikoteak alaba eta semea izan zituen.