| Viana | |||
|---|---|---|---|
| |||
![]() | |||
| Kokapena | |||
| Herrialdea | |||
| Lurraldea | |||
| Merindadea | |||
| Eskualdea | Vianaldea | ||
| Administrazioa | |||
| Estatua | |||
| Erkidegoa | |||
| Izen ofiziala | |||
| Alkatea | Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia (Nafarroako Alderdi Sozialista) | ||
| Posta kodea | 31230 | ||
| INE kodea | 31251 | ||
| Herritarra | vianar[1] | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 42°30′54″N2°22′18″W / 42.5151°N 2.3718°W /42.5151; -2.3718 | ||
| Azalera | 78,62 km² | ||
| Garaiera | 469 metro | ||
| Distantzia | 81 km (Iruñetik) | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 4.413 (2024: | ||
| Dentsitatea | 46,57 bizt/km² | ||
| Zahartzea[2] | % 24,93 | ||
| Ugalkortasuna[2] | ‰ 51,45 | ||
| Ekonomia | |||
| Jarduera[2] | % 79,04(2011) | ||
| Desberdintasuna[2] | % 8,07(2011) | ||
| Langabezia[2] | % 12,61(2013) | ||
| Euskara | |||
| Euskaldunak[3] | % (2021) | ||
| Kaleko erabilera[4] | % | ||
| Datu gehigarriak | |||
| Webgunea | http://www.viana.es | ||
Viana[5] ([biana])Nafarroa Garaiko mendebaldekohiri historiko eta monumental bat da,Kodes mendiaren etaEbro ibaiaren artean kokatua,Lizarrerriaren mendebaldeko muturrean. Mugakide dituAraba etaErrioxa.
1219koa du fundazio data, NafarroakoAntso VII.a erregeak berreraiki etaforua edo Arranoaren Erregalia eman zionekoa. Prospekzio arkeologikoekhistoriaurreko etahistoriako berrogeita hamarren bat aztarnategi azaleratu dituzte, eta horrek erakusten digu inguruko eremurik aberatsenetakoa dela arkeologia alorrean.
Iruñetik 81kilometrora etaLogroñotik 9 kilometrora dago.
VianakEbro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka.Neguak hotzak,udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ereudaberrian etaudazkenean egiten du euria). Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm artekoak dira (herrigunean 500mm jausten ez diren arren, iparraldeko gunerik menditsuenetan 1.000mm ere jaus daitezke). Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 egun bitartekoak dira.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatudatu gordinak.
VianakoLas Cañas aintziraRamsar hitzarmenaren barruan dago, garrantzi handiko ingurua izanik bai landarediari baita ere hegaztien aberastasunari esker.
Nekazaritzak eragin zuzena izan du jatorrizko landaredi eta basoen galtzean eta gaur egun ez da jatorrizkoartedietatik ezer geratzen.
| Oion | Labraza,Aguilar Kodes etaAras | Bargota | ||
| Moreda Araba | Bargota | |||
| ||||
| Logroño | Agoncillo | Mendabia |
Indusketaarkeologikoek berrogeita hamarren bat aztarnategi prehistoriko eta historiko (tarteanLa Custodia) azaleratu dituzte, ingurukoen artean lurrik aberatsenetakoa dela berretsiz.Azken aurkikuntzaLongarreko hipogeoa edo lurpeko hilobia da, Vianaren mugartearen iparraldean kokatua, orain dela 4.000 mila urte ingurukoa eta bere gisakoen artean Nafarroa osoko bitxien eta garrantzitsuentzat jotzen dutena.[6]
Vianako lurrak, Nafarroaren mendebaldean kokatuak,1219an sartu zen lehenbizikoz historiografia ofizialean,Antso VII.a Azkarrak hirigune nagusia izanen zuena berreraiki eta birpopularazi zuenean.

1219ko Vianaren berreraikitze eta birpopulatzean, defentsa izan zen arrazoi nagusia: Nafarroako muga indartzeko gotorleku bat eraikitzea,Logroñoren —Gaztelako hiri handienaren— aurrean. Horretarako, inguruko herrixketako biztanleak bereganatu zituen, Arranoaren Forua delakoaren bitartez. Gainera, hiri berriak bere muinotik ikusbidean zuen garai hartako bide kultural, ekonomiko eta politiko nagusia:Done Jakue bideko edoFrantses bidea deritzon adarra.
Gaztelu batez, harresiaz eta bi elizaz hornitu zuten Viana.Erromatarren kanpamentu mitikoetatik ikasitakohirigintza-ereduen arabera eraikia izan zen hiriak,Erdi Aroan, setio eta gatazka ugari jasan zituen, eta Gaztelaren menpe geratu zen tarte laburretan. Garai horretatik du «txit noblea eta txit leiala» titulua.
Ingalaterrako erregeakGalesko Printzerriarekin,Frantziakoak Delfinerriarekin eta GaztelakoakAsturiasko Printzerriarekin egin zuten bezala, Nafarroakoak,Karlos III.a Nobleak,1423kourtarrilaren 20an Vianako Printzerria eratu zuen, nafar tronuko oinordeko guztiek titulu horren jabe izan zitezen.
Hiru urte zituela,1424ekoabuztuan, bere amadoña Blancaren besoetan,Karlos printzeakLizarrako merindadeko mendebaldean kokatutako bere hamahiru hiri eta gazteluen jabetza hartu zuen (besteak besteGuardia,gaurkoArabako Errioxan dena, etaSan Vicente de la Sonsierra, “picao” direlakoengatik ezaguna denErrioxako hiria).
Bere bizitza osoa, etengabeko borrokan eman zuen. Nafarroako Erreinuko gobernadore,Kataluniako gobernadore nagusi, bere aldekoak zirenbeaumontarrek errege aldarrikatua,Bartzelonan hil zen1461ean. Katalanek kanonizatu nahi izan zuten.Pobleteko monasterioan lurperatua da. Historialari batzuek diotenez, Margarita Colón andrearekinMallorcan izan zituen amodio-harremanetatik sortu zenAmerikaren aurkitzailea.
Haren deituraitalierazkoaz ezagutzen dugu, bainaAragoi etaValentziakoBorgiatarretakoa zen eta haren aitaAlejandro VI.ak elizgizon karrera egitera bultzatu zuen.
1492anIruñeko apezpiku zela, anaia baten heriotzak norabidea aldarazi zion eta Aita Santuaren armadako kapitain buru izatera ailegatu zen. Ondoren,Fernando Katolikoak Gaztelara ekartzea agindu zuen. Ihes eginik,1506an iritsi zen Iruñera. Handik laster, bere koinatua zen Juan Labritekoak nafar armaden kapitain nagusi izendaturik, Vianako gaztelua setiatu zuen, eta1507komartxoaren 12an hil zuten. Santa Mariako aldarean zegoen hilobi eder bat bazen haren oroimenean, eta hortik hartu zuen1523an Johanes de Bargota aipatzen zuen Antonio de Guevarak bere hilartitza. Elizatik atera eta1953 arte ez zuten itzuli bere harmailadira.
1965ean busto bat dedikatu zitzaion -Orduna eskultoreerronkariarrarena- Sor Simona Oroz edo San Frantzisko Plazan. Gaurko vianarrek busto horri maglia rosa edo maillot horia paratzen ziotenMiguel Indurainek proba horietakoren bat irabazten zuenean.

Vianak hiri titulua Nafarroako Felipe VI.ari (Espainiako IV.ari) erosi zion. Nafarroako bederatzi hirietako bat da. Gaztelua eta Soto Galindoko lurrak eskuratu zituen, gaur egun duen herri lurrik handiena.
Pizkundean etaBarrokoan Vianak harresia eskuratuko du "Erregearena zen-, kale gehiago egin, atariak erantsi, elizak zabaldu, eraikiko ditu etxeak, plazak, udaletxea, zezenetarako balkoiak, iturriak, Frantziskotarren komentua eta Ebroren ertzean Recajoko errota.1592an Enrique ? humanista eta soldaduak herri honetatik igarotzean hauxe adierazi zuen:"Bada Eskualdean ogi ugari eta ardo on eta merkea franko, Vianako ardandegia Nafarroako Erresuma osoa ardoz hornitzeko gai da behar izanez gero, eta hemen Gaztelan baino merkeagoa da dena".
Aipamen honen ildotik,1752an,Caracasko Gipuzkoar Konpainiak uxual edo pattar destilategi bat eraiki zuen. Iruñean1665ean, goian aipatutako erregearen hileta zela medio antolatutako lehiaketan Francisco Alesónek, Vianako seme zen jesuita historialari prestuak, irabazi zuen saria euskarazko poema batekin.
XIX. mendea Iruñea-Logroño Errepidearen eraikuntzarekin hasi zen. Handik pixka batera San Pedro eliza kuartel nagusitzat hartu zutenfrantsesek. Gudaroste kantonatuentzat eta pasadizokoentzat –frantsesak, ingelesak, portugesak, gerrillak, Minaren Nafarroako Dibisioa- eman behar ziren razioek orube eta herri-lurrak saldu beharra ekarri zuten.1834eanTomas Zumalakarregigipuzkoarrak"Alberguería" deritzan lautadan –hiriaren hegoaldean- estreinatu zuen bere lantza luzeko zalditeria. Done Jakue bideko leku hori izango zen1875eankarlista etaliberalen arteko preso trukaketarik handienaren gertaleku. Bien bitartean San Pedro eliza erori eta Recajoko lursail handia saldu beharra izan zen. Mende bukaeran urtegia egin zen, udal abere-saila eskuratu, Foruen iturrira ura ekarri, eta1897koazaroaren 24an herrira argi-indarra iritsiko da. Gutxigatik ez zuen argi-indarra ikusiFrancisco Navarro Villoslada vianarrak, bi urte lehenago hil baitzenAmaya o los vascos en el siglo VIII liburuaren idazlea etaNafarroako Euskara Elkargoko kide zena.
Lehenbiziko urteetan emigrazio handia nabari da, filoxera izurriteak eta ia etengabeko lehorteek eraginik.1908an "Gremio de Obreros y Asociados" delakoa sortu zen, kutsu katolikokoa;1919an jornalarien artean lur-sailak banatzen hasten dira;Errepublika iristerako kanilako ura bazen etxe guztietan; Autonomia-Estatutuei dagokienean, berriz, udalak, gehien bat tradizionalista, hiriburutik emandako agindu eta gorabeherei loturik ibiliko da.1940-1950eko hamarkadaren azkeneanardo etaoliogintzako kooperatiba sortu zen, etaSalobreko bigarren urtegia bukatu.
1960an 2.513 biztanleetatik askorentzat ezinbestekoa zen emigrazioari hesia jarri zitzaion Nafarroako Sustapen Programaren bitartez, hiriari Poligonoa eman baitzion. Ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik munta handiko gertaera izan zen. Ur bilketa berria, Zaharren Egoitza, Jubilatuen Etxea, Santa Mariaren garbiketa, Kultur Etxea, Kiroldegia, Eskualdeko Osasun Etxea, Egoitza handitzea, erromesen etxea laster, eta abar: horiek guztiek egiten dute Viana itxaropenez betetako hiria.

Arkitektonikoki aberatsa da hiriaren ondasuna. Hona hemen eraikin nagusiak:
Aguilar Kodes etaAzuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean,Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Codés Azuelo izeneko parke eolikoa dago. Instalatutako potentzia 43,20megawatt da, eta parkearen jabeaAcciona Energia da gaur egun.
Gaur egun Viana daErrioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa "Errioxa Baxua" azpieskualdean.
XX. mendean zehar Vianak ez zuen gora-behera handirik izan biztanle kopuruari dagokionez. 1950eko hamarkadara arte jaitsiera txikia jasan zuen, baina ondoren berreskuratu egin zuen populazioa eta 3.400 biztanleen bueltan egon zen mendearen bukaera arte. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde esanguratsua izan zuen, ia % 20 biztanle gehiago irabazi baitzituen.
| Vianako biztanleria |
|---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 241 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Foruen plazaren mendebaldean dago, elizaren ondoan. Eraikina Juan Raón arkitekto frantsesak diseinatu zuenXVII. mendean.1688an eraikitzen amaitutako udaletxeak, estilobarrokoko fatxada dauka, erdi puntuko arkudun galeria baten gainean altxatua. Eraikuntzaren bigarren zatian, balkoi korritua dago eta alboetan bi dorre. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.
2023ko hauteskundeen ondorengo Vianako udalbatza | |||||
Alderdia | 2023ko maiatzak 28 | ||||
| Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
| Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | 5 / 11 | 858 (% 39,67) | |||
| Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) | 4 / 11 | 753 (% 34,81) | |||
| Geroa Bai (GBai) | 1 / 11 | 343 (% 15,86) | |||
| Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 1 / 11 | 209 (% 9,66) | |||
| Datuen iturria:Junta Electoral Central(Gaztelaniaz) | |||||
Hauek izan dira Vianako azken alkateak:
| Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[9] | |
| Jose Maria Los Arcos Martinez[9][10][11] | 1979 | 1983 | Independientes de Viana[10][12] | |
| Jose Maria Los Arcos Martinez[9][10][11] | 1983 | 1987 | Union del Pueblo de Viana[10][13] | |
| Francisco Javier Aramayo Bernechea[9][10] | 1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Jose Luis Collado Nicolas[9][10][14] | 1991 | 1995 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Jose Maria Los Arcos Martinez[9][10][11] | 1995 | 1999 | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Gregorio Galilea Arazuri[9][10][15] | 1999 | 2003 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Gregorio Galilea Arazuri[9][15] | 2003 | 2007 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Gregorio Galilea Arazuri[9][16][15] | 2007 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Gregorio Galilea Arazuri[9][15][17] | 2011 | 2015 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Jose Luis Murguiondo Pardo[9][15][18] | 2015 | 2017a | Nafar Herriaren Batasuna | |
| Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[9][15][19] | 2017 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[9][20][15][21][22] | 2019 | 2023 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
| Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia[23][24] | 2023 | Jardunean | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
a 2017ko Abuztuaren 10ean zentsura-mozio batek Jose Luis Murguiondo Pardo alkatetzatik bota zuen.
La Vianesa izeneko autobus konpainiak Viana etaLogroño batzen dituen linea ustiatzen du. Linea honek zortzi zerbitzu egiten dituLogroñotik Vianara, eta bederatzi kontrako norabidean.
1978an sortu zuten herrikoikastola (Xabier Antoñana izan zen sortzaileetako bat), eta hurrengo kurtsoan (1978-79) abian jarri zen 17 ikaslerekin. Ordutik, aldaketa eta hobekuntzen gastuei aurre egiteko,1992an,2007an eta2016anNafarroa Oinez jaia antolatu du ikastetxeak, azkenengo urtean Lodosako Ibaialde Ikastolarekin batera[25][26][27][28][29][30]. Gaur egun, 116 ikasle eta 13 irakasle ditu.
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera Viana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta horrenbestez hizkuntza ofizial bakarragaztelania da.2001eko erroldan, herritarren % 5,02k zekieneuskaraz hitz egiten.
2007kourriaren 21ean ospatu zenNafarroa Oinez Vianan 100.000 partaiderekin.
2014koabenduaren 27an,Joan Manuel Serrat abeslaria Vianako 'seme kuttun' izendatu zuten herriarekin 50 urte baino gehiagotik zuen loturagatik[37].