| Veronica Werckmeister | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Los Angeles, 1972komaiatzaren 30a (53 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Otto Karl Werckmeister |
| Ama | Eukene Lacarra |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Northwestern Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | ingelesa euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria etamuralista |
| vwerck.com | |
Veronica Werckmeister Lacarra (Los Angeles,1972komaiatzaren 30a) eusko-estatubatuar margolari, muralista etaGasteizko Muralgintza Ibilbidea proiektuaren zuzendaria da.
Veronica WerckmeisterKalifornian jaio zen1972an.Maria Eugenia Lacarra,Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Espainiar Literaturako katedradun emeritua eta Otto Karl Werckmeister arte historialari alemaniarraren alaba da.Chicagon,Berlinen,Oaklanden,New Yorken,Bartzelonan eta, azkenik,Gasteizen bizi izan da. Historia eta Literaturako lizentziaduna da Northwesterneko Unibertsitatean (Evanston, IL).[1]
1993an hasi zenLos Angelesen muralismo publikoan, non SPARC-en (Social and Public Art Resource Center) lan egin zuen. Mural publiko eta pribatuak margotu dituChicagon,New Yorken,San Frantziskon,Philadelphian,Bostonen,Bartzelonan,Lleidan,Gasteizen, etab. Bere obra pertsonala kontzeptualki arlo sozio-politikoan kokatzen da, eta formalki kolorearekiko, testurarekiko eta figuratiboarekiko erakarpenean.[2]
2001ean, bere ahizpa Christina Werckmeisterrekin batera pintura eta interiorismo estudio bat ireki zuenGasteizko alde zaharrean.[3]2007an, Werckmeister ahizpek, Brenan Duarterekin batera, Gasteizko Muralgintza Ibilbidea sortu zuten,Gasteiz hiria parte hartzeko eta sortzeko espazio ireki batez hornitzeko.2007az geroztik, ekimenak muralismo publikoko 12 tailer sortu ditu hiriko hirigune historikoan, eskala handian, eta 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute. Gainera, horma-irudiak egin dituzte hiriko ikastetxeetan eta probintziako landa-ingurunean.[4]2013an, muralismo komunitarioaren esperientziaGasteizkoZaramaga langile auzora hedatu zen. Bertan kokatzen da bere estudioa, eta urtero sortzen dira auzo horretan elkarlaneko muralak.[5][6][7]

