K.a. 89. urteanErromako kolonia bihurtu zen eta, denbora laburrean, garrantzi handiko hiri bilakatu zen Europarako bideak bertatik igarotzen zirelako.489anostrogodoen erregeTeodoriko Handiak inbaditu zuen, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen Adige ibaiaren ertzean.774anKarlomagnok konkistatu zuen, eta han bizi izan ziren haren seme eta erregePepin etaBerengario Friulikoa.
Nekazaritza-produktuen merkataritza (frutak, barazkiak, laboreak,mahatsa) eta industria (ardogintza, kimika-industria, papergintza, ehungintza, azukre-findegiak, artisautza) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepideen gune garrantzitsua da. Unibertsitatea eta aireportua ditu.
Monumentuei dagokienez, oso hiri ikusgarria da, eta garai askotako obrak gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste,I. mendekoArena erromatar teatroa (gaur egun,operarako erabilia), mende bereko bi ate,K.a. I. mendeko Arco dei Gavi arkua (XX. mendean berritua),1714ko Lapidario Maffeiano museoa (antzinateko Erroma eta Greziako gauzak gordetzen dituena),V. mendeko jatorria duen San Zeno basilikaerromanikoa (XII-XIII. mendeetan berritua),XIII. mendearen bukaerako Sant'Anastasia eliza gotikoa (XV. mendean amaitua), XV. mendean berritutakokatedral erromaniko-gotikoa, XI-XIII. mendeetako San Fermo Maggiore eliza, XV. mendean berritutako Santi Nazaro e Celso eliza eta mende bereko San Giorgio in Braida eliza.
Nabarmentzekoak dira, halaber, XIV. mendeko Castelvecchio jauregia (museoa gaur egun), Loggia del Consiglio jauregia (1493), XII. mendeko Palazzo della Ragione jauregia eta1345. urteko Scaligero harrizko zubia,Bigarren Mundu Gerra amaituta berreraiki behar izan zutena. Aipatutako elizetan, Verona eta inguruko Erdi Aroko pintore ospetsuenen (Pisano, Montagna, Caliari) obrak daude ikusgai.