Hurrengo urteanAlonso de Ojedak gidaturiko espedizio batek kostaldea zeharkatu zuenMaracaiboko aintziraren uretaraino,Paraguaná etaGuajira penintsulen artean. Ibilbide horretanañú indiarren etxolak ikusi zituzten, uraren gainean eraikiak. Eraikin horiekAmeriko VespuzioriVenezia gogora ekarri zioten,Piero de Mediciri bidalitako gutun batean esaten zuen moduan. HorregatikVenezuela izena eman zion golko horri eta, gero, herrialde osoari.[2]
VenezuelaIpar Hemisferioan dago, nahiz eta hegoaldeko muturraekuatoretik oso hurbil egon. Hiru alderdi nagusi bereiz daitezke Venezuelako lurraldean: iparraldeko mendi gazteak (Andeak etaKostaldeko mendilerroa),Guyanako lur-krosko zaharra eta, bien artean,Orinoko ibaia (2.063 km) zeharkatzen duenLlanos sakana.
Venezuelako Andeak bi adar nagusitan daude banatuak. Batak,Perijáko mendilerroak, ipar-mendebaldeko muga egiten duKolonbiarekin eta Mana Tara mendian du gailurra (3.370 m). Besteak,Cordillera de Méridak, herrialdeko mendirik garaiena du:Bolivar mendia (5.002 m). Bi mendikate horien arteanMaracaiboko aintzira dago (50.000 km²), hondoan mundukopetrolio-hobi handienetakoa duena.Kostaldeko mendilerroa Andeen 700 km-ko luzapena da. Bi mendilerro paraleloz osatua da, eta bien arteko sakaneanValenciako aintzira (364 km²) eta herrialdeko hiri nagusietako batzuk ditu.Beste era bateko egitura dute, berriz,Lara etaFalcon estatuek, Ande mendien iparraldean, mendi apalez (Socopo, 1.604 m) eta ibarrez osatuak.
Canaima, Venezuela.
Llanos sakan ia lauak lurralde osoaren heren bat hartzen du Ande mendien etaOzeano Atlantikoaren artean.Orinoko ibaiak eta Andeetatik iristen zaizkion adarrek ureztatzen dute. Orinokoren eskuinaldeakGuyanako egitura orografiko zaharraren muga egiten du. Ibai horren eskuinaldeko adarren higadurak agerian utzi ditu granitozko haitz handiak,tepui deituak, gainaldeko sabanako zelaian nabarmentzen direnak (Auyan-Tepui, 2.500 m). Guyanako Curipira, Parima eta Pacaraimako mendikateek Orinoko etaAmazonas ibaien banalerroa eratzen dute, eta Venezuelaren etaBrasilen arteko muga egiten.Pacaraimako mendikateko Roraima mendia da alderdi horretako gailurra (2.810 m).
Kostaldea 2.813 km inguru luze da, hautsia da eta, handik hurbil, Venezuelaren mendean dauden uharteen artean,Margarita uhartea da handiena (920 km²). Bestalde, gaur egunGuyana estatuaren mendean dagoen zati handi bat,Esekibar Guyana hain zuzen ere, beretzat eskatzen du Venezuelak.
Klima ekuatoriala du hegoaldean etatropikala erdialdean eta iparraldean. Hegoaldean euri asko izaten da urte osoan, eta baso tropikalak estaltzen du lurraldearen parte hori.Llanosen ez da euririkabendutikapirilera, etasabanako landaredia hazten da, zuhaitzak ibaietako ertz hezeetan baino ez baitira izaten. Iparraldean mendiek zerikusi handia dute klimaren gorabeheretan, ez baitiote haizeari sartzen uzten. Hala, iparraldeko behealdeko lurrak oso beroak eta lehorrak dira. Hori dela eta, jende gehiena 1.000-2.000 m arteko altitudean bizi da. Euri-sasoian (ekaina-azaroa) ibaiek gainezka egiten dute, eta lurraldeko behealdeak urpean geratzen dira.
Kristobal Kolon1498an iritsi zenean,karibeak bizi ziren gaur egungo Venezuelako lurraldean. Hurrengo urteanAmeriko Vespuzio italiar itsasgizonak «Venezia txikia» (Venezuela) izena eman zion lurraldeari. Lehenengo espedizioen ondoren, espainiarrek garrantzi handiagoa eman zioten ekialdeko uharteetakoperlen arrantzari lurraldea konkistatzeari baino.
1528an,Karlos V.a erregeakWelser etxekoalemaniar bankariei saldu zizkien lurraldea esploratzeko eta konkistatzeko eskubideak, baina haiek, bilduko zutela uste zutenurrea etaharribitxiak aurkitu gabe,1546an joan ziren. Mende horretako erdialdean eraiki zituzten espainiarrek herri nagusiak.1567anDiego de Losada konkistatzaileak karaka indiarrak bizi ziren lurraldea mendean hartu etaSantiago de Leon de Caracas hiria sortu zuen, urte batzuk geroago hiriburu izendatu zutena.XVII. mendearen bigarren erdian nekazaritza bultzatu zen baina, hala ere, lurraldeak oso aurrerapen txikia egin zuenXVIII. mendea arte.
Bien bitartean,Estatu Batuen independentziak, Europako ideia liberalen hedapenak,kreole ilustratuen eta espainiarren monopolioak eta kaltetuen interes ekonomikoen eraginak burujabetasunaren beharra nabarmendu zuten.XVIII. mendearen bukaerako matxinada batzuen ondoren,1806an hasi zen,Francisco de Mirandaren gidaritzapean, independentziako gerra,Simón BolívarAskatzaileak1821ean ia lurralde osoa hartzea lortu zuen arren1823an espainiar erregezaleen armada guztiz menderatu zuten arte bukatu ez zena. Venezuela, 1819az geroKolonbia Handiaren barruan zegoena (gaur egungo Venezuela,Kolonbia,Panama etaEkuador),1829an banandu eta burujabe egin zen.
1848. urtea arte,oligarkia kontserbadorearen mende egon zen Venezuelako gobernua.José Antonio Páez jeneralaren lehendakaritzapean (1830-1835 eta1839-1844) gerra-urteek hondatutako ekonomiak hobera egin zuen,kakaoaren etakafearen esportazioan oinarritua.1830ean konstituzio bat eman zuen, boto-eskubidea handikiei baino uzten ez ziena etaesklabotasuna onartzen zuena.
1840an Alderdi Liberala sortu zen, botoa emateko eskubidea zabaltzea eta esklabotasuna debekatzea eskatu zituena besteak beste. Kontserbadoreen eta liberalen edo federalisten arteko tirabirek baldintzatu zutenXIX. mendeko politika. Biltzar konstituziogilea egin zenValencian, baina federalistek ez zuten onartu han eman zen konstituzioa. Egoera horrek bost urteko gerra zibila ekarri zuen (1859-1863). Azkenean federalistak atera ziren garaile, eta1864an egin zen konstituzioanVenezuelako Estatu Batuak izena ezarri zitzaion herrialdeari.
Petrolioa1912an hasi zen ustiatzen, eta1920rako munduko bigarren petrolio-ekoizlea eta lehen esportatzailea zen Venezuela. Horri esker, kanpo-zorra ordaindu ahal izan zuen eta herri-lan handiak egin ziren. Halaber, aurrerantzean, atzerriko kapitalek eragin handia izan zuten bertako ekonomian.Eleazar López Contreras (1935-1941) aurreko erregimenaren gogortasuna leuntzen eta demokrazia bideratzen hasi zen. Egoera1959an normaldu zen,Rómulo Betancourt lehendakariarekin. Nolanahi ere, Betancourtek aurre egin behar izan zien hirietakogerrilla komunistei eta eskuindarren estatu-kolpeei, baina alderdi politiko nagusien (sozialdemokratak eta demokrata-kristauak) elkarlanaren bitartez, demokraziarako oinarriak finkatu zituen. Bera izan zen agintaldi osoa bete zuen lehen lehendakaria (1959-1964). Aurrerantzean Venezuelak ekonomiaren aurrerapena eta egonkortasun politikoa lortu zituen.
Rafael Calderak (1969-1974), herrialdea baketu nahian,amnistia eman zien armak utzi zituzten gerrillariei.Carlos Andrés Pérezek (1974-1979) petrolioaren etaburdin meennazionalizazioa bideratu zuen, eta herrialdearen industrializazioa sustatu. Nolanahi ere, urte horietako aberastasuna gehiegizko kontsumoan eta ustelkerian galdu ziren. Egoera horri aurre egiteko,Luis Herrera Campinsek (1979-1984) gastu publikoa gutxitzearen aldeko politika egin zuen, etaJaime Lusinchik (1984-1989) eta, batez ere, Carlos Andrés Pérezek (1989-1993) neurri ekonomiko gogorrak hartu zituzten (pribatizazioa,gasolinaren eta garraioen prezioaren igoera).
1992an militar talde bat,Francisco Arias buru zuela, saiatu zen Carlos Andrés Pérez presidentea kargutik kentzen, baina ez zuten beren asmoa bete. Hala ere, egoera hark nabarmen utzi zituen administrazioaren ustelkeria eta ekonomiaren krisia. Bai Arias baiHugo Chávez komandantea, atxilotuak biak, Mugimendu Bolibartar Iraultzaileko kide ziren. Borroka ugari izan ziren, eta defentsa-ministroak 51 militar zaurituta zeudela eta 19 hil zirela adierazi zuen. Estatu-kolpearen egunean bertan, presidenteak konstituzioaren bermeak indargabetu zituen: bilerak debekatu zituen, prentsa-askatasunak mugatu zituen eta hainbat herritar atxilotzea agindu zuen. Salbuespen gisa, ordea, irakaskuntzako sindikatuekin negoziatzea onartu zuen. Egun gutxira, Pérez presidenteak salbuespen-neurriak bertan behera utzi zituen. Hala eta guztiz ere, tirabira politikoek aurrera jarraitu zuten, eta Errepublikako presidenteari kargua uzteko eskatu zitzaion. Krisiaren larritasunaz jabetuta, Pérezek erreferendum bat egitea erabaki zuen Konstituzioa berritzeko.
1992ko urtearen amaieran beste estatu kolpe saio bat izan zen. Garai horretan izan ziren gobernadore, alkate eta biltzar legegilerako hauteskundeetan, gobernuko alderdiak 22 estatutatik 7tan baino ez zuen garaipena lortu. 1993an Carlos Andrés Pérez presidentea kargutik kendu zuten diru publikoa erabiltzearen salaketapean. Haren ordezRamón José Velásquez jarri zuten. 1993. urtearen amaieran izan ziren hauteskundeakRafael Calderak (1969-1974 bitartean presidente izandakoa) irabazi zituen. Hauteskunde haietan abstentzioa40 izan zen.1980ko hamarkadaren amaieran, Caracas bortizkeria handieneko hiria izan zen Hego Ameriketan, eta segurtasun faltak gorantz jarraitu zuen:1995eanCaracasko biztanleen %10ek, gutxi gorabehera, armak zituela esan zen.1994. urtetik aurrera ekonomia- eta finantza-krisiak larriagotu egin ziren. Caldera presidenteak ondasun mugiezinen, jabetza pribatuaren eta merkataritzaren gaineko konstituzioaren bermeak indarrik gabe utzi zituen. Bestalde, atzerrirako bidaiak mugatu zituen eta baita biltzeko eskubidea ere. Biltzarrak eskubide horiek berriz adieraztearen alde eman bazuen ere botoa, presidenteak mugak jarri zituen kapitala atera ez zedin eta espekulaziorik gerta ez zedin. 1995ean gobernuak atzerriko inbertsioak erakartzeko egin zituen ahalegin guztiak alferrekoak izan ziren eta, azkenean, petrolioa ekoizteko bertakoei eta atzerritarrei aukera berdinak ematea erabaki zuen gobernuak.1997an hainbat ekonomia erreforma jarri zen abian, industria elektrikoen pribatizazioa, aluminioa eta burdinarena, sistema judizialaren berrikuntza, eta finantza publikoen antolakuntza berria.1998an Venezuelak,Saudi Arabia etaMexikorekin batera, eguneko petrolio-ekoizpena txikitzea erabaki zuen, upelaren prezioa igoarazteko asmoarekin.
1998an,Hugo Chávez (hainbat estatu-kolpetan buruzagi izandakoa) hautatu zuten lehendakari (botoen %56,5). Polo Patriótico zeritzan alderdien batasun baten buru aurkeztu zen hautagai Chávez eta, ideia sozialista lausoak adieraziz eta jarrera populista erakutsiz, konstituzio berri bat egitea zen haren helburu nagusia, berakBolibartar Iraultza esaten zion proiektuaren barnean. Konstituzio berria1999an onartu zen erreferendumean.1999koabenduaren 16an euriteek 30.000 hildako baino gehiago eragin zituzten Karibe aldeko estatuetan (Vargasen bereziki)[3].
2001ean, lurren administrazioari buruzko lege batzuk eman ondoren liskar handiak izan zituen oposizioarekin, eta, azkenean, lanuzte-deialdia egin zuten sindikatu nagusietako batek eta enpresaburuen ganberak.2002an, protesta handiak egin ziren Chávezen aurka. Manifestazio baten ondoren, tiroak izan ziren eta bi aldeetako hildakoak izan ziren. Oposizioak eta gobernuak elkarri egotzi zioten gertatutakoaren errua. Kolpe militar batek Chávez espetxeratu etaPedro Carmona enpresaburua izendatu zuen lehendakari, baina berehala hartu zuen oposizioak hura diktadoretzat, eta handik bi egunera Chávez berriz izendatu zuten lehendakari, haren jarraitzaileek erreakzionatu, hura askatu, Carmona boteretik egotzi eta Chávezi itzuli baitzioten agintea. Oposizioakgreba orokorrera deitu zuen eta,2004an, erreferendum bat eskatu zuen Chávez agintetik botatzeko, baina erreferendumak Chávezi eman zion garaipena, nahiz oposizioak iruzurra salatu zuen.
Chávezek joera ezkertiarra zuen. XXI. mendeko sozialismoa esaten zion berak bere programari eta garapenerako eta gizarte-laguntzako programak sortu zituen. Inperialismoaren eta Estatu Batuen etsai agertu zen, etaKuba,Iran,Siria,Errusia etaTxinaren adiskide.
2006an Chávez berriz aukeratu zuten lehendakari. Konstituzioa aldatuko zuela agindu zuen, hainbat erreforma ekonomiko egiteko eta lehendakaritza mugagabea ezartzeko, besteak beste. RCTV telebista-katea ixtea agindu izanak protesta handiak sortu zituen eta bultzada handia eman zion Chávezen aurkako ikasle-mugimenduari.2007an egin zen konstituzioa aldatzeko erreferenduma, baina Chávezek galdu egin zuen, eta ezin izan zituen bere asmoak bete.2009ko otsailean, Chávezek konstituzioa aldatuz agintaldi mugagabea lortzeko beste erreferendum batera deitu zuen, eta irabazi egin zuen.
2012ko urriaren 7an Chávezek hirugarrenez irabazi zituen Presidentetzarako hauteskundeak. Baina, kargua hartzeko astirik izan gabe,2013ko otsailaren 18an hil zen, minbiziak jota[4].
Venezuelako biztanleak indiarren, europar kolonizatzaileen eta Afrikatik lan egitera eramandako beltz esklaboen ondorengoak dira. Europar etorkinen olde handienak (gehienak espainiarrak, italiarrak eta portugaldarrak ziren) XIX. mendean zehar, 1920. urte inguruan (petrolioa aurkitu zenean) eta Bigarren Mundu Gerran izan ziren. Gaur egun, ordea, kolonbiarrak eta perutarrak dira gehienbat kanpotarrak. Biztanleriaren hazkundea handia izan da; 1958an, 5 milioi lagun bizi ziren Venezuelan; 1999an, berriz, 23 milioi inguru. Hala, 15 urtetik beherakoak dira venezuelarren % 36. Paludismoa desagertzeak eta osasunaren inguruan egindako inbertsioek ekarri dute heriotza-tasa jaistea. Biztanleen % 85 inguru iparraldeko hirietan bizi da.
Hidrokarburo-hobiei esker, lehen erabat nekazaria zena Andeen inguruko herrialde industrializatuenetako bat izatera pasatu da bi belaunalditan. Petrolioak sortutako etekinak erabiliz, politika soziala jarri ahal izan zuen abian: soldatak igo, batez ere maila apalenekoenak, lanaren babesa, diru-laguntza. Osasunaren eta hezkuntzaren maila garaienetakoa bihurtu zen hirugarren munduko herrialdeen artean. 1980ko hamarraldiaren ondoren, ordea, atzerriko zorra handitzeak eten egin zuen bilakaera hori. Munduko petrolioaren prezioak hondoratzeak ekonomia- eta finantza-krisi larria ekarri zuen. Nazioarteko Diru Funtsak hala eskatuta, 1988. urtetik aurrera Venezuelak abian jarri zuen politikak pobretasunera eraman zituen biztanleak, eta tirabira sozial larriak sortu zituen. Venezuelak bere BPGren jaitsierari aurre egin behar izan dio eta baita langabeziaren igoerari ere. 1996an inflazioak gorena jo zuen, % 103, eta bien bitartean enpresa publikoak pribatizatu edo berrantolatu egin behar izan ziren. Caracas eta bere ingurua eta Venezuelako erdi-iparraldea izan dira Venezuelako ekonomiaren gune nagusiak. Hala ere, petrolio-hobiei esker, 1960-1970 urteetan gobernuak Caracasko eskualdearen nagusitasuna ahultzeko garapen-plan bat eraman ahal izan zuen aurrera. Hiriak zerbitzuz eta industriaz hornitu ziren, eta nekazaritza-erreformak egin ziren, azpiegituretan batez ere (elikagaien industriak, errepideak, nekazari-herriak, lan hidraulikoak...).
Nekazaritzak lurren bostena baino ez du hartzen. Lantzen diren gai nagusiak azukre-kanabera, bananak, artoa, arroza, mandioka, basartoa, kafea, tabakoa, kotoia, sesamoa eta kakaoa dira. Abere-hazkuntzak garrantzi handia du; izan ere, Llanosko larreetan 13,4 milioi abelgorri-buru bazkatzen dira. Txerriak, ardiak, ahuntzak eta hegaztiak ere hazten dira. Esportatzen diren gai nagusiak azukre-kanabera, banana, kafea eta artoa dira. Industrian, energia sortzeko baliabideak, mea-baliabideak eta, gero eta gehiago, gai horiek eraldatzera bideratutako industria dira gaur egun ekonomiaren oinarria: petrolioa, gas naturala, argindarra , burdina, aluminioa, altzairua. Nolanahi ere, Venezuelak beste mea-baliabide asko ditu: bauxita, zinka, kobrea, beruna, urrea, zilarra, diamanteak, amiantoa, fosfatoa, manganesoa, titanioa, etab. Petrolioaren ustiapena atzerritarren eskuetan egon zen, 1976an nazionalizatu zen arte. Venezuelak petrolioa esportatzen du batez ere (% 90).
Garraiabideak nahikoak dira iparraldean, baina oso urriak erdialdean eta hegoaldean, eta hegazkina edo ontzia izaten dira alderdi horietako toki batzuetara heltzeko bide bakarrak. Guztira 52.000 km errepide eta 440 km burdinbide ditu. Horrenbestez, Venezuelak behar-beharrezkoak ditu portuak merkataritza-harremanetarako: La Guaira, Maracaibo eta Puerto Cabello dira portu nagusiak.
Venezuelaerrepublika federala da, hiru motako banaketarekin: 23 estatu, hiriburu-barruti bat (Caracas barne) eta 72 menpekotasun eremu (uharteak, gehienak biztanle gabeak). Gainera, Venezuelako estatuak GuyanakoGuyana Esequiba delako lurraldea beretzat eskatzen du.