Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Vatslav Nijinski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vatslav Nijinski

Bizitza
JaiotzaKiev1889komartxoaren 12a
Herrialdea Polonia
 Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaLondres1950ekoapirilaren 8a (61 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
East Finchley Cemetery(en)Itzuli 
Heriotza moduaberezko heriotza:giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Romola de Pulszky(en)Itzuli
Seme-alabak
ikusi
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet(en)Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ukrainera
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria,koreografoa,dantzaria,eguneroko-idazlea,ballet-irakaslea,marrazkilaria etamodeloa
Lantokia(k)San Petersburgo
Paris
Budapest eta Londres
Jasotako sariak

IMDB: nm1166661Discogs: 2269255Find a Grave: 4346Edit the value on Wikidata

Vatslav Fomitx Nijinski (errusieraz: Вацлав Фомич Нижинский;Kiev,Errusiar Inperioa, gaur egunUkraina,1890ekomartxoaren 12a -Londres,1950ekoapirilaren 8a)errusiarballet dantzari etakoreografoa izan zen,poloniar jatorrikoa.

Historiako dantzaririk dohatsuenetako bat izan zen, eta birtuosismoagatik eta karakterizazioen intentsitate eta sakontasunagatik nabarmendu zen.En pointe deritzona egin zezakeen, oso abilezia arraroa garai hartako dantzarien artean, eta grabitatea desafiatzen zuten jauziak egiteko zeukan trebezia ere legendarioa izan zen.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kieven jaio zen, dantzari familia batean.Enrico Cecchetti,Nicholas Legat etaPavel Gerdtekin ikasi zuenSan Petersburgoko ballet eskolan,1900-1907 bitartean.1908. urteanMariinski antzokiko ballet taldean dantzatzen hasi zen bakarlari gisa, eta noizean behin gonbidatu gisaMoskukoBolxoi antzokian.Sergei Diaghilev ezagutu ondoren,Parisa jo zuen haren atzetik, etaErrusiar Balleten koreografo eta dantzari famatu bihurtu zen.Michel Fokineren koreografiarekin aurkeztu zituen Schumannen Inauteria (Paris, 1910), Arrosaren espektroa (Monte Carlo, 1911) eta Stravinskyren Petruxka (Paris, 1911). Koreografiak egin zituen: Debussyren Prelude à l’ après-midi d’ un faune (Paris, 1912, Fauno baten bazkalondoaren preludioa) eta Stravinskyren Udaberriaren eskaintza (Paris, 1913), besteak beste. Haren teknikak zuen trebeziak, lumaren antzeko arintasunak, egiten zituen jauzi miresgarriak, gorputzaren edertasunak eta adierazkortasunak, eta airean irauteko zuen gaitasun harrigarriak izen handia eman zioten. Nerbio krisialdi bat izan ondoren, eskizofrenia gaitzak jo zuenez gero, dantzatzeari utzi behar izan zion.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Vatslav NijinskiAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Vatslav_Nijinski&oldid=10294488"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp