SESBak blokean zuen eragin sakona, desafio gisa hartu zuten beste aliatuek, komunismoa mehatxu larria baitzen garaikoEuropako errejimen politiko eta ekonomikoarentzat. Bi orbita arteko polarizazioakGerra Hotzean amaitu zuen:AEBek betiko isolatze militarra utzi etaIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea sustatu zuten eta, gerra piztu ez bazen ere, arazoa garrantzitsua izan zen 45 urtez,1991n ezerezean geratu arte.
Varsoviako Ituneko kideek,Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak erabilitako tankerako baldintzetan, elkarlana adostu zuten bakea mantentzeko xedean, erakundearen berehalako ekina balizko eraso baten aurrean (3. artikulua), elkarrenganako babesa kideetako batek erasoa jasango balu (4. artukulua) eta Estatu Nagusi baten ezarpena eginahal nazionalak koordinatzeko (5. artikulua).
Guztira hamaika artikuluz osatuta, Itunak ez zion kideen gobernuko erregimenari zuzeneko aipamenik egiten —Estatu guztientzat irekia zela adierazten zuen, beraien onarpenean gainontzeko izenpetzaile guztien adostasuna egotearen baldintza bakarra ezarriz (9. artikulua)— eta 20 urte berriztagarrien iraunaldia ezartzen zuen, baita estatu kide bakoitzarentzat hori baliogabetzeko askatasuna ere. Lau aletan sinatua izan zen, errusieraz, alemanez, txekieraz eta polonieraz.
Urtero biltzen zen estatu kideetako gobernuburuez osatutako Batzorde Politikoa, urteko politika eta helburuak zehazteko xedean eta, negoziazio gehienetan, defentsa ministroak, indar armatuen buruzagiak eta Estatu Nagusiko kideak bertaratzen ziren. Batzorde politikoaz gain, Varsoviako Itunak bazuen Aholkularitza Militarreko Batzordea, Batzorde tekniko eta ikerlaria, Defentsa Idazkarien Kontseilua eta Estatu Nagusi bat ere baziren. Iván Stepánovich Kónev izan zen bere lehenengo komandante-burua.
Potentzia militarrak 6.200.000 soldadu, 65.000 tanke, 2.000 ontzi eta 15.000 borroka hegazkin zituen eskuratzeko moduan eta baita estatu kideek instalatuta zituzten misil nuklearrak ere. Bake garaian, berriz, herrialdetik kanpo destinaturiko indarrak bakarrik egoten ziren bere pean.
1945-1949 Ekialdeko Europaren sobietartze prozesua.[1]
Varsoviako ItunaBigarren Mundu Gerra ondoren sortu zen, mendebaldeko eta ekialdeko blokeen arteko lehiaren ondorio. Haren mugekRooseveltek,Churchillek etaStalinek1943 eta1945. urteetan izandako goi-bileratan adostutako lerroekin egiten zuten bat. Alemaniar eta austriar lurrekin zalantzarik bazegoen, lehena bananduz eta bigarrenetik indarrak erretiratuz konpondu zuten arazoa.
Asian ere bazegoen lehia eta,SESBn erabateko gustua ez bazen bete ere, nolabaiteko konponbidea izan zenTxinako Herri Errepublikaren aldarrikapena (Txina behatzaile izan zen1968anSESBekin hautsi zuen arte) etaAEBkJaponian eginiko okupazioa. Hala ere, baldintzak ez ziren behar hainbat argi jarri eta berehala piztu ziren arazoak.
Estatubatuarren antzera, sobietar estrategiaren helburu nagusia bere eraginpean zegoen lurraldea ziurtatzea zen horrek aurkariarekin gatazka irekiak sortu gabe eta horregatik ekintza militarrak maila apalean mantendu zituzten muga barnean ere.
Gobernu estalinistak ez zituen Jaltako akordioek ezarritako mugak errebisatu nahi;AEBk arma kopuru ikaragarria zuten eta gerran hasi eta gaur egun arte jarraitu duEuropa etaAsiako base militarretan gordetzen.SESBk ezin zion hari aurre egin eta karrera armamentistikoari ekin zion, teknologia militarrean gero eta inbertsio handiagoak eginez, baina ez gizonetan.Finlandia berak —Alderdi Komunista zen gobernuaren muina—Armada Gorria Porkkalako base militarretik irtetea eskatu zuen eta baita lortu ere.
Finlandiako egoera politikoari etaTitokJugoslavian zuen lidergo gogorrari esker, estatu hauek ez ziren Itunean sartu, baina beste herrialde batzuetan, egoera ez zen erraza izan.Hungarian, alderdi komunistaren barnean ezegonkortasuna zabaldu zen; ikasleek sobietarrek Poznańen eragindako kalteengatik egin zuten protesta eta József Dudás ultranazionalistaren altxamendua Itunaren indarrez zapalduak izan ziren.
Varsoviako ItunaSESBekEuropako ekialdeko estatuak kontrolatu ahal izateko tresna besterik ez zela esan ohi da. Zenbait kasutan, horrela izan zen eta Ituna utzi nahi zuen herrialdea militarki zapaldua izan zen.Hungariako1956ko Iraultza izan zen horietako bat: urte horretako urrian,Armada GorriaHungarian sartu eta bi astetan altxamendu antikomunista zapaldu zuen berehala.
Varsoviako Ituneko indarrak bere kideetako batzuen aurka ere joan ziren; esate baterako,1968anPragako Udaberrian;Txekoslovakia inbaditu zuten gobernua egiten ari zen erreformak bertan behera uzteko xedean,SESBn iritziz, sozialismoarekin bukatzeko baitziren.Brézhnev Doktrina deiturikoak,SESBaren atzerriko politika militarra ezartzen zuen eta horrela zioen:
«
Sozialismoaren aurkako indarrak daudenean eta herrialde sozialista baten garapena kapitalismorantz aldatzen saiatzen direnean, herrialde horren arazo bilakatzeaz gain herrialde sozialista guztiei eragiten dieten arazo ere bihurtzen da[2]
»
Albaniak1961ean utzi zuen aliantza, txinatarrak eta sobietarrak banandu zirenean, babesa lehenengoei eman baitzien.
NATO eta Varsoviako Itunaren artean ez zen arma bidezko enfrentamendurik izan, bainaGerra Hotzak 35 urtez iraun zuen.1988ko abenduan, une horretanSESBeko buruzagiMikhail GorbatxovekSinatra Doktrina iragarri zuen,Brézhnev Doktrina alboan utziz etaEkialdeko Europa osatzen zuten herrialdeei nahi zutena egiten utziz.
Sinatra Doktrinak1989az geroztik Ekialdeko Europa astindu zuten aldaketen azkartzea ekarri zuen. Ekialdeko gobernu berriak aurrekoak baino gutxiago ziren Varsoviako Itunaren aldeko eta,1991ko urtarrilean,Txekoslovakia,Hungaria etaPoloniak urte horretakouztailaren 1ean erretiratuko zirela adierazi zuten. OtsaileanBulgaria erretiratu zenean, Ituna bertan behera geratu zen.SESBak onartu etaPragan ofizializatu zen1991kouztailaren 1ean.