Varroa destructor | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Arachnida |
Ordena | Mesostigmata |
Familia | Varroidae |
Generoa | Varroa |
Espeziea | Varroa destructor [[Denis Anderson, John W. H. Trueman|]], 2000 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | erle arrunt etaApis cerana |
Luzera | 1,1 mm eta 0,8 mm |
Gaixotasuna | varroosis(en)![]() |
Genomaren kokapena | metazoa.ensembl.org… |
Varroa destructor barroa mota bat da, hots,akaro bizkarroi bat,Apis cerana etaApis mellifera erleez elikatzen dena. Akaro horrek eragindako gaixotasunaribarroasi esaten zaio, eta erle eztigileak gaur egun duen gaixotasun nagusia da.[1] Mundu osokoerlezaintzari eragiten dio.
Barroa ohiko parasitoa izan da Asian dagoen erle mota batentzat (Apis cerana). XX. mendearen erdialdean, ordea, Errusiako ekialdean, erlezaintzan erabili ohi diren erleak (Apis mellifera) Asiakoarekin kontaktua izaten hasi ziren, eta parasitoa espezie batetik bestera pasatu zen. Hala, mundu osora zabalduta dago orain.
1986an Euskal Herrian sartu zen eta izugarrizko triskantzak egin zituen eta egiten ditu oraindik erleen artean. Harrezkero ez dagoApis mellifera espezieko erle basatirik gure artean, erlezainek zainduak izan ezik. Akaro honen aurkako urteroko tratamenduek mantentzen dituzte bizirik erleak.[2][3]
Barroa erle-kolonietan baino ezin da ugaldu. Erle-larbei erasotzen die, eta gantzak xurgatuta ahuldu egiten du. Prozesu horretan, akaroak ARN birusak zabaltzen ditu erlearengan, hala nola hegal motxenbirusa. Barroa erlauntzean asko zabaltzen bada erle-kolonia osoa hil dezake. Erlezaintzan kalte ekonomiko handiena eragiten duen parasitoa da barroa.
Varroa destructor heldua gorri iluna da, eta forma zapala du; 1 eta 1,8 mm luze eta 1,5 eta 2 mm arteko zabalera du; zortzi hanka ditu.
Barroa hamar eguneko zikloetan ugaltzen da. Emea erle larba dagoen gelaxkan sartzen da. Erleek gelaxka estaltzen duten bezain laster, barroak arrautzak jartzen ditu (lehenbizikoa arra eta ondorengoak emeak). Arrautza horietatik barroa gazteak ateratzen dira, eta arrak arrebak estaltzen ditu. Tarte horretan, gelaxkatik jaio egiten da erlea, eta barroa eme gazteak beste gelaxka baten bila hasten dira; hala, zikloa berriz abiatzen da. Barroa helduak erlearen gantzak xurgatzen ditu elikatzeko, eta zauriak eragiten dizkio erleari. Erasotako erleek infekziorako joera handiagoa dute. Erleen lerro genetiko batzuk izan ezik (Errusiakoak edo Magrebekoak, adibidez), munduko erlezaintzan nagusi den espezieko erleak,Apis mellifera-k, ia ez du zereginikparasito horien aurka (Errusiako erlearen kasuan, seguru asko joan deneko berrehun urtean parasitoarekin kontaktuan denez, akaroei zailagoa zaie erle mota horretan ugaltzea).[4] AsiakoApis cerana erlea milaka urtean bizi da barroarekin, eta parasitoaren aurkako garbiketa-estrategiak garatu ditu. Horiei esker, koloniaren bizitza ez dago arriskuan.
Astez aste, barroaren kopurua biderkatu egiten da, eta, udazkena iristen denerako, erle kolonia guztia suntsitu dezake.
Orain dela gutxi arte uste zutenVarroa destructor estu lotuta zegoelaVarroa jacobsoni delakoarekin. Bi espezieak diraA. cerana Asiako erlearen bizkarroiak. Hala ere, Anthonie Cornelis Oudemansek 1904anV. jacobsoni gisa deskribaturiko espeziea ez da erle eztigileari erasotzen dion espezie bera. Erle eztigilera, ziurrenik, Filipinetan egin zuen jauzi lehen aldiz 1960ko hamarkadaren hasieran, nonA. mellifera inportatuaA. cerana kolonia infektatuekin kontaktuan jarriko baitzen. 2000. urtera arte, zientzialariek ez zutenV.destructor espezie bereizi gisa identifikatu. Urte horretan, Andersonek eta Truemanek identifikazio hori egin, eta aurrez zegoen nahasmena zuzendu zuten literatura zientifikoan.[5]
Borroka kimikoa, mekanikoa eta genetikoa erabiltzen dira barroari aurre egiteko[6], baina oraingoz ez dago erabat eraginkorra den metodorik.
Borroka kimikoak bi arazo nagusi ditu: hondakinak uzten ditueztian, eta parasitoa erresistentziak garatzen ari da, eta, ondorioz, gero eta eraginkortasun txikiagoa du. Badira kimiko naturalak; besteak beste,azido oxalikoa eta timola.
Borroka mekanikoan, besteak beste, erlamando habien maneiua dago. Barroak maiteago ditu erlamando gelaxkak, eta horiek sakrifikatuta infestazioaren ehunekoa apaldu egin daiteke.
Borroka genetikoan, berriz, barroari gogor egiten dioten erleak hautatzen dira. Adibidez, barroari hankekin eta ahoarekin ekiten dioten erleak, hau da, barroari jazartzen zaizkionak (ingelesez,grooming egiten dutenak).