Varanasi[1] (sanskritoz वाराणसी (Vārāṇasī),hindiz बनारस (Banārasa) etaurduz بنارس (Banāras))Indiako iparraldeko hiria da, antzinaBenares izenaz ezaguna.Uttar Pradesh estatuaren hegoaldean dago eta 1.599.260 biztanle ditu (2011). Varanasiko metropoli eremuak, berriz, 3.682.194 biztanle ditu.
Ganges ibaiaren ertzean kokatzen da. Famatua da batez ere bere erlijiotasunagatik, hinduista, budista eta jainistek erromesaldiak egiten baitituzte Varanasira. Erlijioen araberako hiru unibertsitate handi daude hirian, baita laugarren bat ere Sarnathen, tibetar ikasketei lotua. Industriari dagokionezzetak du garrantzi handia.
Varanasiko alde zaharreko kale estuek labirinto itxura dute, baina ghatetatik urruti turistentzako sorturikoVaranasi Cantonment auzoak itxura bakarrik ez, lege bereziak ere baditu. Bertan kokatzen dira hotelik handienak eta zentro komertzialak.
Ganges ibaira urak isurtzen dituzten Varuna eta Assi ibaien artean kokatzen da, eta badirudi bien arteko elkarketa dela Varanasi izena. Aintzina Kashi izenaz ere ezagutu izan zen,ederra esan nahi du hindiz.
Munduko hiri zaharrenetako bat da, Indiako zaharrena dudarik gabe[2]. Mitologiak dioShiva jainkoak sortu zuela k.a. 3100 urtean, hala ere arkeologoek 3000 urte inguru dituela diote.Budaren garaian (k. a. IV. mendean) Varanasi Kashi erreinuko hiriburua zen. K. o.VII. mendeko Xuanzang monje bidaiari txinatarrak hiria deskribatu zuen, Ganges ibaiaren ertzean bost kilometrotan luzatzen zen hiri erlijioso, artistiko, komertzial eta industrial gisa.
Hiriak hainbat eraso eta errebolta jasan izan ditu historian zehar.1300. urteanAfganistango leinuek hiria arpilatu zuten.XVII. mendean Aurangzeb enperadore mogolak gogor erasotu zuen hinduismoa suntsitu nahian. Azkenik aipatzekoa da1857ko Zipaioen matxinadan britainiar armadak Varanasin egindako sarraskia.
Datu klimatikoak (Varanasi) |
|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
|---|
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19 | 24 | 31 | 37 | 38 | 36 | 32 | 31 | 31 | 31 | 27 | 22 | 29.9 |
|---|
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 12 | 17 | 22 | 25 | 27 | 26 | 26 | 24 | 21 | 15 | 11 | 19.5 |
|---|
| Pilatutakoprezipitazioa (mm) | 19.3 | 13.5 | 10.4 | 5.4 | 9.0 | 100.0 | 320.6 | 260.4 | 231.6 | 38.3 | 12.9 | 4.0 | 1025.4 |
|---|
| Iturria:[3][4] |
Budista etajainistantzat hiri sakratua da, baina batez erehinduistantzat da beren tokirik sakratuena.
Hinduismoa Varanasin
Varanasik dituen 100 ghatetan egunero egunsentia iritsi ahala hinduek gorputz eta jantziak garbitzen dituzte. Ghat desberdinak daude; badaude Jainko konkretuei eskeinitakoak, Indiako eremu konkretuetako erromesak hartzen dituztenak, ghat pribatuak eta badaude gorpuen errausketarako erabiltzen direnak ere. EzagunenaDashashwamedh Ghat da, mitologiaren araberaBrahma jainkoakShiva jainkoarentzako sortua. Tenplo handi ederrak ere badaude, hala nolaKashi Vishwanath Temple (urrezko tenploa) etaDurga Temple (tximuen tenploa), baina aipatu behar da hiriko bidegurutze bakoitzean tenplo txikiak ere badaudela.
Budismoa Varanasin
Budak Varanasiren iparraldean eman zuen bere lehen sermoia eta orduantxe sortu zen budismoa.Sarnath izeneko eremu hartan eraiki zuten Dhamek estupa.
Jainismoa Varanasin
Jainistentzat ere Sarnath ingurua sakratua da, Suparshvanath, Shreyansanath eta Parshva sidh garrantzitsuak bertan jaio baitziren.