Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bandalo

Koordenatuak:52°30′N17°30′E / 52.5°N 17.5°E /52.5; 17.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vandalo» orritik birbideratua)
Talde etniko infotaulaBandalo

Motatalde etniko historiko etaZibilizazio
HizkuntzaVandalic(en)Itzuli
Periodo- VI. mendea
Geografia
EstatuaBandaloen Erresuma etaPolonia
Koordenatuak52°30′N17°30′E / 52.5°N 17.5°E /52.5; 17.5
Hedapen mapa

Bandaloak[1] (latinez:vandali) III. mendeanVistula etaOder ibaien artean bizi zirengermaniar herria izan ziren.Itsaso Baltikoko kostaldean bizi ziren, egungoAlemanian etaPolonian, etaErromatar Inperioaren gainbeherarekin batera hegoaldera jo zuten.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

V. mendearen hasieran,Erromatar Inperioaren barnean sartu ziren. Hasieran hego-ekialde eta mendebaldera (Danubio,Main) jo zuten bandaloek; baina,406. urtean,sueboak etaalanoak ondotik eramanez,Rhin ibaia igaro etaGalia etaHispania zeharkatu zituzten, etaGuadalquivir ibaiaren arroan finkatu ziren.

Bisigodoen etsai izaki,Iparraldeko Afrikara alde egin behar izan zuten 429. urtean, eta,Genseriko buru zutela,Numidia (Aljeriako ekialdea),Bizazena etaProconsularia (Tunisia) itsasertzeko lurraldeak hartu zituztenBandaloen Erresuma sortuz. Itsasgizon trebeak izaki,Sizilia,Sardinia,Balear Uharteak etaKorsika hartu zituzten, baina ez zuten erresuma egonkorrik eratzen.Erroma bera arpilatu zuten455ean.

Arrioren aldekoak izaki, katolikoen aurka jardun zuten (batez ere 482-484 urteetan,Hunerikoren garaian).Barbaroen etaerromatarren arteko lotura eratzeko gauza izan ez zirenez, etaberbere herri nomaden mehatxupean zeudenez betiere, guztiz ahuldu ziren bandaloak.

Hala, bada,Bizantzioko enperadoreJustiniano I.aren osteek,Belisario buru zutela,Ipar Afrikako lurralde haiek konkistatu zituzten,534an.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak., 3 or..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bandalo&oldid=10527908"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp