Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Valtierra

Koordenatuak:42°11′43″N1°38′03″W / 42.195277777778°N 1.6341666666667°W /42.195277777778; -1.6341666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Valtierra
Balterra
 Nafarroa Garaia,Euskal Herria
Valtierrako bandera
Bandera

Valtierrako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Valtierra
AlkateaAlfonso Mateo Miranda (PSN-PSOE)
Posta kodea31xxx
INE kodea31249
Herritarravaltierrar
Geografia
Koordenatuak42°11′43″N1°38′03″W / 42.195277777778°N 1.6341666666667°W /42.195277777778; -1.6341666666667
Azalera49,891 km²
Garaiera263 metro
Distantzia85 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.464 (2024:  40)
alt_left 1.196 (%48,5)(2019) (%49,4) 1.216 alt_right
Dentsitatea0,05 bizt/km²
Zahartzea[1]% 32,39
Ugalkortasuna[1]‰ 34,29
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,85(2011)
Desberdintasuna[1]% 0(2011)
Langabezia[1]% 14,05(2013)
Euskara
Euskaldunak[2](2021)
Kaleko erabilera[3]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.valtierra.es


Valtierra[4] (gaztelaniaz eta ofizialki;Balterraeuskaraz baina ez ofizialki)Nafarroako udalerria da.Tuterako merindadeko herri hauNafarroako hiriburutik 85 kilometrora dago, eta 2014. urtean 2.467 biztanle zituen.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren izen ofiziala Valtierra[5] bada ere, hainbateanBalterra erabili izan da. Azken hau izan da herriko testu zaharretan agertzen den herriaren izena ere.


Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herria,Nafarroa hegoaldean kokatzen da,Tuterako merindadearen iparraldean, etaEbro ibaitik gertu, historikoki estrategikoa izan den kokagunean. NA-134 errepideak udalerria zeharkatzen du.

ValtierrakBardearekin egiten du muga iparraldean,Arguedasekin ekialdean,Cadreita etaErrioxarekin mendebaldean, etaTutera etaCastejónekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiaren arroan kokatua, Valtierrak klima mediterraneoaren ezaugarriak ditu, zehazki, mediterraneoko klima kontinentalizatua. Tenperaturak hotzak izaten dira neguan, eta beroak udan, urteko batez besteko tenperatura 14 °C-koa da.

Prezipitazioak urriak dira, 450mm inguru jausten dira urte osoan zehar. Prezipitazioak nahiko irregularki banatzen dira urte osoan zehar, dena den,udaberrian etaudazkenean ugariagoak izaten dira. Iparreko edo "Ziertzo haizea", haizerik ohikoena izaten da urtean zehar.Udazken amaieratik,udaberri hasiera arte, etaEbro ibaiaren arro guztian gertatu bezala, laino itxiko egunak izaten dira, eta tenperaturek nekez egiten dute 2-3 gradutik gora egun osoan zehar.

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun, udalerri gehienean nekazaritza lurrak eta zuhaixkak baino ez daude.Ebro ibaiaren ertza da gunerik aberatsena eta espezie gehien biltzen dituena, lertxundiak batez ere.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Andre Maria eliza.

Kristo aurreko IX. etaII. mende bitarteko aztarnak azaldu dira Valtierratik hurbil. Torrazako nekropolianBurdin Aroaren lehen erdiko aztarnak etaErromatarren garaiko hainbat arrasto ere aurkitu dira, Torrazako harriak ere erromatarren hilobi monumenturen baten zati izan zirela uste da. Nekropoliaren inguruetan, mosaikoak, ontziak eta txanponak bildu dira.

ValtierraMusa ibn Musaren inperio musulmanaren zati izan zen. Errege horiEspainiako etaEbroko hirugarren errege moduan ezagutu zen etaErriberako herrien gainean agindu zuen. Erreinu musulmanaren aginteakVIII. mende etaXII. mendeen artean iraun zuen.1110. urtean Alfonso Bataiatzailea erregeakValtierra birkonkistatu zuen eta Sobrarbeko forua eman zion, herria berriz eratu zen. Ondorengo mendeetan, Valtierran musulman biztanle asko bizi izan ziren, etameskita bat ere eraiki zuten.XV. mendean meskita eraitsi eta eliza eraiki zuten gainean, musulmanak lurraldetik kanporatu eta gero.

1367koapirilaren 12anKarlos II.a erregeak "Hiribildu Ona"ren titulua eman zion herriari, eta bertan eskubideak eta pribilegioak eskaini zituen.1456anJoanes II.a erregeak, Peraltatarrei utzi zien herria jaurerri moduan, gerran eskainitako laguntza eskertzeko. Urteetan Peraltatarren morroi izan ostean,Karlos I.ak Valtierrak eskuraturiko eskubideak eta askatasuna itzuli zizkien herritarrei. Bakeak, dena den, ez zuen askorik iraun, eta ondorengo mendeetan,Konbentzio Gerrak etaKarlistadek eragina izan zuten herrian.

Aro modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen hasieran, herriak 12.000 dukat ordaindu zituenBardeako lurrak erabiltzeko eskubideagatik.1836an herrian egindako asanbladak, eskubide hori betirako berretsi zuen.XIX. mendearen bigarren erditikXX. mendearen lehen zatira bitartean, herriko nekazaritzak garapen handia izan zuen,Bardeako lurrak erabili ahal izan zituztelako. Landatutako lurren azalera laukoiztu egin zen.XIX. mendearen erdian, herrian bi eskola zeuden, mutilen eskolan 80 umek ikasten zuten, eta bertako maisuak 4.000 erreal jasotzen zituen urtero. Nesken eskolan, 40 eta 50 neska bitartean ikasten zuten, eta bertako maistrak 1.600 erreal baino ez zituen irabazten urtean.

XIX. mende erdialdeko desamortizazioan, herrigunearen ondoko kaputxinoen komentua desagertu zen.1920ko hamarkadan, pattarra ekoizteko lantegi bat, txokolatea egiteko beste bat, eta tailer txikiak zeuden herrian. Horrez gain, olioa ekoizteko bi errota zahar zeuden.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Valtierrako biztanleria aktiboaren gehiengoak nekazaritzarekin zerikusia duten jardueretan ibiltzen da, nekazaritzatik ateratakoarekin bizi diren valtierrarrak askoz gutxiago dira. Gehienentzat nekazaritza, beste lanbide baten osagarria da.XX. mendearen amaieran udalerriko laborantza lurren herena (%32,6) lur ureztagarriak ziren. Horrez gain, udalerriaren azaleraren erdia, lur amankomunek osatzen dute.

Industria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Valtierrako industrialdea herrigunetik kilometro pare batera dago,Arguedasko udalerriaren mugan.Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez eraiki zen. Industrialdea Arguedasko industrialdearen bigarren fase moduan eraiki zen2003an eta gaur egun industrialdeko lursail guztiak beteta daude. Azpiegiturak gertu daukaIruñea etaZaragoza bitarteko autobiderako sarbidea. Valtierran dagoen industrialdearen bigarren fasearen ezaugarriak honakoak dira:

Azalera guztira: 35.514,84 m2

Lursailen azalera: 17.552,49 m2

Bardea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Valtierrak,Fustiñana,Tutera,Cortes,Buñuel,Zarrakaztelu,Melida,Kaparroso,Alesbes,Cadreita,Cabanillas,Arguedas,Santakara,Martzilla,Faltzes,Azkoien,Funes,Milagro,Corella,Olibako monasterioa, etaErronkariko ibarra etaZaraitzuko ibarrekin batera,NafarroakoBardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoz.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean goranzko joera izan zuen Valtierrako biztanleriak, eta 1950eko hamarkadarako % 75 igo zen, 3.000 biztanletik gora lortuz. Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beheraka egin zuen eta 2.400 biztanle ingurura jaitsi zen.

Valtierrako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 229 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,07 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Valtierrako alkateaPSN alderdiko Alfonso Carlos Mateo Miranda2007ko udal hauteskundeez geroztik. Alderdirik bozkatuena izan zen eta gehiengo osoa lortu zuen, zazpi zinegotzi lortuta. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %1,36) eta boto zuriak 46 (%2,89). Abstentzioa %22,54koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeetan erePSN izan zen garailea eta gehiengo osoa gorde egin zuen; Alfonso Mateok alkatetzan segitu zuen. Lehen aldiz aurkezten zenValtierrako Aurrerakoien Kandidatura (CPV) bigarren geratu zen.

Alderdi politikoa20112007
BotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)%48,446%55,917
Valtierrako Aurrerakoien Kandidatura (CPV)%15,532--
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN)%14,861%18,742
Alderdi Popularra (PP)%9,561--
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)%9,021%22,452

Alkateen zerrenda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
2011Alfonso Mateo Miranda (PSN)
2007Alfonso Mateo Miranda (PSN)

Udaletxea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdean altxatutako eraikinneoklasikoa da. Oinarri laukizuzeneko eraikuntza hau, udaletxe izan aurretik, Santakarako markesen etxebizitza izan zen. Harlandu etaharlangaitzezko materialez eraikia dago.XX. mendearen amaieran, eraikina erabat berriztu zen Manuel Blasco arkitektoaren proiektuaren bitartez. Sotoa, beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste bi solairu dauzka.

Udal bulegoez gain, udalaren menpeko beste hainbat azpiegitura daude eraikinean, liburutegia, musika eskola, anbulatorioa eta abar. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA. Foruen Plaza, 1

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

CondarenIruñea etaZaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

CondarenCortes etaIruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

CondarenTutera etaAlesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Valtierrako udal liburutegia herriko Giza Eskubideen plazako 10. zenbakian dago.

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legearen arabera, Valtierra eremu ez-euskaldunean dago.2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,47k zekieneuskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Valtierrako elizaren erretaula nagusiaren ikuspegia.
Gomaratarren jauregia.

Valtierrar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia..
  5. Ibidem

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Autoritate kontrola


Tuteraldeko udalerri aurkibidea

AblitasArguedasBardeakBarillasBuñuelCabanillasCascanteCastejónCintruénigoCorellaCortesFitero
FontellasFustiñanaMonteagudoMurchanteRibaforadaTuteraTulebrasValtierra

AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascanteCastejónCorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloElortzibarEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslabaEspartzaEsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalarEtxarriEtxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • GalarGalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntzaLanaLantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedeaLegardaLegariaLeitzaLekunberriLeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazar • OdietaObanosOibarOizOkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreagaOteitzaOtsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • SaldiasSan AdriánSan Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • UharteUharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotzUrrozUrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • ZabaltzaZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur NagusiaZubietaZugarramurdiZuñiga
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Valtierra&oldid=9638638"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp