Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Valentziako Erkidegoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentziako Erkidegoa
País Valencià
Comunidad Valenciana
Ereserkia:Himne de l'Exposició

Valentziako Erkidegoko bandera

Valentziako Erkidegoko armarria
Geografia
HiriburuaValentzia
39°28′12″N 0°22′35″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera23.255
Punturik altuenaCerro Calderón(en)Itzuli
KontinenteaEuropa
MugakideakKatalunia,Aragoi,Gaztela-Mantxa etaMurtziako Eskualdea
Administrazioa
PresidenteaCarlos Mazón (PP)
Valentziako Generalitateko PresidenteaCarlos Mazón Guixot
LegebiltzarraValentziako Gorteak
Demografia
Biztanleria5.316.541
Dentsitatea228,62 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
Ordu eremua
ikusi

Valentziako Erkidegoa[1] (País Valenciàvalentzieraz,Comunidad Valencianagaztelaniaz)Espainiako estatuko ekialdekoautonomia erkidegoa da,Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dena.Mediterraneoaren kostaldean kokaturik,Alacant,Castelló etaValentziako probintziek osatzen dute.

23.237 km2 ditu guztira, eta 4.806.908 biztanle zituen 2006an.

HiriburuaValentzia da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Autonomia erkidego mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IparraldeanKatalunia etaAragoi ditu mugakide, mendebaldeanGaztela-Mantxa, eta hego-mendebaldean eta hegoaldeanMurtziako Erkidegoa.

Orografia, hidrografia eta klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Irta mendilerroa.

Mediterraneo Itsasoaren ertzean dago.

Bi alde bereizten dira; barnealdea, mendebala, menditsua da; ekialdeko kostaldea ordoki zabalak hartzen du.Castellongo itsasertzeko ordokiak gora egiten duIberiar mendiak eratu arte (Maestrazgo, Espadan),Teruelgo probintziaren mugan, hain zuzen. Hegoalderago,Valentziako probintzian, gauza bera gertatzen da eta kostaldeko ordokitik hurbil Utiel, Martés, Énguera, Gosa eta Mariola mendiak daude.Alicanteko hegoaldeko muturrean, berriz, garaiera txikiko mendialdeak (Salinas, Aitana) daude,Mendikate Betikoari dagozkionak alegia.

Klima Mediterraneokoa du, uda bero eta negu epelekin; euria batez ere udazkenean eta neguaren amaieran izaten da.

Ibaiek gorabehera handiak dituzte ur emarian. Aldapa handiko ibai laburrak dira gehienak;Turia,Júcar etaSegura dira luzeenak.

Landarediari dagokienez, Mediterraneoko basoa da nagusi mendietan (arteak, pinuak), zuhaixkak ordokietan, eta estepako motakoa hegoaldean.

Udalerri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Valentziako Eskualdea: biztanle gehien duten udalerriak
Iturria: Instituto Nacional de Estadística (2016)[2]
Post.IzenaProbintziaBiztanleakPost.IzenaProbintziaBiztanleak
Valentzia
Valentzia
Alacant
Alacant
1ValentziaValentzia790.20111SaguntoValentzia64.439Elx
Elx
Castelló de la Plana
Castelló de la Plana
2AlacantAlacant330.52512AlcoiAlacant59.198
3ElxAlacant227.65913Sant Vicent del RaspeigAlacant56.715
4Castelló de la PlanaCastelló170.99014EldaAlacant52.745
5TorreviejaAlacant84.21315Vila-realCastelló50.252
6TorrentValentzia80.76216AlziraValentzia44.488
7OrihuelaAlacant80.35917MislataValentzia42.988
8GandíaValentzia74.81418DéniaAlacant41.465
9PaternaValentzia67.85419BurjassotValentzia37.324
10BenidormAlacant66.64220OntinyentValentzia35.534

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Valentziako erreinuaren konkisten kronologia-mapa.

Historikoki lurraldeariPaís Valencià deitu izan zaio, eta bere Autonomia Estatutuaren arabera nazionalitate izaera du.Hizkuntzaren ikuspegitik lotura handiak dituKatalan Herriak deitutako gainontzeko lurraldeekin, nahiz eta, egun, biztanleriaren gehiengoak Valentziaren izaera autonomoa defendatzen duen.

K.a. III. mendean,kartagotarrak garaitu ondoren,erromatarrak nagusitu ziren lurraldean. Erromatarren garaian hiri asko sortu ziren, eta ureztatze sarea antolatu zen, kostaldean batez ere. K. o.III. mendeaz geroztik germaniar herrien inbasioak izan ziren, etafrankoek eta, geroago,bisigodoek hartu zuten lurraldea, baina544. urteanJustiniano I.a Bizantzioko enperadoreak hegoaldea menderatzea lortu zuen. Lurraldeko urterik oparoenak musulmanen mendeak izan ziren, 714-1240 bitartekoak. Garai hartan, kostaldean, biztanleria bizkor ugaldu zen eta, ondorioz, nekazaritzako lurrak baratze txikitan banatu ziren. Musulmanek ureztatze sistema hobetu zuten eta, besteak beste,laranjaondoa sartu zuten.

1238anAragoiko Jaime I.ak Valentziako hiria konkistatu zuen eta, bi urte geroago, Valentziako erreinua sortu zuen, Aragoikoaren mendean, erreinu autonomo gisa. Kostaldeko merkataritza hirietan katalanak finkatu ziren, eta barnealdeko lurrakAragoiko nobleei eman zitzaizkien. Jaime I.ak Valentziako foruak eman zizkion erreinuari, baina aragoitar nobleziak Aragoiko foruak aintzat hartu eta Aragoiko Batasuna sortu zuen (1238). Nobleziaren eta burgesiaren arteko tirabirek Batasunaren Gerra ekarri zuten;1348. urtean Petri IV.ak nobleak menderatu zituen, eta herriak bere lurrak eta eskubideak gorde ahal izan zituen. Nolanahi ere, Valentziako erreinua gainbehera etorri zen pixkana, matxinadak, izurriteak eta Espainiako merkataritzaOzeano Atlantikotik bideratzeak eta1609anmoriskoak egotzi izanak ekarri zuen krisiak (lurraldeko biztanleria % 22-30 murriztu zen) eraginda.

Espainiako Erregetzarako Gerran herri xeheak Karlos artxikudekaren alde egin zuen eta nobleziak Filipe V.aren alde; honek,1707. urteko dekretuaren bidez, Valentziako foruak indargabetu zituen.XVIII. mendean, Ameriketarako merkataritza harremanak libreek (1778) eta ehungintzaren protekzionismoak ekonomiaren aurrerapena ekarri zuten.XIX. mendean Independentziako gerraren ondorio latzak pairatu zituen lehenbizi eta, geroago, kostaldeko liberalen eta mendialdeko karlisten arteko guduak.

1868ko iraultzak errepublikaren alde erakarri zuen jendea, baina errepublikar milizien (1869) eta Valentziako kantonamenduaren (1873) galeraren ondoren, monarkia nagusitu zen. Mendearen bukaeran Valentziaren nortasuna gordetzearen aldeko eta errepublikaren aldeko higikundeak sortu ziren, eta Valentziako etaAlcoyko langileria anarkismoari lotu zitzaion. Baina,Espainiako gerra zibilean (1936-1939) errepublikarren alde egin ondoren,Francoren garaipenak valentziarren asmo politikoak zapuztu zituen.XX. mendearen erdialdean ekonomiak aurrerapen handia egin zuen turismoan, industrian eta fruitu garratzen esportazioan oinarritua.1982ko uztailaren 10ean Valentziako erreinua izan zena Valentziako Autonomia Erkidegoa bilakatu zen.

Politika eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gobernua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleen % 80 kostaldeko ordokietan bizi da. Hizkuntza ofizialakvalentziera (batez ere Valentziako probintzian erabiltzen da) etagaztelera dira.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Borbotó pedaniaren (Valentzia) inguruko baratzeak.

Nekazaritza,industria etaturismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Valentziako nekazaritza eremua,Baratzea deitua, Mediterraneoko kostaldeko alderdi emankorrenetakoa da. Baratze txikiak dira, baina bi-lau uzta ematen dituzte urtean zehar; batez ere laranjondoak, limoiondoak, arroza eta barazkiak aldatzen dira. Euri urritasunak eta gorabehera handikoak ureztatze sistema egokia antolatzera behartu ditu antzinatetik lurralde honetako biztanleak. Industriak ere garrantzi handia du: janari industria, ontziolak, altzairugintza, automobilgintza, jostailuak, kimika industria, zapatagintza, ehungintza, zurgintza etab;Valentzia,Alcoi,Elx,Elda etaSagunt dira Autonomia Erkidegoko industria gune nagusiak. Bestalde, lurraldeko klima epelak eta azpiegitura egokiak turismoaren hazkuntza bideratu dute.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Valentziera etagaztelania dira erkidegokohizkuntza ofizialak.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Exonimia zerrenda. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-01-19).
  2. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Herrialde Katalanak

KataluniaIpar KataluniaValentziako ErkidegoaBalear UharteakAndorraSartaldeko ZerrendaL'AlguerEl Carxe

Autonomia erkidegoak
Autonomia hiriak
Bestelako lurrak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Valentziako_Erkidegoa&oldid=10300238"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp