1973ko irailaren 11n Salvador Allenderen gobernua eraitsi zuenestatu kolpearen ondoren, Jara atxilotu zutendiktadura militar ezarri berriaren indar errepresiboek. Torturatu eta erail zuten,Txileko Estadio Nazionalean; demokrazia berrezartzean,Víctor Jara estadioa izena jarri zioten estadio horri.
1993an, Víctor Jara Fundazioa sortu zuten, artistaren ondarea zabaldu eta sustatzeko asmoz, haren emazteJoan Jara dantzariak bultzaturik.[1]
Quiriquinan (San Ignacio,Txile) jaio zen, guraso nekazarien semea zelarik, eta hau dela-eta txikitandik eduki zuenfolklorearekiko erlazio handia. Bere aitak,Manuel Jarak, lurra lantzen zuen alokatutako partzela txiki batean. Bere amak, Amandak,Txileko hegoaldekoa berau, gitarra jo eta kantatu egiten zuen. Bikoteak lau seme-alaba izan zituen (Víctor barne): María, Georgina (Coca), Eduardo (Lalo), Víctor eta Roberto, gazteena.
Sei-zazpi bat urte zituenean bere familia lagundu behar izan zuen aitak bezala lurra landuz. Amak zuen kantari lana izan zen musikarekiko nolabaiteko “lehen kontaktua” eragin ziona. Aitarekin zuen erlazio txarra zela-eta, Víctorrek ama beti nahiago izaten zuen, hura seme-alaben heziketaz arduratu eta eskolara bidaltzen zituelako batik bat.
Nogalesa joan zen, eta han bere eskolako adiskide Julio eta Humberto Morgadorekin topo egin zen. Morgadoren familiak bizilekua eta janaria eman zizkion. Víctorrek ikasketak utzi zituen, eta lanean hasi zen altzari fabrika batean, Pedro Morgadori laguntzen.
Bi urte geroago,1952an, seminarioa utzi zuen, konturatu zelako ez zuela bokaziorik; baina beti gogoan izango zuenkantu gregorianoa. Geroago,soldadutza egin zuen.
Víctor Jararen aldeko horma irudia, Santiagoko Brasil auzoan.
21 urte zituelaTxileko unibertsitatean sartu zen, etaCarmina Burana izeneko antzezlanean parte hartu zuen; horrela hasi zen antzerkian lan egiten. Hiru urte geroago Compañía de Mimos de Noisvander konpainian parte hartu zuen, eta Txileko Unibertsitateko antzerki eskolan ikasten hasi zen.
1957an kanta eta dantza folkloriko talde batean sartu zen.Violeta Parra ezagutu zuen, eta abesten jarraitzera animatu zuen.
27 urte zituela,1959an, bere lehenengo obra zuzendu zuen:Parecido a la felicidad,Alejandro Sievekingena, eta bira bat egin zuen Hego Amerikan zehar. Bakarlaritzat, bere lehen diskoa grabatu zuen, bi gabon kantarekin. Hurrengo urtean, laguntzaile lan egin zuenGermán Lucor CruchagarenLa viuda de Apablaza antzezlanean.
1961ean bere lehenengo abestia konposatu zuen,Paloma Quiero Contarte, eta laguntzaile lan egiten jarraitu zuenAlejandro SievekingenLa madre de los conejos obran. Hurrengo urtean,1962an, Alejandro SievekingenAnimas de día claro zuzendu zuen ITUCH antzerki taldearentzat.
Cuncumén taldearekinFolklore chileno LP diskoa grabatu zuen, bere bi abesti diskoan sartuta:Paloma quiero contarte etaLa canción del minero. Zuzendari lanetan hasi zen, folklore akademia batean,1968 arte. Garai hartatik1970 arte, Txileko ITUCH taldean parte hartu zuen zuzendaritzan, eta1964 eta1967 artean irakasle aritu zen talde horretan.
Antzerki zuzendaria izateak denbora asko kentzen zion lanerako, eta laguntzaile lanetan muntaketa batzuetan parte hartu zuen, horietako bat telebistarako (Txileko Unibertsitatearen kanalean). Geroago, Argentina, Uruguai eta Paraguaitik zehar bira bat egin zuen,Alejandro SievekingenÁnimas de día claro obrarekin.
Musika sortzen jarraitu zuen, eta 1965ean Alejandro SievekingenLa remolienda obra zuzendu zuen, bai etaAnn JellicoerenMaña ere. Azken horregatik, zuzendari hoberenaren Urrezko Erramu Saria (Premio Laurel de Oro) irabazi zuen, bai eta Círculo de Periodistas elkartearen Kritikaren Saria ere.
1966an bere lehen LP diskoa plazaratu zuen,Víctor Jara izenekoa, Arena diskoetxeak argitaratua. Emi-odeón diskoetxearekin beste bi disko plazaratu zituen:Víctor Jara etaCanciones Folclóricas de América. Zuzendari lanean jarraitu zuen, eta hainbat sari jaso zituen.
1969an, Quilapayún taldea utzi ondoren,SoflokesenAntigona antzezlana zuzendu zuen, Unibertsitate Katolikoaren Antzerki Eskolarentzat.Plegaria a un labrador kantarekin sari nagusia lortu zuen Txiletar Kantu Berriaren lehen musikaldian.Helsinkira bidaiatu zuen geroago,Vietnamen aurkako mundu osoko gazteen bilera batera, etaPongo en tus Manos Abiertas grabatu zuen. Disko horretan plazaratu zuen lehen aldizPreguntas por Puerto Montt abestia,Pampa Irigoingo sarraskian inspiratuta.
1970eanBerlina joan zen Antzerkiaren Nazioarteko Elkarrizketan parte hartzera, eta geroxeagoBuenos Airesa joan zen Latinoamerikar Antzerkiaren Lehen Kongresuan parte hartzeko asmoz. Unidad Popular alderdi politikoaren hauteskunde kanpainan parte hartu zen, eta Canto Libre diskoa grabatu zuen.
Unidad Popularrek hauteskundeak irabazi ondoren, Gobernuaren kultura enbaxadore izendatu zuten, eta1971anGelso Garrido Leccarekin bateraLos siete estados balletari musika jarri zion, Txileko Ballet Nazionalarentzat.Violeta Parrarekin etaInti-Illimanirekin batera Estatuko Unibertsitate Teknikoaren Komunikazio Sailean sartu zen. Dicap etxearekin beste disko bat grabatu zuen jarraian,El derecho de vivir en paz, eta horrekin berriz ere Urrezko Erramu Saria (Premio Laurel de Oro) irabazi zuen, baina oraingoan konposaketa onenenarengatik.
Konpositore lanetan jarraitu zuen Txileko Telebista Nazionalarentzat1972 eta1973 urte bitartean. Aldi hartan bertan, Herminda de la Victoria herri matxinatuan hainbat testigantza aztertu eta jaso zituen, eta haietan oinarritu zuen bere hurrengo diskoa:La Población.SESBera etaKubara bidaiatu zuen geroago, etaPablo Nerudari egindako omenaldia zuzendu zuen, Nerudak Nobel Saria irabazi zuela eta.
Ranquilgo nekazariek lekuari buruzko antzerki obra bat egiteko proposamena egiteko gonbita luzatu zioten, eta bere konpromiso sozialari ohore eginez hainbat lan boluntariotan hartu zuen parte.
Konpromiso sozialak, hain zuzen, 1973an hainbat ekintza egitera bultzatu zuten Jara, hala nola Parlamenturako hauteskundeetan Unión Popularren alde lan egitera, edota Pablo Nerudari kasu eginez faxismoaren eta gerraren aurkako telebistako programa batean kantatzera eta zuzentzera. Hainbat diskotarako lan egin zuen, gero grabatu ezin izan zituenak, baina azkeneanCanto por travesura grabatu zuen.
Lekukoek diotenez, ordu luzez torturatu zuten, eta gero behatzak errebolber baten kulatarekin txikitu zizkioten, gitarra jo ez zezan. Azkenean,1973koirailaren 16an tiroz josi zuten, eta haren gorpua sasiarte batera bota zuten. Hiru egun geroago aurkitu zuten. Testiguen arabera, tortura eta hilketa horren ardura zuzenaEdwin Dimter Bianchi "Príncipe" militarrarena izan zen. Dimter Estadioan zegoen zaintza lanak egiten eta oso ezaguna egin zen presoei egiten zizkien mehatxu eta torturengatik. Dirudienez, Víctor Jara ezagutu eta torturatzeko aukeratu zuen.[2]
Txileko Estadio Nazionalean preso zeukatela, bere azken poema eta aldarrikapena idatzi zuen,Somos Cinco Mil:
Jatorrizko testua, gaztelaniaz
Euskaratutako testua
Somos cinco mil en esta pequeña parte de la ciudad. Somos cinco mil ¿Cuántos seremos en total en las ciudades y en todo el país? Solo aquí diez mil manos siembran y hacen andar las fábricas. ¡Cuánta humanidad con hambre, frío, pánico, dolor, presión moral, terror y locura!
Bost mila gara hiriko zati txiki honetan. Bost mila gara, zenbat izango gara guztira herrialde osoko hirietan? Hemen bakarrik hamar mila eskuk ereiten dute eta fabrikak ibilarazten dituzte. Zenbat gizatasun gose, hotz, izu, oinaze, presio moral, sarrakio eta eromenekin!