Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Uztarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uztarria
Terreña arrazakoidi parea uztarrian Gipuzkoako baserri batean joan den mendean
Idi pare uztartua.

Uztarriaidi parealepotik batzen dituenzurezkotresna da, gurdiardatzari edogoldeari lotzen zaiona.

Aldi berean lanean ari diren bi idiri, uztarri batez lotuta, pare esaten zaie. Zabalduz, azken hitz hau, elkarrekin lan egiten duten beste animalia batzuei edo gauza bera egiten duten pertsona pare bati ere ematen zaio.

Uztarriaren bidez abereak zama eraginkorrago tira dezake, eta horrez gain bi abereren indarra elkar trabatu gabe konbinatzeko aukera eskaintzen du. Tokiko tradizioaren, erabilitako animalien eta egin beharreko lanaren arabera uztarri eredu ugari dira. Alta, oro har hiru uztarri mota bereizten dira, abereari atxikitzeko moduaren arabera:

  • Buruko uztarria: abereek kopeta etaadarrekin bultzatzen dute uztarria, batez ere.
  • Lepoko uztarria: aberearenlepoa inguratuz lotzen da. Abere pareak elkartzeko balio badu ere, abere bakarrak tiratzen dituen garraioetan ere erabiltzen da.
  • Soin gurutzeko uztarria: animaliaksoin gurutzeaz egiten dio bultza uztarriari. Soin gurutze nabarmena duten animaliekin soilik erabil daiteke (zebuekin, adibidez).

Heraldika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

UztarriaFernando II.a Aragoikoaren ikurra izan zen, sarri,Elisabet I.a Gaztelakoaren ikur zen geziekin aurkeztua.

XX. mendean, uztarria etagezien ikurra,Espainiako Falangeak hartu zuen beretzat.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Uztarri&oldid=9333145"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp