Usaimen-sistemak eragindako sentsazioen pertzepzioaren eskema.
Usain, baita ereusai,[1] substantzia hegazkorren lurrinek hartarako sentimenak (usaimenak) hautemanik sortarazten duen sentsazioa; delako lurrina bera.[2] Usaimen-sistema sentsorialak estimulu bat jasotzearen ondoriozko sentsazioa da usaina. Gasen, lurrunen eta hautsaren nahasketa konplexu baten bidez sortzen da; nahasketaren konposizioak eragina du hartzaileak hautemandako usain motan.Kiratsa usauna txarrari esaten zaio. Aitzitik, usaimenak hautematen ez duenari usaingabe esaten zaio.
Enpresa-munduan, usainek arriskuak detektatzen laguntzen dute. Produktu bat definitzeko, nortasun bereizgarri bat sortzeko eta bezeroen zein langileen esperientzia hobetzeko ere balio dezakete.
Industria-jarduera ugarik (industria kimikoak,zabortegiak, hondakin-urenaraztegiak, elikagai-industriak, abeltzaintza-industriak, etab.) ingurunean eragozpenak sortzen dituzten substantzia usaintsuak isurtzen dituzte. Usain horiek pertsonen eta animalien bizi-kalitatean eragin dezakete, eta, beraz, ingurumena kutsatzeko modutzat har daitezke.
Usainen osagai subjektiboa dela eta, ez da erraza usain "atseginen" eta "desatseginen" artean bereiztea, zaila da zehaztea noiz gainditzen den onargarriaren atalasea eta zein puntutan kokatzen den juridikoki onargarria dena tolerantzia-maximo batzuk ezartzerakoan. Zentzu horretan, usainak aztertzeko eta kontrolatzeko oso tresna eraginkorra daolfatometria.