Kontinenteko lur eremua 176.214 km² eta jurisdikziopeko urak etauharte txikien eremua 142.199 izanik, Uruguai Hego Amerikako bigarren estatu burujabe txikiena da (Surinamen ondoren) eta hirugarren lurralde txikiena da (Frantziar Guyana txikiena da). Lurraldeazabaldi gorabeheratsuek eta mendilerro txikiek (cuchillas) osatzen dute, itsasertzeko ordoki emankorrarekin.Ibai ugariek herrialdea egituratzen dute, lau ibai arro edo deltaz osatua:Río de la Plata,Uruguai ibaia, Laguna Merín eta Negro ibaia (lur barneko handiena). Atlantikoaren itsasertzeanaintzira ugari daude. GailurraCerro Catedral da (513,66 m), Sierra de Carapé mendilerroan.
Uruguaiko lurraldea, Argentinakopanpa hezearen etaBrasilgo goi-ordokiaren artean, muinoez eta higadurak laututako lurrez osatua da gehienbat. Batez besteko garaiera 200 metrokoa du. Itsasertzak hondartzak eta aintzira txikiak ditu, eta Rio de la Plata ibaiaren ertza, berriz, alubioiez osatua da. Kostalde estu eta lau horren atzealdean muinoak dira nagusi. Lurraldearen erdialdea eta iparraldea higaduraz zelaitutako ordokia da. Ordokiaren hego-ekialdeanCuchilla Grandeko muinoak nabarmentzen dira, Cuchillas deHaedoko muinoak ipar-mendebalean eta, Brasilekin muga egiten, Cuchilla de Santa Anakoak. Cuchilla Grandeko muinoek ura Urugay ibaian eta Ozeano Atlantikoan isurtzen duten ibaien banalerroa eratzen dute, eta horietako mendixka batean du Uruguaik gailurra (501 m).
Ibai gehienakUruguai ibaiaren arrokoak dira. Mendebaldeko muga osoa egiten du ibai horrek, eta Salto hiriraino ontziz ibil daiteke. Ibaiadar nagusiak Brasilekin muga egiten duenGuareim,Arapey Grande,Queguay Grande eta, batez ere, Negro ditu.Negro ibaiak (800 km) lurraldeko uraren heren bat hartzen ditu. Brasilen jaiotzen da eta Uruguaiko erdialdetik igarotzen, zeharka, ipar-ekialdetik hego-mendebalera. Erdialdean itxita dago eta aintzira handia eratzen du (Rincon del Bonete, 1.100 km2), argindarra sortzeko erabiltzen dena. Ezkerraldetik Yi ibaiaren ura hartzen du. Beste ibai batzuen artean aipatzekoak diraRio de la Platara isurtzen den Santa Lucia, etaMerín aintzirara isurtzen direnCebollati etaYagauron. Azken ibai eta aintzira hauek Brasilekiko muga eratzen dute.
Klimaren eta lurraldearen leuntasunagatik oso belardi zabalak dira. Zuhaiztiek lurraldearen % 5 baizik ez dute hartzen; horietatik gehienak ibai ertzetan eta mendixka gainetan hazten dira. Aipagarriak dira, zur bikainekoen artean,Schinopsis generoko zuhaitzak etaurunday arbola (Astronium balansae); landatu berrien artean,eukaliptoak.
Klima epel hezea du,Ozeano Atlantikoaren eragin handia duena. Montevideon hilabete hotzeneko (uztaila) batez besteko tenperatura 12,5 °C-koa da eta beroenekoa (urtarrila) 22,6 °C-koa. Kostaldean udako eta neguko batez besteko hozberoaren gorabehera txikiagoa da. 1.000-1.200 mm euri izaten dira urtean zehar; hilabete euritsuenak martxoa, apirila eta iraila dira, eta, oro har, euri gehixeago izaten da iparraldean hegoaldean baino.
Uruguaiko historia ez zeneuroparren etorrerarekin hasi.Portugalgo etaEspainiako esplorazioen aurretik, lurraldea zenbait etnia ehiztari-biltzaile,txarrua,txane,guarani,tape etaaratxaneak besteak beste, bizi ziren lurraldean. Horien artean txarrua leinukoak nabarmendu ziren, espainiarren kolonizazioa eragotzi baitzuten. Izan ere, espainiarren eta txarruen arteko gatazkak XIX. mendera arte izan ziren. Bestalde, espainiarrak iristearekin batera, guaranien eragina ari zen zabaltzen, eta haien hizkuntzak eman zion batasuna lurraldeari.
Europarrak egungo Uruguai lurraldera1516an heldu ziren aurreneko aldiz. Alabaina,urre etazilar urritasunak kolonien sorrera eragotzi zuenXVI. etaXVII. mendeetan. Lurralde horiekPortugal etaEspainiako inperioen arteko muga zen.1603an Paraguaiko gobernadorea,Hernando Arias de Saavedra, lurraldean abere hazkuntza bideratzeko egokieraz jabetua,behiak eraman eta aske utzi zituen.
Jesuita etafrantziskotarrek erredukzioak sortu zituzten, portugaldarrek beren lurraldeakRio de la Plataraino zabaltzera Brasildik bidalitakobandeirantes edo esploratzaileen erasoak pairatu zituztenak. Lehendabiziko bizileku finkoaSanto Domingo Soriano izan zen,1624anNegroko hego-mendebaldeko ibaiertzean espainiarrek fundatuta. Portugaldarrek1680anColonia del Sacramento sortu zutenBuenos Airesen aurrean. Espainiak, berriz, lurraldearen garrantziaz jabeturik, eta brasildarren hedapenari aurre egitearren,Montevideo sortu zuen1726an. Bi nazioen arteko liskarrak1777an egin zen San Ildefonsoko hitzarmenarekin amaitu ziren: Espainiak estuarioaren ekialdeko ertza, Sacramento barne, eskuratu zuen eta Portugalek ekialdeko misioak. Uruguaiko lurraldea, orduan Sortaldeko Zerrenda deitua,Río de la Platako Erregeorderria sortu berriaren barruan geratu zen, Buenos Aires hiriburu zuela. Artean oso jende gutxi bizi zen lurraldean (indiarrak, bidelapurrak eta kontrabandistak), Montevideon eta kostaldeko herri batzuetan izan ezik.
Merkataritza askerako arautegia onartu zenean (1778) hasi zen Montevideo aurrera egiten, Buenos Airesekin lehian, eta herriak sortu ziren barnealdean.Karlos IV.a Espainiako erregearen etaNapoleon I.aren arteko hitzarmena zela eta,1806an britainiarrek Buenos Aires hartu zuten. Montevideoko gudarosteak britainiarrengandik askatzea lortu zuen baina hurrengo urteko otsailean britainiarrek hartu zuten Montevideo eta iraila arte egon ziren.
1808anJose Bonaparte Espainiako errege izanik, Frantziako gudarostea Espainian sartu zenean,Francisco Javier de Elío Montevideoko gobernariak batzorde bat eratu zuen, etaSantiago de Liniers erregeordeari kargua uzteko eskatu zion, frantsesen aldekoa zelakoan. Buenos AiresenMaiatzeko Iraultzak Gobernu Batzorde Probintziala eratu zuen (1810), burujabetasunaren aldekoa, Montevideok ezagutu ez zuena eta bi hirien aurkakotasuna areagotu zuena. Espainiar erregezaleak Montevideora babestu eta erregeordetzaren hiriburu izendatu zuten.
1811kootsailaren 28an hasi zen Montevideoko agintarien aurkako matxinada (Grito de Asencio),José Gervasio Artigas jeneralaren gidaritzapean.1814an espainiarrek amore eman zuten, eta hiria utzi. Buenos Aireskooligarkiak Sortaldeko Lurraldera hedatu nahi zuen bere aginpidea, eta Artigasen jarraitzaileek, berriz, burujabetasuna nahi zuten. Egoera horretan izan ziren liskarrez eta guduez baliatuz portugaldarrek hartu zuten Sortaldea (1817), Buenos Airesen oniritziarekin.1821ean Brasilgo Cisplatina probintzia izena eman zitzaion lurralde horri. Baina,1825ean, Buenos Airesen erbesteratuak zeudenHogeita hamaihiru sortaldetarrek Brasilen aurkako matxinadara deitu zuten,Juan Antonio Lavallejaren etaManuel Oriberen gidaritzapean. Biltzar bat egin zutenFloridan, Sortaldeko Lurraldea Rio de la Platako probintzien arteko bat izatearen aldekoa, eta Buenos Airesko gudarostearen laguntza jaso zuten. UruguaiarrakItuzaingóko guduan garaile atera ondoren (1827), britainiarrek Argentinak eta Brasilek Uruguairen burujabetasuna onartzea lortu zuten Rioko bakean (1828).
1830ean onartu zen lehen konstituzioa, etaFructuoso Rivera hautatu zuten errepublikako lehendakari. Riveraren gobernuakLavallejaren matxinadei (1832 eta1834),txarrua indiarren erasoei (1830-1832) eta Buenos Airesko gudarosteari (1833) aurre egin behar izan zien. Riveraren eta Lavallejaren arteko gorabeherek geroztik herrialdean nagusi izan diren alderdi politikoak sortu zituzten: Lavallejaren jarraitzaileen Alderdi Zuria, lurjabe handien interesak babesten zituena, eta Riveraren jarraitzaileen Alderdi Gorria, hirietako erdiko mailako klasearenak defenditzen zituena. 1838an bi alderdien artekoGerra Handia hasi zen: gorriak alde batetik, Rivera buru eta frantsesen eta ingelesen laguntza zutela, eta zuriak bestetik,Manuel Oribe buru etaJuan Manuel de Rosas argentinar diktadorearen laguntza zutela. 1851n Rosas diktadorea kargutik kendu zutenean Manuel Oribek amore eman zuen eta, galtzailerik eta irabazlerik gabe, bakeak egin zituzten bi alderdiek.
Gerraren ondorengo gobernu gehienak Alderdi Zurikoak izan ziren harik eta1865eanVenancio Flores lehendakari ohiak, Brasilen laguntzarekin, aginpidea kendu zien arte. Laguntza horrek Argentinarekin eta BrasilekinAliantza Hirukoitza osatzera etaParaguairi gerra (1865-1870) egitera behartu zuen Uruguai.
Hurrengo urteetako barne egoera nahasiak eta krisi ekonomiko larriak militarren gobernualdiak ekarri zituzten:Lorenzo Latorre (1876-1880),Máximo Santos (1882-1886) etaMáximo Tajes (1886-1890). Denbora horretan gobernuak lurjabe handien ahalak murriztu, bakea bideratu eta abere hazkuntza sustatu zituen landetan. Halaberburdinbideak egin etatelegrafo hariak hedatu ziren, hezkuntza publikoa bultzatu zen eta, oro har, britainiarren dirulaguntzaz, estatu moderno baterako oinarriak jarri ziren. Bestalde,italiar etaespainiar asko iritsi ziren eta herrialdea,1875an 450.000 biztanle zituena, milioi bat biztanle izateraino handitu zen mende bukaerako. 1890ean Tajes jeneralak zibilei itzuli zien lehendakaritza, herrialdearen normalizazio politikoari bide emanez.
Mende hasierako politikoen artean aipagarria daJosé Batlle y Ordóñez, Alderdi Gorrikoa,1903-1907 eta1911-1915 urteetan lehendakari izan zena, eta ondoren ere eragin handia izan zuena. Batlleren ideologia liberal berriaren administraziopean (batllismoa), esportazioetan oinarritzen zen ekonomiaren sendotzearekin batera, oso urte oparoak izan zituen Uruguaik alor guztietan, erdiko mailako klasearen nagusitasuna ekarri zutenak. Besteak beste, langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko eta gizarte laguntzaren babeserako legedi aurreratuak egin ziren, Europako zenbait herrialdetakoak baino aurreratuagoak.
1917ko konstituzioa hark egindako berrikuntzetan oinarritua zen. Konstituzio horrek aginpide eragilea lehendakariaren eta Administrazio Kontseilu Nazionalaren ardurapean uzten zuen. Baina1929ko krisi ekonomikoaren ondorioz,Gabriel Terra lehendakariak (1933-1938) estatu kolpe baten bidez aginpide osoa bere gain uzten zuen konstituzioa indarrean eman zuen.
Alfredo Baldomir jeneralak (1938-1943) Terraren konstituzioa baliogabe utzi zuen eta aurreko urtetako demokraziara hurbildu zen politika egin zuen,1952an lehendakariaren ordez Administrazio Kontseilu Nazionala onartzearekin gauzatu zena. Bien bitartean,Bigarren Mundu Gerran Uruguaik neutraltasuna gorde zuen, nahiz eta gerra aldarrikatu zionAlemaniari. Gerrako urteetan ekonomiak aurrera egin zuen,Estatu Batuetako kapitalaren laguntzaz. Literatura arloan45eko belaunaldia,Mario Benedetti etaJuan Carlos Onetti besteak beste, nabarmentzen hasi zen.
1954an, ordea, berriro ere krisi ekonomiko larria izan zen, arazo soziopolitikoak sortu zituena.1958an Alderdi Zuriak irabazi zituen hauteskundeak, lehenengo aldiz 93 urtetan, baina zurien gobernualdiek ezin izan zuten inflazioa geldiarazi eta gizarte arazoak are larriago izan ziren.1966anGestido jeneralak lehendakaritza onartzen zuen konstituzioa egin zuen atzera. Bitartean,Tupamaroak (Tupac Amaru II.a indiar buruzagiaren omenez izen hori zutenak) izeneko gerrilla iraultzailea antolatu zuten hirian, bortizkeria erabiliz krisialdiari amaiera ematen saiatu zena. Gobernuak errepresioa areagotuz eta gizabanakoen eskubideak bertan behera utziz erantzun zuen.
Juan María Bordaberry lehendakariaren gobernualdian (1972-1976) gerra egoera ezarri zen, zibilez eta militarrez osatutako Segurtasun Kontseilu Nazionala sortu zen, Senatarien eta Diputatuen ganbarak desegin ziren, langileen erakundeak eta ezkerreko alderdi politikoak debekatu eta herritarren eskubideak murriztu ziren, eta gerrillari jazarri zitzaion. 1976an militarrez eta zibilez osatutako Batzorde Nazionalak kendu zion lehendakaritza Bordaberryri etaAparicio Méndez izendatu zuen haren ordez.
1980ean militarrei esku handia ematen zien konstituzioari buruzko errefereduma egin zen, hautesleek atzera bota zutena. MilitarrekGregorio Álvarez jeneralari eman zioten lehendakari kargua eta demokrazia bideratzeko plana egin zuten, aginpidea zibilei itzultzeko.1984ko hauteskundeetan, 1971etik egiten ziren lehen hauteskunde demokratikoetan, Alderdi GorrikoJulio María Sanguinetti atera zen garaile, alderdi politiko guztiak onartuz eta preso politikoak askatuz militarren errejimenari amaiera eman ziona.
1990ean Alderdi ZurikoLuis Alberto Lacalle hautatu zuten lehendakari.1991eko martxoanMercosur ekonomia elkartearen sortzaile izan zen, Argentina, Brasil eta Paraguairekin batera.1992ko abenduan biztanleen %72k legearen kontra eman zuten botoa. Hala eta guztiz ere, gobernuak aurrera jarraitu zuen zenbait enpresa pribatizatzeko asmoarekin, hala nola hegazkin konpainia, gasa eta iparraldeko azukre kanabera sailak. Gobernuaren erabakiak kontrako manifestazio eta higikunde ugari sortu zituen.
1994ko hauteskundeetan Julio María Sanguinetti hautatu zuten lehendakari boto gutxiren aldearekin.1996. urtearen erdialdean alderdi politikoen egiturak koloka larrian egon ziren, Lacalle presidente ohiaren emaztea eta bere hainbat laguntzaile ustelkeriaz salatu baitzituzten.1997n Uruguaiko ekonomiak onera egin zuen, eta inflazioa %4 jaitsi zen.1999anJorge Batlle hautatu zuten lehendakari.
1999tik2002ra krisi ekonomiko larria izan zen.2001eko udan, bankuak astebetez itxi zuten, eta, abuztuan, harrapaketak izan ziren Montevideoko auzo batzuetako denda eta saltokietan. Uruguai kaos ekonomikoan murgildua zegoen artean,NDFk Uruguairi batere dirurik ez mailegatzeko agindua eman zuen. Azkenean, negoziazio gogorren ondoren, Estatu Batuek 1.500 milioi dolarreko mailegu bat eman zioten Uruguairi banku estatalak kapitalizatzeko. Orduan hasi zen krisiaren konponbidea, baina haren ondorioak latzak izan ziren: 2003 eta 2004 urteetan, soldataren batez bestekoa %22 jaitsi zen 2000 urtearekin konparatuz; langabezia-tasa %17raino igo zen 2002an; suizidio-tasa ere %12,6 igo zen 2002an.2004ko hauteskundeetan,Tabaré Vázquez hautagai sozialista aukeratu zuten lehendakari.
1973-1984 urteetako errejimen militarrean izan ezik1966tik indarrean dagoen konstituzioaren arabera lehendakariak du aginpide eragilea, bera da estatu burua, gobernu burua eta gudarosteko buruzagi nagusia; bost urtez behin hautatzen da bozketa bidez. Legegintzako aginpidea, berriz, Diputatuen eta Senatarien Ganbarei dagokie, 30 eta 39 kidez osatuak hurrenez hurren; hauek ere bost urtez behin hautatzen dira.
Hiru alderdi politiko nagusi dira:Zuria (lurjabe handiena),Gorria (hirietako erdiko mailako klasearena) eta, 1970tik aurrera,Fronte Zabala (kristaudemokratak, sozialistak eta komunistak). Administrazioari dagokionez 19 departamentutan banatua dago. Departamentu horietako bakoitzak legegintzako erakundeak ditu. Osasun egoera, gizarte laguntzaren babesa, eta uruguaiarren batez besteko bizitza eta kultura maila Hego Ameriketako handienetakoak dira. Irakaskuntza doakoa da maila guztietan, eta lehen mailako ikasketak eta bigarren mailako lehen ziklokoak nahitaezkoak.
Uruguaik 3.286.314 biztanle zituen 2011n[2], 3.351.016 biztanle 2016ko uztaileko zenbatespenaren arabera[5]. Gaur egungo biztanle gehienak —% 87,7 baino gehiago 2011n[6]— europar jatorrikoak dira,espainiar etaitaliar etorkinen ondorengoak bereziki, baina baitaArgentina,Brasil,Portugal,Frantzia etaAlemaniatik joandakoenak ere: etorkin gehienak XIX. mendearen bigarren erditik 1930 ingurua arte iritsi ziren; gainerakoak zurien eta Brasildik iritsi ziren esklabo beltzen arteko nahasketaren ondorengo mestizoak, beltzak eta, gutxiago, mulatoak dira (Brasilen, esklabotasuna1842an abolitu zen).IndigenakXIX. mendean desagertu ziren.
Biztanleriaren erdia gutxi gorabehera hiriburuan eta hiriburuko aldirietan bizi da, eta gainerako gehienak,Rio de la Plata estuarioaren ertzeko hirietan. Iparraldean, berriz, oso jende gutxi bizi da. Etorkinen kopuruak behera egin zuenez gero, biztanleriaren ugaltzea asko moteldu zen. 2016ko jaiotza tasa ‰ 13 izan zen, heriotza tasa ‰ 9,4, eta biztanleriaren ugaltzea % 0,27. Bizi itxaropena 77,2 urtekoa da; 74,1 urtekoa gizonezkoena eta 80,5 urtekoa emakumezkoena (2016)[5].
Uruguaiko ekonomiak, abere hazkuntzan oinarritua, nolabaiteko oparotasuna izan zuenXX. mendearen lehen erdian. Harrezkero, ordea, gorabehera handiak eta krisi larriak izan ditu, lehengaiak, erregaiak eta gainerako industria gai gehienak inportatzera behartua egonik, ekonomiaren oinarriak aldatu ez izateagatik, eta beste herrialde batzuekiko merkataritza harremanen mendean egoteagatik (Malvinak uharteetako gerran, adibidez, 103 enpresa itxi behar izan ziren). Gaur egun zerbitzuek (% 57) eta industriak (% 31) hartzen dute langileriaren parterik handiena, eta askoz gutxiago ari dira lehen sektorean (% 11), nahiz eta azken hau izan, industriarekin batera, ekonomiaren oinarria.
Lur erabilgarriaren hiru laurdenak baino gehiago larreak eta belardiak dira. Horietan 8,9 milioi behi eta 26 milioi ardi bazkatzen dira; horietatik ateratzen diren gaiek esportazioen eta industriaren oinarria osatzen dute. Lur sailak hegoaldean eta Uruguay ibaiaren ertzean dira. Lantzen diren gai nagusiak laboreak (garia,artoa,arroza,garagarra etabasartoa), azukre erremolatxa, azukre kanabera, patatak, mahatsa, tabakoa eta fruitu garratzak dira, biztanleriaren beharrak asetzeko eta, batzuetan, esportatzeko adina. Arrantza aurrerabidean da nazioarteko diru laguntzei esker (26.000 tona 1986an, 143.500 tona 1991n).
Oso mea baliabide urriak ditu (talkoa,marmola,granitoa,urrea), eta horien artean energia sortzailerik batere ez. Hala ere, Negro eta Uruguay ibaietako uraren indarraz baliatzen da behar duen adinaelektrizitate lortzeko. Industria gehienak Montevideon dira, abereen haragia, larrua eta artilea saltzea eta eraldatzera bideratuak gehienbat.
Industria horiez gainera aipagarriak dira kimika industria, zementugintza, metalurgia, papergintza, kautxugintza eta tabakogintza. Bestalde, turismoa ere garrantzi handiko diru iturria da. Merkataritza harreman gehienak Brasilekin, Argentinarekin, Estatu Batuekin eta Alemaniarekin ditu.
Uruguaik 50.000 km errepide eta 3.000 kmburdinbide ditu, Argentinarekin eta Brasilekin lotura dutenak. Merkataritza harreman gehienak itsasoz egiten dira. Portu nagusia Montevideokoa da. Garrantzi handikoa da halaberUruguay ibaia zama eta pertsona garraiorako. Aireportu nagusia Carrascokoa da, hiriburutik hurbil.
Inguru horretan dagoeuskal etxeen dentsitate handiena. Uruguain hamabi euskal etxe daude. 200 inguru daude munduan zehar eta 86, Argentinan. Besteak beste, hamabi daude Buenos Aires hirian,[8] eta beste 39 euskal etxe Buenos Aires probintzian.[9]