Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Urte

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Urte
AzpiklaseaSothic cycle(en)Itzuli
Neurtzen duiraupena
SI sistemarako konbertsioa31.557.600 s
Unitate estandarretan31.558.000 s, 12 hilabete eta 365,25 d
Ikurraa,год,г.,год.,j.,l.,a etaAA
Eguzki-analema, urte osoan zehar ordu bereanEguzkiaren posizio aldaketa darakusana.
Lauurtaro klasikoak:negua,udaberria,uda etaudazkena.

Urtea,LurrakEguzkiaren inguruan bira oso bat ematen igarotzen duen denbora da[1]. Beste edozein planeta edo argizagirenorbita-periodoa ere bada. Lurrarenmakurdura axiala dela eta, urtebetean,urtaroak igarotzen dira, hainbat aldaketek markatua:eguraldia,argi-orduak eta, hortaz,landaredia eta lurraren emankortasuna. Adibidez, mundu osokoklima epeletan, Euskal Herria barne, lau urtaro klasiko bereizi izan dira:negua,udaberria,uda etaudazkena.

Urte natural bat Lurraren orbita-periodoaren egun kopurua da gutxi gorabehera,egutegi jakin baten araberakoa.Egutegi gregorianoa, munduan hedatuena, 365 egun dituurte arruntean eta 366 egunbisurtean, 12hiletan taldekatuak. Egutegi gregorianoan, urtearen batez besteko iraupena, 400 urteko ziklo osoan, 365,2425 egunekoa da. Urtea adierazteko, ez dago sinbolo ofizialik, bainaa erabili ohi da (latinezkoannus hitzetik), nahiz-eta batzuetany etayr ere erabili (ingelesezkoyear hitzetik). Honen multiploak diraMa (megaurtea, geologian erabilia), Ga (gigaurtea) eta ka (kilourtea).

Astronomian,juliotar urtea denbora neurtzeko unitate bat da, zehazki 86.400segundoko 365,25egun dituena (segundoaSI sistemaren oinarrizko unitatea izanik), eta hortaz 31.557.600 segundo dirauena[2].

Hamar urteko aldiari,hamarkada deritzo; ehunekoari,mende, eta, milakoari,milurteko. Lau urtekolinpiada bat osatzen dute, eta bost urtekbosturteko bat.

Hitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte, izan ere, hitz orokorra da[3], garai eta euskalki guztietakoa. Iparraldean,herskari hasperenduna du (-th-)[3].

Jatorrietimologikoahur da (isurkaria, ez fruitua),-te atzizkiarekin (denbora-tartea adierazten duena, hala nolaaste etamende)[3]. Badirudi jatorrizko esanahiaeuri-sasoia edourtze aldia izan zitekeela, urte-denbora neurtzeko moduan[3].

Urte hitzarekin batera erabiltzen dira:

  • iaz: pasa den urtean[4]
  • aurten: oraingo urtean[5]
  • geurtz: datorren urtean[6]

Urteko lehen egunaurteberri-eguna da (urtarrilaren 1a), eta azkena,urtezahar-eguna (abenduaren 31).

Esaerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Apirila euritsu, urte hura ogitsu[1]
  • Ezkur urte, elur urte.
  • Urte askoan txapela kaskoan

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urtea, denbora-unitate moduan, neurtu eta kontrolatzeko bilaketa luzean, gizakiak luzaroankasualitateekin eta halabeharrezko hurbilketekin gogobete dira, nahiz-etakausa-efektu zuzenik ez eduki: batez bestekoilargialdiak gutxi gorabehera 29,53 egun irauten duenez, hamabi ilargialdik 354,36 egun irauten dute, hau da, urte tropikoak baino 11 egun gutxiago.

Urte tropikoaren eskema(Katalanez)
Urte sideralaren eskema(Katalanez)

«Ilargi engainagarritik» aldentzen lehenak –urte tropikoari balio zehatza eman nahian–antzinako egiptoarrak izan ziren duela 5.000 urte baino gehiago, 365 eguneko egutegia ezarriz. Ordutik aurrera, gizakiek, pixkanaka-pixkanaka, zehazten joan dira urte tropikoaren iraupena:

  • Eguzki-urte juliotarra: Urte batek 365 egun eta 6 ordu irauten du.
  • Eguzki-urtea gregorianoa: Urte batek 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 12 segundo irauten du.
  • Urte tropikoa: 365 egun, 05 ordu, 48 minutu, 45 segundo, 97 ehuneko eta 5.456 mikrosegundo irauten du.

Iraupena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte gregoriano baten batez besteko iraupena 365,2425egun da (baliokideak: 52,1775aste, 8.765,82ordu, 525949,2minutu edo 31.556.952segundo). Egutegi horretan,urte arruntak 365 egun ditu (8.760 ordu, 525.600 minutu edo 31.536.000 segundo) etabisurteak 366 egun (8.784 ordu, 527.040 minutu edo 31.622.400 segundo). Egutegi gregorianoaren 400 urteko zikloak 146.097 egun ditu, eta, hortaz, 20.871 aste.

EgunakUrte mota
346.62Drakonikoa, edoeklipse-urtea.
354.37Ilargi-urtea.
365Urte arruntaeguzki-egutegi askotan.
365.24219Tropikoa, edo eguzki-urtea, batez besteJ2000.0 garaian.
365.2425Gregorianoa, batez beste.
365.25Juliarra.
365.25636Siderala,J2000.0 garaian.
366Bisurtea, eguzki-egutegi askotan.

Tartekatzea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte astronomikoek ez dute egun edo ilargi-hilabete kopuru osoa. Urte astronomikoa jarraitzen duen egutegi batek tartekatze-sistema bat izan behar du.

Egutegi juliotarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egutegi juliotarrean, urtebeteko batez besteko iraupena 365,25 egunekoa da. Bisurtea ez den urte batean, 365 egun daude, bisurte batean, berriz, 366 egun. Bisurtea lau urtean behin gertatzen da, eta egun gehigarria otsailean tartekatzen da,bisegun izenekoa.

Astronomian,juliotar urtea 365,25 egunez osatutako denbora-unitatea da; egun bakoitzak, zehazki, 86.400segundo (SI sistemaren oinarrizko unitatea) ditu, juliotar urte astronomikoan, guztira, 31.557.600 segundo direlarik[7][8].

Egutegi juliotar berrikusia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1923an proposatu eta ekialdekoEliza Ortodoxo batzuetan erabiltzen den egutegi juliotar berrikusiak, 900 urtero, 218 bisurte ditu, batez besteko urtearen iraupena 365,2422222 egunekoa izanik, hau da, urte tropikalaren batez besteko iraupenaren antzekoa, 365,24219 egun (9,10eko errore erlatiboa). 2800. urtean, egutegi gregorianoak eta juliotar berrikusiak efutegiko egun bateko aldea izaten hasiko dira bien artean[9].

egutegi gregorianoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

egutegi gregorianoakiparraldeko ekinokzioamartxoaren 21ean edo lehentxeago izatea bilatzen du, eta, beraz, urte tropikoa jarraitzen du[10]. 400 urtetatik 97 bisurteak direnez, egutegi gregorianoaren urteko batez besteko iraupena 365,242 egunekoa da 1ppm baino gutxiagoko errore erlatibo batekin (8-10-7), benetako batez besteko iraupena 365,24219 egun baita.4000. urterako, martxoko ekinozioa egutegi gregorianoan egun bat atzeratuko dela uste da, ez horren egituragatik, baizik etaLurraren errotazioaren moteltzeagatik eta, ondorioz, egunaren luzapenagatik.

Beste egutegi batzuk

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Eguzki-ilargi egutegi»

Historikoki, ilargi-eguzki egutegiek hil osoak tartekatzen zituzten, behaketaren arabera. Ilargi-eguzki egutegiak ez dira dagoeneko erabiltzen, arrazoiliturgikoengatik izan ezik (egutegi hebrearra, zenbaitegutegi hindu).

Jalali egutegi historikoaren egokitzapen modernoa,Hejirako eguzki egutegi (1925) izenez ezagutzen dena, eguzki-egutegi hutsa da, behaketan (edo kalkulu astronomikoan) oinarritutako bisurte-egunen eredu irregularrarekin, zeinak, bisurteen sistema algoritmiko bat erabili beharrean, urte berria (Noruz) udaberriko ekinokzioaren egunean (Teherango ordu-eremuan) kokatzea helburu duen.

Aldakuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte astronomiko baten iraupen zehatza denboran zehar aldatuz joan (eta joango) da. Hauek dira aldaketa horien arrazoi nagusiak:

  • Ilargiaren eta planeten eragingrabitatorioak Lurraren mugimendua aldatzen duEguzkiaren inguruko orbita konstante batean. Lurraren orbita modukaotikoan aldatzen da, baina hurbilen dauden planeten orbitak baino modu mugatuagoan.
  • Lurraren eta Ilargiaren artekoerrotazio sinkronoak egunaren eta hilaren iraupena handitzen du (Lurraren errotazioarenmomentu angeluarretik Ilargiaren biraketara igaroz). Urte zibilean egunaren luzera neurtze unitatea denez, urtearen iraupenean eragiten du. Aldi berean, errotazio sinkronoa glaziazio ondoko erreboltaren etaitsas mailaren igoeraren araberakoa da.
  • Eguzkiaren masa efektiboaren aldaketek, zeinakeguzki-haizeak etafusio nuklear bidez sortutako energia erradiazioak eragin dituzten, Lurraren orbita periodoak epe luzera izango du eragina (urteko 1,25 mikrosegundo, gutxi gorabehera).
  • Beste efektu batzuek orbita-periodoa laburtzeko joera dute, hala nolaPoynting-Robertson efektuak (urteko 30nanosegundo inguru) edograbitazio-uhinek (urteko 165attosegundo inguru).

Nazioarteko ikurra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ez dago nazioarteak onartutako ikurrik urtea adieraztekodenbora unitate gisa.Nazioarteko Unitate Sistemak ez du batere proposatzen. NIST SP811[11] eta ISO 80000-3:2006[12]sistemek, berriz,a[13] proposatzen dute,latinezkoannus edoannum hitzaren laburdura. Batzuetan,ingelesezkoy edoyr erabiltzen dira,year hitzaren laburdura. Euskarazu. ikurra erabiltzen da[14].

a ikurra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Neurri Unitateen Kode Bateratuak (Unified Code for Units of Measure delakoak)[15] ISO 1000, ISO 2955 eta ANSI X3.50 bereizten ditu, ikur bereiziak erabiliz:

at = a_t = 365.24219 egun urte tropikalean
aj = a_j = 365.25 egun juliotar urtean
ag = a_g = 365.2425 egun urte gregorianoan
a = 1 aj urtea (zehazten ez bada)

SI aurrizkiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • ka (kiloannum),milurteko bat da, hau da,mila urtea (103).
  • Ma (megaannum), milioi bat urte (106). Diziplina zientifikoan erabilia, batez eregeologian,paleontologian etaastronomian, denbora tarte luzeak iraganean edo etorkizunean adierazteko. Astronomian, juliotar urtea erabiltzen da, zehazki 365,25 egunekoa. Geologia eta paleontologian, urtea ez dago zehaztua, eta egilearen araberakoa da.
  • Ga (gigaannum),gigaurte bat da, mila milioi urte (109).Kosmologian etageologian erabilia iraganeko denbora tarte oso luzeak adierazteko. Adibidez,Lurra orain dela4.57 Ga inguru sortu zen (4,57 mila milioi urte, alegia).
  • Ta (teraannum), bilioi bat urte (1012). Denbora unitate luze-luzea da,unibertsoaren adina baino 70 aldiz luzeagoa.Izar nano gorri baten bizi iraupena uste denaren baliokide da.
  • Pa, mila bilioi urte (1015).Tantalo-180m isomero nuklearrarensemidesintegrazio-periodoa, izan ere, 1 Pa inguru da[16].
  • Ea, trilioi bat urte (1018).Tungsteno-180 gaiaren semidesintegrazio-periodoa, hala, 1.8 Ea da.

Zenbakera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egutegiko aro batekzenbaki kardinal bat esleitzen dio urte bakoitzari iraganeko gertaera bat erreferentziatzat erabiliz (abiapuntua) aroaren hasiera markatzeko.

Egutegi gergorianoa da munduan gehien erabiltzen den egutegi zibila[17]. Bere abiapuntua daJesus Nazaretekoaren jaiotzarenVI. mendeko estimazio bat. Bi modutan adierazten dira urteak: latinezkoAnno Domini (Jaunaren urtean) –labur, A.D– eta, ohikoagoa euskaraz,Kristo ondoren –labur, K.o.–[18][19][20]. Abiapuntua baino lehenagoko urteakKristo aurretik –labur, K.a.–[18] adierazten dira. Urteen zenbakiak zenbaketa inklusiboan oinarritzen dira, eta, hortaz, ez dago «Zero urterik».

Badira beste abiapuntu batzuk, adibidez:

Banaketa pragmatikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Finantza- eta zientzia-kalkuluek, maiz, 365 eguneko egutegia erabiltzen dute eguneroko eginbeharrak sinplifikatzeko.

Urte fiskala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ekitaldi ekonomiko»

Ekitaldi fiskalak edo finantza-urteak 12 hilabeteko epea du, enpresetan eta beste erakunde batzuetan urteko finantza-egoerak kalkulatzeko erabiltzen dena. Jurisdikzio askotan, kontabilitateari buruzko araudiek hamabi hilabetean behin txosten horiek aurkeztea eskatzen dute, baina ez dute eskatzen hamabi hilabeteek egutegi-urte bat osatzea.

Adibidez,Kanadan etaIndian, ekitaldi fiskala apirilaren 1ean hasten da;Erresuma Batuan, apirilaren 1ean hasten da sozietateen gaineko zerga eta gobernuaren finantza-egoeren ondorioetarako, baina apirilaren 6an hasten da pertsonen gaineko zerga eta estatu-prestazioen ordainketarako;Australian, uztailaren 1ean hasten da; etaEstatu Batuetan, berriz,gobernu federalaren ekitaldi fiskala urriaren 1ean hasten da.

Ikasturtea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ikasturte»

Ikasturte akademikoa ikasle batek hezkuntza-erakunde batera joaten den urteko aldia da. Ikasturtea epe akademikoetan bana daiteke, hala nola seihilekoetan edo hiruhilekoetan. Herrialde askotan, ikasturtea abuztuan edo irailean hasten da, eta maiatzean, ekainean edo uztailean amaitzen da.Israelen, ikasturtea urriaren edo azaroaren inguruan hasten da, egutegi hebrearreko bigarren hilabetearekin bat etorriz.

Erresuma Batuko,Kanadako etaEstatu Batuetako eskola batzuek ikasturtea hiru hileko zatitan banatzen dute (hiruhileko edo lauhileko deituak AEBn), gutxi gorabehera iraupen berekoak, zeinak, gutxi gorabehera,udazkenarekin,neguarekin etaudaberriarekin bat datozen. Batzuetan, ikasleek udako ikastaro laburtu batera joaten dira –batzuetan ohiko ikasturtearen parte dela uste dena– borondatez edo aukerako moduan. Beste eskola batzuek, berriz, urtea bi seihileko nagusitan banatzen dute: lehenengoa, normalean, abuztutik abendura eta bigarrena urtarriletik maiatzera. Seihileko nagusi horietako bakoitza erditik bana daiteke azterketa partzialen bidez, eta erdi bakoitzari hiruhileko deitzen zaio (edo lauhileko herrialde batzuetan). Halaber, udako ikastaro borondatezko bat edo urtarrileko ikastaro labur bat ere egon daiteke.

Beste ikastetxe batzuek, Estatu Batuetako batzuk barne, lau ebaluazio-aldi dituzte. Estatu Batuetako ikastetxe batzuek, batez ere Boston Latin School-ek, urtea bost ebaluazio-aldi edo gehiagotan bana dezakete. Batzuek, horren alde eginez, diote txostenen maiztasunaren eta lorpen akademikoaren arteankorrelazio positiboa dagoela.

AEBko ikastetxeetan, normalean, 180 eguneko irakaskuntza-egunak izaten dira urtero, asteburuak eta atsedenaldiak kontuan hartu gabe;Kanadako,Zeelanda Berriko etaErresuma Batuko ikastetxe publikoetako ikasleentzat 190 egun, etaAustraliako ikasleentzat 200.

Indian, ikasturtea, normalean, ekainaren 1ean hasten da, eta maiatzaren 31n amaitzen da. Ikastetxeak martxoaren erdialdean ixten hasten diren arren, benetako itxiera akademikoa maiatzaren 31n da, eta, Nepalen, uztailaren 15ean hasten da[erreferentzia behar].

Australiako ikastetxe eta unibertsitateek, normalean, egutegi-urtearekin bat datozen ikasturteak izaten dituzte (hau da, otsailean edo martxoan hasi eta urritik abendura bitartean amaitu),hego hemisferioan uda abendutik otsailera bitartean izaten baita.

Urte astronomikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Juliotar urtea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Juliotar urtea, astronomian eta beste zientzietan erabiltzen denez, gaur egun, zehazki, SIren 86.400segundoko 365,25 egunez definitzen den denbora-unitatea da[21] (efemeride egunak). Hori daurte unitatearen esanahi bat hainbat testuinguru zientifikotan erabiltzen dena. 36.525 efemeride eguneko juliotar mendea eta 365.250 efemeride eguneko juliotar milurtekoa, izan ere, kalkulu astronomikoetan erabiltzen dira. Funtsean, juliotar urtetan denbora-tarte bat adieraztea da, denbora-tarte luzeetarako denbora-kopuru bat zehatz-mehatz zehazteko modu bat (ez zenbat urteerreal), non efemeride egunen kopurua adieraztea zaila eta ez intuitiboa litzatekeen. Konbentzioz, juliotar urteaargi-urte batek egindako distantzia kalkulatzeko erabiltzen da.

Neurri Unitateen Kode Bateratuan (baina ez Fisika Puru eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasunaren edo Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunaren arabera),a ikurrak (azpiindizerik gabe) beti juliotar urteari (aj) egiten dio erreferentzia, 31557600 segundokoari, alegia.

365.25 d ×86400 s = 1 a = 1 aj =31.5576Ms.

SI biderkatzaile aurrizkiak aplika dakizkioke«ka»,«Ma», etab. osatzeko[22].

Juliotar urte zientifikoa ez da nahasi behar egutegi juliotarreko urte batekin. juliotar urte zientifikoa SIren segundoaren multiploa da; gaur egun,astronomikoa kontsideratzen da bakarrik astronomian erabiltzen den zentzuan; benetako urte astronomikoak zeruko gorputzen mugimenduetan oinarritzen dira.

Urte sideral, tropikal eta anomalistikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiru urte hauetako edozeini urte astronomiko dei dakioke, modu zabalean.

Urte sideralaLurrak bereorbitaren bira bat osatzeko behar duen denbora da, erreferentzia-sistema finko baten arabera neurtuta (adibidez, izar finkoak, latinezkosideratik, singularrasidus). Bere batez besteko iraupena 365,256363004 egun da (365 e 6 h 9 min 9,76 s) (J2000.0 garaian; hau da, 2000ko urtarrilaren 1a, 12:00:00 –LD (Lurraren denbora) edo TT (Terrestrial Time) ingelesez–[23].

Gaur egun, batez besteko urte tropikala edo tropikoa Eguzkiaren batez bestekoekliptika-longitudea 360 gradu handitzeko denbora-tarte gisa definitzen da[24]. Eguzkiaren ekliptika-longitudea ekinokzioarekiko neurtzen denez[25], urte tropikalak urtaroen ziklo oso bat hartzen du barne, eta nazioartean erabiltzen denegutegi gregoriano gisakoeguzki-egutegien oinarria da. Batez besteko urte tropikalaren definizio modernoa denbora errealetik minutu bat edo bi desberdintzen da, adibidez, iparraldeko ekinokzioaren igarotzeen artean, behean azalduko diren hainbat arrazoirengatik. Lurrarenardatz-prezesioa dela eta, urte tropikala urte siderala baino 20 minutu laburragoa da, gutxi gorabehera. Batez besteko urte tropikala, definizio modernoa erabiliz, gutxi gorabehera, 365 egun, 5 ordu, 48 minutu 45 segundo da[26] (= 365,24219 d × 86.400 s). Urte tropikalaren iraupena, milaka urtetan, pixka bat aldatzen da, ardatz-prezesioaren tasa ez baita konstantea.

Urte anomalistikoa Lurrak bereapsideekiko bira bat osatzeko behar duen denbora da. Lurraren orbita eliptikoa da; muturreko puntuak, apside deiturikoak, dira:perihelioa –non Lurra Eguzkitik hurbilen dagoen– etaafelioa –non Lurra Eguzkitik urrunen dagoen–. Urte anomalistikoa, normalean, periheliotik igarotzeen arteko denbora gisa definitzen da. Bere batez besteko iraupena 365,259636 egunekoa da (365 d 6 h 13 min 52,6 s) (J2011.0 garaian)[27].

Urte drakonikoa, urte drakonitikoa, eklipse urtea edo ekliptika urtea da Eguzkiak (Lurretik ikusita) ilargi nodo berarekiko (Ilargiaren orbitak ekliptika gurutzatzen duen puntua) bira bat osatzeko behar duen denbora. Urte hori eklipseekin lotuta dago: horiek Eguzkia eta Ilargia nodo horietatik gertu daudenean bakarrik gertatzen dira; beraz,eklipseak gertatzen dira eklipse erdiko urte bakoitzeko hilabete baten ondoren, gutxi gorabehera. Beraz, eklipse urte bakoitzean, bieklipse garai daude. Eklipse urtearen batez besteko iraupena hau da:

346.620075883 egun (346 d 14 h 52 min 54 s) (J2011.0 garaian).

Termino hori, batzuetan oker, ilargi-prezesioaren periodo drakoniko edo nodala izendatzeko erabiltzen da, hau da, Ilargiaren goranzko nodoaren ekliptikaren inguruko bira osoaren periodoa izendatzeko: 18,612815932 juliotar urte (6798,331019 egun; J2000.0 garaian).

Ilbetearen zikloa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ilbetearen zikloa da Eguzkiak (Lurretik ikusita) Ilargiaren orbitarenperigeoarekiko bira bat osatzeko behar duen denbora. Aldi horiilbetearen itxurazko tamainarekin etahilabete sinodikoaren iraupen aldakorrarekin lotuta dago. Ilbetearen ziklo baten iraupena hau da:

41178443029 egun (411 egun 18 ordu 49 minutu 35 segundo) (J2000.0 garaian)).

Ilargi urtea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ilargi-urteak Ilargiaren faseen hamabi ziklo oso ditu, Lurretik ikusita. Gutxi gorabehera 354,37 eguneko iraupena du.Musulmanek erlijio-helburuetarako erabiltzen dute, hala nolaHaj-aren data etaRamadan barau hilabetea kalkulatzeko, eta, beraz, baitaEidak ere.Juduen egutegia ere ilargi urtearen modukoa da, gehienbat, baina, bi edo hiru urtean behin, tartean, ilargi-hilabete bat gehitzen zaio, egutegia eguzki-zikloarekin sinkronizatuta mantentzeko diseinatua. Horrela, juduen (hebrear) egutegiko ilargi-urteak hamabi edo hamahiru ilargi-hilabete ditu.

Urte lausoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte lausoa 365 eguneko urtearen hurbilketa integrala da, zeina urte zehatzagoekin alderatzen den. Normalean, urte lausoa 30 eguneko 12 hilabete eskematikotan banatzen da, gehi tartekatutako 5 egun. Urte lausoaEtiopiako,Antzinako Egiptoko,Irango,Armeniako etaMesoamerikakoazteken etamaien egutegietan erabili zen[28]. Oraindik ere,zoroastriar komunitate askok erabiltzen dute.

Urte heliakala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte heliakala izar baten igoera heliakalen arteko tartea da. Ekliptikatik urrun dauden izarrentzat,urte sideralarekiko desberdina da, batez ereekinokzioen prezesioagatik.

Urte sotikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte sotikoaSirius izarraren urte heliakala da, hau da, igoera heliakalen arteko tartea. Gaur egun, urte siderala baino txikiagoa da, eta bere iraupena juliotar urtearen oso antzekoa da, 365,25 egunekoa.

Urte gaussiarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gauss-en urtea edo urte gaussiarra Eguzkiarekiko masa hutsala duen eta beste planetek asaldatu gabeko planeta baten urte siderala da, grabitazio-konstante gaussiarrak gobernatzen duena. Planeta hori Eguzkitik zertxobait hurbilago egongo litzateke Lurraren batez besteko distantzia baino. Bere luzera hau da:

365.2568983 egun (365 d 6 h 9 min 56 s).

Planeten urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Eguzki sistemako lau planetaren urteen simulazioa

Eguzki-sistemakoplaneten iraupena Lurreko egunetan adierazita dago, bi hamarrekorekin.

PlanetaUrtea
Merkurio87,97
Artizarra224,70
Lurra365,26
Marte686,97
Jupiter4.331,57[29]
Saturno10.832,33
Urano30.799,10
Neptuno60.190[30]

Egutegi gregorianoa onartzeak eragindako pasadizoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Teresa Àvilakoa1582kourriaren 4an, hil zen, ostegunean, eta hurrengo ostiralean, urriaren 15ean, lurperatu zuten. Santa Teresa eguna urriaren 15ean.[31]
  • Shakespeare etaCervantes data berean hil ziren,1616koapirilaren 23an, baina ez egun berean. Cervantes 1616ko apirilaren 23an hil zen, 1582tik Espainian indarrean dagoenegutegi gregorianoaren arabera. Shakespeare 1616ko maiatzaren 3an hil zen,Ingalaterran indarrean zegoenegutegi juliotarraren arabera, 1752ra arte.[32]
  • Errusiak ez zuen onartu egutegi gregorianoaren erreforma,sobietarrak iritsi arte. Egutegi berria hartzeko, 1918ko otsailaren 1a otsailaren 14a zen. Kasu bitxia da: “Urriko Iraultza”, SESB zaharrean, azaroan ospatzen zen. Horren arrazoia zen iraultza 1917ko urriaren 25ean gertatu zela, Errusia zaristan indarrean zegoen egutegi juliotarraren arabera. Egun hori, erregimen berriak egutegi gregorianoa hartu zuenean, azaroaren 7an erori zen. Iraultzaren urtebetetzea azaroan izan zen beti, eta batzuetan “Azaroko Iraultza” ere esaten zaio.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab«Urte».Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-12-03.)
  2. (Ingelesez) SI units. IAU (kontsulta data: 2010-2-18). (ikus 5 taula eta 5.15. atala) Hemendik ber-argitaratua:Wilkins, George A.. (1989). «The IAU Style Manual» IAU Transactions XXB.
  3. abcd[Urtehttps://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ehhe&task=hiztegia&Itemid=1193&lang=eu&mark=110-0140], Euskararen Hiztegi Historiko-Etimologikoa, Euskaltzaindia (noiz kontsultatua: 2021-12-4)
  4. «iaz».Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-12-4.)
  5. «aurten».Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-12-4.)
  6. «geurtz».Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-12-4.)
  7. SI units. International Astronomical Union IAU (kontsulta data: 2010-02-18).
  8. Wilkins, George A.. (1989). «The IAU Style Manual» IAU Transactions XXB.
  9. Shields, Miriam Nancy. (1924). «The new calendar of the eastern churches» Popular Astronomy 32: 407. Bibcode1924PA.....32..407S..
  10. (Ingelesez)Ziggelaar, A.. (1983). «The Papal Bull of 1582 Promulgating a Reform of the Calendar» Gregorian Reform of the Calendar: Proceedings of the Vatican Conference to Commemorate its 400th Anniversary. Vatikanoa: Pontifical Academy of Sciences, 223 or..
  11. Ambler Thompson, Barry N. Taylor. (2008). (PDF) Special Publication 811: Guide for the Use of the International System of Units (SI)..
  12. ISO 80000-3:2006, Quantities and units - Part 3: Space and time..
  13. Nahiz etaaarea adierazteko ere erabiltzen den, testuinguruak nahasgarria izatea saihesten duena gehienetan.
  14. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 37 or..
  15. Gunther Schadow, Clement J. McDonald. Unified Code for Units of Measure..
  16. Isomero nuklearren fisikaEurekalert (2005ko abuztua)
  17. (Ingelesez)Richards, E.G.. (2013). Explanatory Supplement to the Astronomical Almanac. (3. argitaraldia) Mill Valley, CA: University Science Books, 585, 590 or. ISBN978-1-891389-85-6..
  18. abEuskaltzaindia:Laburdurak
  19. Berria:Estilo liburua
  20. Laburtzapenen hiztegia
  21. Explanatory supplement to the Astronomical Almanac. Mills Valley, California: University Science Books 1992, 698 or. ISBN0-935702-68-7. (kontsulta data: 2025-04-11).
  22. «UCUM / UCUM Specification» ucum.org (kontsulta data: 2025-07-03).
  23. International Earth Rotation and Reference System Service. (2010).IERS EOP PC Useful constants.Artxibatua 2012-10-29 hemen:Wayback Machine
  24. Richards, E.G. (2013). Calendars. In S.E. Urban & P.K. Seidelmann (Eds.),Explanatory Supplement to the Astronomical Almanac (3rd ed.). Mill Valley, CA: University Science Books. p. 586.
  25. longitude, ecliptic. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-09-08). and dynamical equinox. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-09-08). (c. 2022). In "Glossary",The Astronomical Almanac Online. United States Naval Observatory.
  26. «Glossary» Astronomical Applications Department (United States Naval Observatory) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-09-08) (kontsulta data: 2023-11-06).
  27. Astronomical Almanac for the Year 2011. Washington and Taunton: US Government Printing Office and theUK Hydrographic Office, A1, C2 or..
  28. Calendar Description and CoordinationArtxibatua 2012-04-26 hemen:Wayback Machine Maya World Studies Center
  29. (Ingelesez)Williams, Dr. David R.. (2004ko azaroaren 16a). Jupiter Fact Sheet..
  30. (Ingelesez)Williams, David R.. (2004ko irailaren 1a). Neptune Fact Sheet..
  31. «Sta Teresa de Avila» www.corazones.org (kontsulta data: 2022-10-24).
  32. Elpais.com, ed. (22 de abril de 2008). «Cervantes y Shakespeare: ni se conocieron, ni se copiaron, ni murieron el mismo día». Consultado el 3 de diciembre de 2009.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Denbora unitateak

attosegundofemtosegundopikosegundonanosegundomikrosegundomilisegundosegundo
minutuorduegunastehilurtebosturtekohamarkadamendemilurtekogigaurte

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Urte&oldid=10361266"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp