Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Urin gastriko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urin gastrikoa,urdail-urina edourdail-azidoa[1]urdaileko paretakoguruinek jariatzen duten likidoa da, janarien digestio kimikoa errazten duena.

Bere osagai nagusiak hauek dira:ura,azido klorhidrikoa (ClH), mukia,elektrolitoak eta hainbatentzima (pepsina,errenina etalipasa gastrikoa). Giza gorputzak 2 litro/eguneko jariatzen ditu.

Urin gastrikoen entzimekproteinak etalipidoak degradatzen dituzte. Bestalde, urdaileko zelula parietalek ClH ekoizten dute, pepsinaren sorreran zeregin oso garrantzitsua betetzen duena (ClH-ren ezean pepsina ez baita sortzen).

Urin gastrikoa oso azidoa da (pH=1-2). Likido honi esker, urdailean elikadura boloakimo izeneko ahi batean bihurtzen da.

Urin gastrikoaren jariaketa estimulu psikiko zein kimiko-hormonalen menpe dago. Estimulu psikikoakerreflexu baldintzatuak dira,Pavlov-ek bere txakurrekin egindako esperimentu ospetsuetan agerian utzi zuenez.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1990]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

AnatomiaArtikulu hauanatomiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Urin_gastriko&oldid=9458110"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp