Urdua[1] (urduz:اُردُو;lashkari zaban[2] edolashkari zuban[3] —«Armadaren hizkuntza»—[2][3] izenez ere ezaguna)Indian etaPakistanen mintzatzen denindoeuropar hizkuntza bat da. Zenbaitetan, euskarazurduera ere esaten zaio.
Pakistandar gehienek bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa dute. Urdua etahindia (Indiako hizkuntza nagusia) gertukoak dira, forma mintzatuan bereziki, etalingua franca orokor bat osatzen dute Indiako eta Pakistango lurralde askotan:hindustanera izena erabili ohi da hizkuntza hedatu handi hori izendatzeko.
Indiako parterik gehienakdinastia musulmanek konkistatu zutelarik, zenbait mendezpersiera izan zen administrazioaren eta agintarien hizkuntza; bainalingua franca gisa hindia garatu zen. Honen aldaera bat, hego-erdialdekoDekkan eskualdean,dekkani izenaz zen ezaguna, eta garatu zen batez ereHyderabad hiriaren eskualdean,Nizamen gortean. Bertanghazal izenekopoesia forma bat garatu zen 1700 urtearen geroztik, hasieran persieraz idazten zena, baina pixkanaka hindiera islatzera pasatu zena: mailegu persiarrekin, eta idazkera arabiar-persiarra erabiltzen zuena. Forma berri honek 1780. urtearen inguruan urdu izena jaso zuen[5].Turkiar hizkuntzetako mailegu gutxi batzuk ere baditu urduerak, etaarabierazkoak nagusikierlijioarekin lotuak[6].
Britainiar Rajaren garaian, hindia eta urdua hizkuntza bat beratzat hartu zituzten konkistatzaileek, eta indiarrek ere halakotzat zituzten. 19. mendetik eta India zatitu zen arte, Indiako Iparraldeko familia hindu elitekoen artean, ohikoa zen mutilak eskolaratzea pertsiera eta urdua idazten (alfabeto berean), eta neskak aldizdevanagariz hindiera idazten trebatzea.Sikh aberatsenen artean ere, berdintsu, semeak urduz eta persieraz eskolaratu, eta alabak aldizpunjabera hizkuntzan,gurmukhi alfabetoan, sikhen liburu santua idatzia zegoen eran[5].
1925. urteanIndiako Kongresu Nazionalakhindustani hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urdua da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala[7].
Seinalea hiru hizkuntzatan: urduera goian, hindiera erdiam. eta ingelesa behean.
Pakistan sortu zenean, bi herrialde banatu ziren, egungo Pakistan mendebaldean, etabengaleraz mintzo zenEkialdeko Pakistan. Ekialdeko lurralde horietan urduak bazuen presentzia bat ere, 19. mendetik edo 20. mende hasieran idazle nabarmenak ere bazituena; baina Pakistanen independentziarekin, mendebaldeko Pakistanekin eta Islamabadeko agintearekin antagonismoa sortu zen, eta urduera zapalkuntza horren seinaletzat hartu zen, independentzia gerra gertatu zenean etaBangladesh sortu zenean[8].
21. mendean Pakistanen ohikoa da urduaren eta ingelesaren artekocode-switching egitea, hizkuntza nahasketa handi bat,urdish terminoa garatu delarik (urdu + english), hala nolaeuskañola hedatu den Euskal Herrian. Izatez, Pakistango gobernuak Urdish delakoari babesa ere adierazi dio, hezkuntzan erabiltzeko urratsak iragarri direlarik[9].
Pakistanen hedabideetako etazineko hizkuntza nagusia da urduera, baina ez bakarra.Lahore da Pakistango zinearen zentroa, eta punjeberaren aurretik, urduerazko filmak ekoizten dira han batez ere[10].