Urdaibai | |
---|---|
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Mota | Biosfera erreserba,naturagune babestu etaBiosphere Reserve(en)![]() |
Azalera | 22.038,61094 ha |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°21′N2°41′W / 43.35°N 2.68°W /43.35; -2.68 |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Leku geografikoa | Oka |
UrdaibaiOka ibaiak sortzen duenpadura da.Biosfera erreserba izendatua dago1984. urtetik eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien programan dago,Natura 2000 sarearen barruan,1994tik.Urdaibai Biosfera Erreserba deritzo babes eremu horri.[1] Hirigintza proiektu handiei aurre egiteko lortu eman zitzaion babesa, gizarte mobilizazioari esker.[2] Hala ere, 2008. urteaz geroztik,Guggenheim Fundazio pribatuak,Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait agintari publikoren aldekotasunarekin —bereziki,Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eskualdeko zenbait udalen laguntzarekin—, eremu babestuan museo bat etaturismorako azpiegiturak eraikitzeko asmoa du.[3]
Bere hedadurari eta kontserbazio mailari dagokionez, Euskal Herriko hezegune garrantzitsuena da, hainbat hegaztirentzako babesa izaten da migrazio garaian zehar.
Urdaibaik 30 km2 hartzen ditu. Ez dauka 12 km baino gehiagoko gehinezko zabaleraz eta 17 km eta 20 km bitartean luzeraz. Bizkaiko lurrazalaren %10 hartzen du.
Bizkaiko kostaldeko basa-ingurune garrantzitsuena da,Busturialdeko eskualdean dagoena.Itsas gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.
22 udalerritako terrenoak daude Urdaibain. Horietatik hamabi oso-osorik sartuta daude:Mundaka,Sukarrieta,Busturia,Murueta,Forua,Gernika-Lumo,Ajangiz,Mendata,Arratzu,Kortezubi,Gautegiz Arteaga etaElantxobe. Beste bi udalerri ia-ia bere osotasunean daude barruan,Ibarrangelu etaMuxika (Maguma auzoa salbu).Bermeo,Nabarniz etaEreñok euren azalera erdia baino gehiago dute barnean, eta beste bostek herena baino gutxiago:Arrieta,Errigoiti,Morga,Amorebieta-Etxano etaMunitibar[1]. Nukleo urbano nagusiakBermeo etaGernika dira.
Urdaibain dauden hondartza garrantzitsuenakLaidatxu etaLaida dira. Hareatzok oso zabalak dira marea behera dagoenean eta ia ezkutatzen dira marea gora dagoenean. Hala ere, aspaldi honetan Laidakodunak berreskuratzeko lana egin da eta horrek itsasgora dagoenean ere hondartza zati batek irautea ekarri du. Hala ere beste hainbat hondartza daude Urdaibaiko basaingurunean
Uharteei dagokionez,Txatxarramendi etaSandinderi uharteak padura barruan daude,Sukarrietan; etaIzaro (Bermeo), ostera, itsasoan.
Laidako hondartzak padura osoa babesten du olatuen eraginetik eta hori dela-eta zingiratsua da barnealdea. Kanpoaldera, ordea, uhin handiak heltzen dira etaMundakakoLaidatxu hondartzan dabiltzan olatuak mundu osoan dira ezagunak.
Oka ibaiaOiz (1036 m) mendiaren iparraldeko hegalean jaiotzen da eta bere izen bereko harana zeharkatzen du,Gernikan kokatzen dena. 12km inguruko ibaia da, GernikatikKantauriar Itsasorainoko bere bidean. Bere hidrografia erreka irregular txikiz osatua dago, kosta malkartsua da, amildegi altu eta irla eta uhartetxo batzuk ere baditu. Gizakien esku-hartzea handia eta zaharra da, prehistorian ere jendea bazegoela ikusi da; horren adibide daSantimamiñeko kobazuloa. Nekazaritzaren ondorioz, laboreak eta basoak nahasten dituen paisaia sortu da, Euskadiko paisaia desberdinen multzo kontzentratuena izanik.
Biosferaren Kontserbaziorako Legeak lau zona babesten ditu:
Erliebeari dagokionez hiru zona desberdin antzematen dira garbi: mendiak, ibarrak eta padurak eta beste aldetik kosta, portu, hondartza eta itsaslabarrekin.
Erreserbak 224,5238 ha-ko azalera hartzen du, hau da, Bizkaiaren %10. Azalera honen 943 ha (%4,2) hezegunea da.
Urdaibai zonalde atlantikoko kliman integratuta dago,Bizkaia osoa bezala, honek atlantiko mesotermikoa du, epela eta hezea, itsasoak erregulatua, muturreko tenperaturarik gabea (bataz beste 9 °C neguan eta 19 °C udan). Prezipitazioak altuak dira (1500 mm-ko media urtean), urtean zehar uniformeki banatua. Prezipitazio hauek euri moduan aurkezten dira normalean. Köppenen klasifikazio klimatikoaren arabera, klima epel-hezea da urtaro lehorrik gabea.
Itsasoaren eraginak tenperaturak erregulatzen ditu. Abuztuko 20 °C eta otsaileko 8 °C-en artean ibiltzen dira. Batez besteko tenperatura 13-14 °C-koa da.
Neguan,Azoreetako antizikloia hegoaldera mugitzen denean, haize hotzak hasten dira prezipitazioak ostarteekin txandakatuz. Abendua eta urtarrila izaten da tenperatura baxueneko garaia -7,9 °C-ko tenperaturak izaten baitira.
Udan 19 °C inguruko tenperatura izaten da. Hilabete beroena abuztua izaten da, gradu bat gehiagoko media izaten du eta 41 °C-ko maximak.
Udaberri eta udazkenean neurriko tenperaturak mantentzen dira.
Urdaibaiko zonaldean prezipitazioak ugariak izaten dira, euri moduan normalean, kazkabarra eta elurra ez baitira ohikoak izaten. Urteko media 1500 mm-koa da eta hilabete euritsuenak azaroa eta abendua dira, hilabetean 160 mm izaten dira. Uda izaten da euri gutxien egiten duen momentua, 42 mm hilabetean (prezipitazio mailak ez dira inoiz 30 mm-tik jaisten).
Hezetasun erlatiboa %70-80 artean ibiltzen da, urtaro hezeenak udazkena eta abendua izanik.
Urdaibai, gainerako euskal kostak bezala, mendebalderantz doazen haize erregimena mantentzen du.
Neguan, iparraldetik datozen haizeak ibiltzen diar 4-11m/s-ko abiadura izaten duena. Udaberri eta udan hegoekialdetik etortzen dira haizeak 1-7m/s-ko abiadurarekin.
Egunean zehar, lurrak itsasoak baino tenperatura handiagoa hartzen du, gaineko airea berotzea eraginez eta aire korronte bat sortuz. Haize honi, itsasertzeko brisa dei egiten zaio eta 11etatik gauerdira arte ematen da 6m/s inguruko abiadurarekin.
Gauean zehar fenomenoa alderantziz gertatzen da. Lurra itsasoa baino azkarrago hozten da eta fenomeni honi lurreko brisa izena ematen zaio. Gauerditik 11ak bitartean ematen da 2m/s inguruko abiadurarekin.
Paisaia nagusiki itsasoa, mendia eta hondartzaz osatuta dago. Oka iparralderantz doa eta oso altuak ez diren mendiz inguratuta dago, horrela, hegoaldeko, mendebaldeko eta ekialdeko mugak ibai arroa osatzen duten mendiez osatuta daude,Kantauri itsasoa iparraldean kokatuz.
Oka ibaia Urdaibain sartu eta laster itsasadar bihurtzen da. Bere sedimentuetatik sortu diren hareazko eremuen artetik igarotzen da, padurak osatuz,itsasgoran urez estaliak. Artiga etaLaga ibaiak zuzenean itsasoratzen dira: lehena, ezkerretara,Sollube mendia etaBermeoren artean haran txiki bat sortuz; eta bigarrena, eskuinerantz, Ereñoko harana zeharkatuz, Lagako hondartzan itsasoratuz,Ogoñoko harkaitzaren ondoan.
Gernikako itsasadarra Ramsarreko hezeguneetan barneratuta dago. Erreserbaren % 4,2 da, hau da, 943 hektarea.
Itsasadarra da erreserbaren muina, izan ere, emigratzen duten hegazti askorentzako atseden hartzeko eta elikatzeko toki ezinhobea baita,Herbehereetatik datozenespatulentzat bereziki. Santoñako padurekin batera, Kantauriko erlaitzeko eta Iberiar penintsulako hezegune garrantzitsuena da. Ikuspegi botanikotik ere garrantzi internazionala dauka.
Barnealdean, 900m inguruko mendi aldapatsuez mugatua,Monterreyko pinua nabarmentzen da, egurra lortzeko ibiltzen direnak. Badaude baso batzukharitza dutenak nagusiki, Elexalde eta Oraldeikoak, adibidez. Kostarantz joanez gero,eukaliptoa nagusitzen da.
Erdialdeko zonan, lurra lautu egiten da eta nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen da. Hainbat baserri aurki daitezke bertan, auzo txikietan ordenatuak.
Mendi magalakarteaz osatutako basoz daude estalirik, itsasoraino. Haritza eta gaztainondoa ere aurki daiteke. Lurreko kalizari eskerpaisaia karstikoa garatu da, non kobazulo eta galeriak oso ohikoak diren. Erreserba barruan hurrengo mendiak daude:
Bizkargi (555 m)
Arrola (537 m)
Kanpona (504 m)
Ereñozar (447 m)
Maiaga (403 m)
Ollargan (368 m)
Axbiribil (354 m)
Katillotxu (336 m)
Atxarre (312 m)
Ogoño (305 m)
Iparraldean, bokalean, Sukarrieta eta Laidako hondartzak daude eta ezkerraldean Mundaka, bere portuak itsasorantz ematen du.
Mendebaldean Santa Katalina, Murgoa eta Lamerakoak daude. Murgoak 100m-ko desnibela du, Trankilpunta eta Kargaderua sortuz. Bermeoren ondoren, Aritxantxuko hondartza dago Talape eta Tonpoleko amildegien artean. Han daude arribolak deritzenak, paretetatik erori diren harriak, itsasoak biribildu dituenak. Mendebaldeko mugaMatxitxako lurmuturra da, bere itsasargiarekin. Erreserbatik haratago,Gaztelugatxe kokatzen da.
Ekialdean, Laidako hondartza jarraiturik, Antzoretako amildegiak daude, Antxon Azpiako kalara irekitzen dena.Izaroko irla itsasoan kokatzen da, itsasadarraren bokalearen parean, bahia erdi itxiz.
Kostak malkartsua izateari usten dio Lagako hondartza osatzeko. Ogoñoko harkaitzean amaitzen da eta beste aldean,Elantxobeko herria dago.
Urdaibairen inguruan, oso desberdinak diren 12 hondartza aurki daitezke. Laga edo Laida hondartza handietatik, Antzora edo Lapatzako kala txikietara.
Eskuineko aldea
Urdaibaiko mugen barnean hainbat irla eta uharte txiki daude, jatorri kontinentalekoak. Irla hauetako flora euskal-kostetan aurkitzen denaren berdina da nagusiki, baina aldaketa batzuk ere jasan ditu; hala nola,olibondo basatia edo basolibondoa. Itsasazpiko habitata askotarikoa da,algas,esponjak eta abar ditu.
Urdaibairen parte ez den arren, oso gertu dago Gaztelugatxeko Biotopo Babestua, San Juan de Gaztelugatxe irla eta Aketxeko uhartetxoaz osatuta dagoena.
Euskal kostako uharte handiena da eta bertan egiten dituzte habiak itsas hegazti garrantzitsuenak. Mundakaren parean kokatzen da eta Bermeoko udaletxearena da1719. urtetik. Ez dago sarbide librerik.
Tradizioaren arabera, irla hau Bermeorena izaten amaitu zuen Mundaka eta Ibarrangelu herrien arteko liskarrei amaiera emateko. Liskarrean zera esaten zen, irla eta herrien arteko distantzia neurtuz jakingo zutela zein herrirena zen. Errieta amaitzeko regata bat antolatu zen. Tradizioak dio Mundakakoek irabazi zutela, baina epaileek, Elantxobekoek, Bermeori eman ziotela saria hildako bat izan zuen istripu bat izan zutelako proban. Gertakari honi buruz hitz egiten duen dokumenturik ez dagoela esan behar da.
Gertakari hau ospatuz, urtero, Magdalenaren egunean (ermita bat esistitu zen santu honi eskeinia), irlaraino prozesio bat egiten dute Maria Magdalenaren kanta abesten duten bitartean. Bermeoko alkateak teila bat jaurtitzen du itsasora "Horraino heltzen dira Bermeoko ituklnak" esanez, herriaren mugak sinbolizatzeko. Ondoren, Elantxobera zuzentzen dira, non herri honetako alkateak aginte-makila ematen dio.
Izaron komentu frantziskar bat egon zen 1422an, Martin de Arteaga, Juan Undabarrena, Lino de Albiz eta Martin de Erkoreka fraideek sortua. Komentuan, hondarrak bakarrik geratzen direna, Enrike IV etaFernando Katolikoak bisitatu zuten. Lehenak 1457an bisitatu zuen eta bigattenak 1476an.Isabel Katolikoaren bisitarako, 1483an izan zena, harrizko eskailera bat eraiki zen, 258 koska zituena.
Paduako San Antoniok XIII.mendean bisitatu zuen monastegia, bere amonaren herria bisitatzera joan zenean.
Monastegia1719an izan zen abandonatua, komunitateaForuara mugitu zenean. Bere ordez,Maria Magdalenari eskeinitako ermita eraiki zen. Gaur egun, bere irudia Elantxobeko elizan gordetzen da.
1596ko irailaren 1ean pirata eraso bat izan zen, oker dabiltzaFrancis Drake izan zela esaten denean.
1813an erabilera militarrerako pasa zen irla, biltegi moduan. Presoentzako ere erabili zen. Gai hauetarako erabiltzen hasi zenean, sendotu egin zuten.
Irlaren irudiaIzaro Films distribuzio eta produkzio enpresaren logoa izan da.
Aurretik Doniandere deitzen zitzaion eta Okaren bokalean kokatzen da. Bertan ermita bat egon zela ikusi da eta garai batean zubi batek lurrera batzen zuela. Sarbidea dauka itsasbeheran oinezkoentzat. Erabilera militarreko eraikinen hondarrak ere baditu.
Uharte txiki hau, kostatik oso gertu egonik zubi batez lotuta dagoena, irisgarria da oinezkoentzat itsasbeheran. Sukarrietaren parean kokatzen da eta 2,7 hektareako azalera du.
XIX. mende amaieran etaXX. mende hasieran oso toki famatua izan zen uda pasatzeko.1896an bainuetxe bat eraiki zenJuan Tomás Gandariasen aginduz, garai hartan irlaren jabe zena. Inguruan beste ostalaritzako toki batzuk ireki ziren. Horren adibide da1919an irlaren parean eraiki zenPaco Hostala.1930ean itsaski haztegi bat gehitu zitzaion. Hostalak1963an itsi zituen bere ateak, baina2002an haztegia berreskuratu egin zenUrdaibaiko Galtzagorriak elkarteari esker.
Bertako artadi kantabrikoa erreserbako zaharrena da. Bere kontserbazioa hotela eta bainuetxeari esker eman da. 2000. urtean lorategi botaniko bat egin zen Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren eskutik, non 25 flora espezie desberdin nabarmentzen diren.
Kokapena oso egokia da txoriak behatzeko, adibidez,martin arrantzalea,lertxuntxo txikia,txonta arrunta,zozoa,txantxangorria,erregetxo bekainzuria,ubarroia eta abar luze bat.
Urdaibai inguratzen duten mendiek ikuspegi ederrak eskaintzen dituzten puntu estrategikoetara iristeko aukera ematen du. Behatoki famatuena Oiz mendia da, 1036 m-ko altuera eta kokapen zentratuarekin urrunagoko gauzak ikustea ahalbidetzen du. Zerua garbi dagoen egunetan ZaragozakoMoncayo ikustera ere ititsi daiteke. Oiz berez ez da Urdaibaien parte, tontor txikiago bat da hegoaldeko muga zehazten duena. Astoganatik ere azalera guztia ikusi daiteke. Behatoki garrantzitsuenak honako hauek dira:
Urdaibaiko erreserbako arroka zaharrenakTriasiko amaieran sortu ziren, bertako azalera itsasoak estaltzen zuenean eta ale fineko sedimentazio bat sortzen zenean.Intrusio magmatikoekofita masak buztinean sartzea eragin zuen. Hurrengo periodoan,Jurasikoan, sedimentazioa gelditu eta itsasoa sakondu egin zen, non fosilizatzera iritsi ziren hainbat ornogabe espezie bizi ziren.
Kretazeoan sedimentazioa berriro hasi zen, lehendik zeuden geruzen gainean jarraitu zuena. Hauen gainean koralezko arrezifeak sortu ziren, kostarekiko paraleloak. Egitura hauetanrudistak nabarmendu ziren (kono formako molusko batzuk), orbitolinak eta brakiopodoak. Arrezifeak haitzak konposatzen dituzten kareharriaren arduradunak dira. Hainbat milioi urte geroago, uharreen gainean,flyschs-ak eratuko zituzten lohi eta harea sedimentatu ziren
Iberiar plakaren bultzadak, orain dela 40 milioi urte, hau itsas-mailatik gora igotzea eragin zuen, ondoriozKantauriar mendikatea eta Nabarnizeko antiklinalak sortuz. Itsasoaren hondoa higadura atmosferikoaren aurrean babesgabe geratu zen.Kuaternarioan eman zen higadurak geruza zaharrenak bistan utzi zituen eta errekek erliebearen forma originalak aldatu dituzte.
Eman zen tolesdurak gaineko geruzetako batzuk apurtu zituen. Okako haranean Nabarnizeko antiklinala apurtu zen haran zabal bat sortuz. Bertako higadurakTertziarioko geruzak desegin eta kanal bat sortu zuen itsasotikgoi-kretazeoko flyscheraino. Honek urarekin erosionatu zen kareharria bistan utzi zuen,Triasikoko buztin iragazgaitzetara iritsi arte, altxamendu geologikoa desagerraraziz, antiklinala estali eta geruza zaharrenak bistan utziz. Prozesu honidiapirismo deitzen zaio eta bere produktuari, sortzen dituen haraneidiapiro.
Azken bi milioi urteetan,kuaternarioan zehar, itsasoak bere mailan funtsezko aldaketak jasan ditu hainbat alditan, higadura handia eragin duen faktorea. Azken glaziazioan, Würmen Glazioazioa izenekoa, itsasoa gaur egun dagoena baino 12 km barrurago zegoen etaIzaro irlakAtxarre etaEreñozar uharteekin zubia sortzen zuten. Glaziazioaren amaieran gaur egun dagoen mailara jaitsi zen gradualki. Aldaketa hauek sedimentazio ugari eragin zituzten.
Ekarpen hidrologiko nagusia itsasbehera eta itsasgora sekuentziek osatzen dute. Marea ziklo bakoitzean estuarioko ur guztia berritzen da 12 ordu ingurutan.
Oka, Mape eta Golako ibaiek garrantzi geodinamiko eta ekologiko handia duten arren, hauen ekarpek hidrikoa oso txikia da marearekin alderatuz gero. Ur geza honen ekarpena, sistema karstikotik datorren urarekin batzen da, oso ohikoa kareharrizko ingurunetan.
12 km-ko luzera eta 1 km-ko zabalera izanik,estuarioa Urdaibairen bihotza da. Itsasgora eta itsasbeheraren arteko desberdintasuna 4,5 m-koa da.
Itsasadarra zabaltzen joaten da kostara gerturatu hala, harezko barrera bat eratuz ekialdeko zatian. Urak garraiatu dituen sedimentuak ibaiaren ibilgua betetzen joaten dira, Oka lohiz betetzea eraginez. Ibaiak ekarritako sedimentuak, mareak eramaten dituzte gorantz, malda txiki bat duen estuario-haran bat sortuz.
Kretazeoko kareharria etatriasikokoofitak azaleratu egiten dira estuarioan zehar dauden hareazko sedimentuetatik, haraneko zati batzuk nahiko estutuz; horren adibide da Bekoako uhartea.
Mendi-hegalak oso malkartsuak dira, 250 m-ko desnibela izatera ere irits daitezke ekialdeko aldean. Inguru honetan 40 m inguruko lautada bat ikus daiteke itsasadarraren gainaldetik, maldarekin apurtzen duena. Beste aldeko hegalak leunagoak dira eta 100 m-ko altuerara irits daitezke.
Korronteen eragina, bai ibaiarena, bai marearena, ezinbestekoa da sedimentazioaren konkreziorako. Estuarioaren barnealdean marea lautadak eratu dira, flora kontinentalak kolonizatu dituenak.
Antzorako puntak eta Santa Katalinako irtenguneak itsasoak eragina duen zonaren hasiera markatzen du.MuruetatikGernikaraino, 5 km-ko kanal artifizial bat eraiki zen ibai-ibilgu zaharra ordezkatzen duena, denborarekin bere erabilgarritasun maila jaitsi arren.
Mundakatik Kanala hondartzaraino, zonalde hareatsua dago, non Laidako hondartza osatzen duen hareazko barra nabarmentzen den. Harea bertan pilatzearen arrazoia korronteak dira, mendebaldetik ekialderantz doazenak.
Mendebaldeko aldea da energia gehien jasaten duen lekua estuario guztian; bertan kokatzen da ibaiko uren irteera eta itsasoa lurrean sartzeko bide nagusia bihurtu da. Iparraldeko mugan Mundakako barra deritzona garatu da, ganbiltasuna duela ipar-mendebalderantza.
Laidako hondartzan dunak sortzen dira hegoaldeko haizearen ondorioz. Fenomeno honek egun pare batean metro bateko garaierara iritsi daitezken dunak sortzen ditu. Lurrazal hareatsua, kontinenteetara lotuta dauden eremuez aparte, itsasoak estaltzen du itsasgora garaian. Agente askoren eragina jasaten dutenez, erraz moldeatzen diren eremuak dira.
Kanalatik Bekoako irlaraino, bokalearen zabaltzea ematen denean, lokaztiak sortzen dira harea ere badutenak. Marearen korrontea (gorantz doana) ibaiaren korrontea (beherantz doana) baino handiagoa da, ondorioz, ibaiak garraiatzen dituen materialak ez dira itsasoan libratzen. Lokaztiak, materia organiko maila altuak eta oxigeno maila baxuak dituztenak, kolore ilunekoak dira eta hareazko geruzekin nahasten dira, argiagoak direnak. Eremu hauetan itsasoko fauna nagusitzen da.
Bekoako irlatik Gernikaraino, harearik gabeko lokaztiak daude, eremu hauetaraino iritsi ezin duelako hareak. Kanalak ekartzen duen harea apurra lohiaren gainean pausatzen da eta dekantazioz ematen da sedimentazioa, bertako energia maila baxuaren ondorioz.
Paduretan alga asko pilatzen dira lurraren egonkortze eta gazitasun mailaren txikiagotzeagatik. Marismen zonaldea da aberastasun ekologiko handiena duena. Kasu batzuetan, padurak desekatu dira bertako lurrak laborantzarako erabiltzeko.
Barnealdeen dagoen zatian ibaiko-uren uholdeak ematen dira, padura eta lautadaren arteko transizio zona bezala jokatuko luketenak, Gernikako lurraldean kokatzen dira.
Lautadak dinamika sedimentarioa dauka, Oka ibaiaren maila igotzen denean ematen diren uholde periodikoetan oinarrituta dagoena, eta bere sedimentuak ibaian uzten ditu. Material hauek Baldatika eta Golako bezalako erreketatik datozte. Material hauek lautadan jalkitzen dira, bere maldan aldaketak eraginez. Lautada sustrato lohitsu baten gainean dago, geruza iragazgaitz bezala jokatzen duena. Geruza horren ondorioz, ohiko da putzuak pilatzea.
Gernikaraino iristen den kanalak aldaketak jasan zituen, XX. mendearen hasieran, meandroak ekiditeko kanal artifizial bat eraiki zenean. Oka ibaiaren ibilgu originala baztertuta geratu da eta jada ezin da erabili lohiz bete delako. Ibilgu artifizialaren hustuketa balbula batzuen bitartez egiten da; hauek marearen sarrera oztopatzen eta ibaiko uren hustuketa ahalbidetzen dute
Euskal kosta guztiaplataforma kontinental estua eta malkartsua izateagatik nabarmentzen da. Urdaibaiko itsasertza hondoratze kosta bat da, non ibai-haranak higatuak izan direlako estuario eta itsasadar bihurtu diren. Lurra konposatzen duten material desberdinak uharte eta arku egituretan higatzea eragiten dute. Urdaibaiko mugak ezartzen dituzten bi akzidente geografikoak honako hauek dira: mendebaldean, Matxitxako lurmuturra,hareharriz osatuta dagoena eta ekialdean Arbolitz Punta,kareharrizkoa dena.
Matxitxako lurmuturra erreserbako iparraldeen dagoen puntua da. Gainerako kosta eta Izaro irla babesten ditu kostarekiko paraleloak diren korronteetatik. Kretazeoko hareharriz osatuta dago, itsasoak higatu dituenak, amildegiak sortuz.
IzaroBermeoko udalerriarena da.Mundakatik 2 km-tara eta Bermeotik 3 km-tara kokatzen da artxipielago txiki bat sortuz Hotzarri eta Potorro-harrirekin batera. Izaro kontinenteari itsatsita egon zen Antzorako lurmuturraren bitartez, baina gaur egun banatuta daude.
Uharteen azalera ia 4 hektareatara iristen da eta amildegiak sortzen dituzten flyschez osatuta dago, non kobazulo eta sarguneak sortzen diren. Altuera garaiena 50 m-koa da eta bertatik gertu Magdalenako ermitaren hondarrak daude.
OgoñokLagako hondartza Elantxobeko badiatik banatzen du. Kareharrizkoa da, 200 m ditu garaieran eta bere oinarrian itsasoa 20 m barneratzen da, kobazulo, sifoi eta sarguneak eratuz.
Harezko hondoa txikiagotu egiten da kostatik urrundu ahala. Harea loditasun desberdinekoa da sakoneraren arabera. Lagaren iparraldean, 50 m inguruko sakonerarekin, harea lodia da etaekinodermatu,bibalbio etagastropodoen pilaketak aurki daitezke. Kostatik gertu, ordea, harea finagoa da 25 m inguruko sakoneran. Hala ere, Izaroko irlak barrera gisa jokatzen duenez, posible da bertan hare fina aurkitzea nahiz eta 45 m-ko sakoneran egon arren.
Urdaibai osatzen duen lurrazala buztinezko haran bat da. Honen gainean, lehenagoko materialak azaleratzen dira mendixka txikiak sortuz, Goitiburu (106 m), Gaitoka (56 m) eta Goierri (88 m), adibidez. Mendixka hauek triasikoko materialez osatuta daude, buztinak bereziki, baina badaude ofita eta berde eta gris koloreko harri azpi-bolkanikoak.
Sukarrieta etaForuako Elexalde auzoen arteko ezkerreko mugan zehar eta Bekoa etaKanala auzoen arteko eskuin aldean zehar,jurasikoko materialak aurkitu dira. Material hauek kolore iluneko eta fosiletan aberatsak (ammoniteak etabelemniteak) direnkareharriak dira.Ereño eta Nabarnizen artean etaBusturiankretazeoko material gutxi batzuk daude marga eta kareharrizkoak, arbel itxura dutenak eta beste sedimentu batzuekin nahasten direnak; hauen arteanlimonita beltza etahareharria. Toki hauetan ugariak dirabibalboen etaostrakodoen fosilak.
Kareharrizko lur honen gainean artadiak egon ohi dira, harriaren barruan "karst"-ak ematen dira, kobazulo, dolina eta leizeak eratuz, geroago haran itxi edoendorreiko bihurtuko direnak;Bollar,Basondo etaMalluku haranak dira adibide.
Erreserbaren barruan meategiak ustiatu dira, kareharriarenak bereziki. Denboran zehar egon diren guztien artean, Foruko Atxa, Foruan eta Muruetaganakoa, Ereñon, soilik daude aktibo gaur egun. Ustiapen hauek eragin negatiboa daukate erliebean eta ondorioz, artadietan.
Bereizgarria denflysch-a ezkerreko mugan zehar zabaltzen da, Karabizubietako eta Kurtzegane mendietatikMatxitxako lurmuturreraino. Beste aldetik, flyscha Ogoño mendiaren ekialdean ikusi daiteke, Elantxobe kokatzen den lekuan, kostan zehar erreserbako mugak gainditzen dituen arte.
Gernikatik labazko zati estu bat zabaltzen da, Kosnoagako menditik zehazki, Mungiako haraneraino, Urdaibaiko eremuetatik kanpo. Laba hauek Foruako Baldatika eta Rigoitiako Metxika lurretatik igarotzen dira. Forma biribilak hartuz hoztu ziren itsasoko urarekin kontaktatu zutenean, garai hartan ura baitzegoen zonalde horretan.Basalto etaandesitazko material bolkanikoak eratzen duten serie baten parte dira.
Urdaibairen hegoaldeatertziarioaren hasierako sedimentuek osatzen duten zerrenda batez itxita dago, Bizkaia zeharkatzen duena. Zerrenda hau oso higatuta dago jada. Zenozoikoaren bigarren etapa marga eta kareharria hareharriaren txandakatzearekin ikusten da.
Urdaibaien garatzen denflorak oinarri atlantikoa dauka funtsean. Bertan ugariak dira zelai, haritzez osatutako arboladiak, basoak etakonifera landaketak. Kostako gunea baso kantabrikoez estalita dago,arteak etagurbitzak. 615landare espezie eta 318ornodun deskribatu dira, hauetatik 245hegaztiak izanik. Giza jarduerek eskuarki aldatu dute ingurunea, baina laborantzaren gainbeherak landaredia originala zertxobait errekuperatzea ahalbidetu du.
Urdaibaien hainbat zona desberdintzen dira fauna eta florari dagokien ezaugarri desberdinak dituztenak:
Landare mota | Azalera (ha) |
---|---|
Artea | 1426.5 |
Haritza eta baso misto atlantikoa | 1020.1 |
Prebrezal atlántico | 8.0 |
Otadiak etairatzeak | 926.9 |
Sastraka altuak | 42.1 |
Sasiak | 1.1 |
Albitz-belarra | 147.8 |
Larre eta laborantzak | 5235.8 |
Sega-belardiak | 3.3 |
Ihitoki edo uholde-sakonuneak | 352.9 |
Kareharri landare eremuak | 3.1 |
Itsasertzeko amildegietako landare eremuak | 97.4 |
Hondartzetako landaredia | 38.2 |
Paduretako landaredia | 223.5 |
Lezkadiak | 66.9 |
Landare nitrofiloak | 293.7 |
Baso landaketak | 11 635.2 |
Mahastia etazerealak | 25 |
Parke eta lorategiak | 7.1 |
Landarerik gabe | 101.8 |
Itsasadarra | 392.4 |
Inguruneen arabera honako landare espezieak aurki daitezke:
Ingurunea | Espezieak | Ingurunearen ezaugarriak |
---|---|---|
Estuarioa eta paduretako ertzak | Haltza,sahatsa etatamarindoa | Gazitasuna eta putzuak sortzea |
Itsaslabar harritsuko frontea | Txilarra, otea eta artea | Itsasoko haizeak eta kresal ingurunea |
Erreka ertzak eta sakonune hezeak | Haltza, sahatsa etalizarra | Putzuak sortzea eta uholdeak |
Amildegi hezeak | Hostozabalen baso mistoa, haltza, lizarra,astigarra etaurkia | Itzala, harriak eta lur-jausiak |
Zelai eta haraneko puntu baxuak | Haritza, lizarra, astigarra,gaztainondoa etaintxaurrondoa | Kalitatezko lurra |
Mendi-hegal altu eta isurialde eguzkitsuak | Ametza | Eguzkia, lur hareatsu eta lehorrak |
Kareharrizko haitz-tokiak | Artea | Eguzki, ur eta haize gutxi mantentzen duten lurrak |
Zonalde altuak, hegoaldeko isurialdea | Pagoa | Lur fresko eta hezea |
Urdaibaien aurki daitezken ekosistema kopuru handiak fauna oso aberatsa izatea eragiten du, 318 espezie daude erregistratuta, hegaztiak kontuan hartu gabe. Hegazti akuatikoen 55 espezie identifikatu diraardedae,anatidae,rallidae,charadriidae,scolopacidae etalaridae familietakoak.
Ibaiaetan bizi dira arrain gehienak. Ibaiaren goi-ibilguanamuarraina,mazkarra,aingira etakatxoa nabarmentzen dira; erdi-ibilguanbarboa etaloinak agertzen dira eta hauen kopuruan handitzen joaten da ibaia beherantz joan ahala. Beste aldetik, ur-gaziko arrainak ere badaude, hala nola, kabuxino txikia,korrokoia,platutxa eta aingira.
Presio handia dute ingurumen baldintza eta giza-jardueraren ondorioz; hala ere, kopuru handia dago Urdaibaien. Adibidez,zapoak, hainbatigel espezie,arrabioak,uhandreak etaeskinkoak.
Musker eta sugandila espezie ugari daude (Izaroko muskerra, adibidez) eta sugeak ere bai.
Hegaztiak dira Urdaibaiko talde aberats eta nabarmenena. Erreserbaren kokalekua ezin hobea da Europa eta Afrika artean emigratzen ari diren hegaztiek atseden hartzeko. Hegazti sedentarioak eta udatiarrak ere habiak egiteko aprobetxatzen dute tokia.
2009tik, Urdaibai Bird Centerrek egiten du hegaztien ikerketa, Europa mailan garrantzitsua den zentro ornitologikoa. Bertan egiten diren proiektuen artean ekologia espaziala eta habitataren erabilera, emigrazio mugimenduak, biologia, espezie kopurua eta hegaztien beste hainbeste arlo aztertzen dira. Beraien helburuetako bat hegaztiak hobeto ezagutzea da.
Nabarmenenaklertxun hauskara,mokozabal zuria,arrano arrantzalea,txori zezen arrunta,zankaluzea,kuliska zuria,txilinporta txikia,koartzatxo handia,ahate txistularia,martin arrantzalea,ur-benarriza etazuhaitz-belatza dira. Guztiak urteko momentu desberdinetan egon ohi dira ikusgai. Azpimarragarria da Urdaibain agertu ohi direla Espainian espezie oso arrarotzat hartzen diren zenbait hegazti, adibidez:branta musubeltza,eider arrunta,ahatebeltz hegazuria,izotz-ahatea,beltxarga oihularia etabranta musuzuria.
Oruetako urmaelaren birsorkuntzatik, hegaztien kabi kopurua handitu egin da.
Ugaztunak txiki eta handietan sailkatzen dira. Txikien arteansatorra,satitsua,lursagu gorria etamuxar grisa aurkitzen dira. Handien artean desagertzeko zorian dauden hainbat espezie daude; hala nola,bisoi europarra, etaipurtatsa. Hauetaz aparte,untxia,katajineta,lepazuria,ur-satitsua,basurdea,azeria, etaorkatza.Bisoi amerikarren bat ere ikusi daiteke, abeltegiren batetik ihes egindakoa.
250intsektu espezie desberdin identifikatu dira 15 orden eta 97 familietakoak eta 77araknido espezie, 23 familia desberdinetakoak, batzuk babestuta daude.
Urdaibaiko gunea Bizkaiko turismo leku nagusietako bat izan da XX. mendearen bukaeraz geroztik,Mendebaldeko zibilizazioko herritarren artean turismoa masifikatzearekin batera. Bertako hondartzak dira bizkaitarrak gehien erabiltzen dituztenak, eta turista kopuru handiak izaten dituzte. Surfean aritzeko lekutzat, mundu osoan du ospea Mundakak, eta surflari asko erakartzen ditu. Urriko lehen astelehenetan nekazari eta abeltzaintza azoka bat egiten da Gernikan, Euskal Herri mailan famatuenetako bat dena. Bermeoko Arrain Azoka ere ospetsua da, maiatzeko azken aurreko asteburuan ospatzen dena.
Naturaren turismora zaletuta daudenentzat Oruetako hezegunea erakargarria da; bertan haritz eta arte baso mistoak daude, uraren ertzean.
Horrez gain,Urdaibai Bird Center ikerketa zentro famatua Urdaibai biosfera erreserban dago kokatuta. Fama handia dauka Europan, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen parte hartzearekin dihardu.
Busturialdeko eskualdea Bizkaiko erdigunetzat ere jotzen da. Bertan kokatzen baitira askatasuna eta izaera propioaren ikurrak, hala nola,Gernikako arbola etaBatzarretxea. Eskualdea bereziki aktiboa da sektore metalurgia sektorean. Bermeoko arrantza-portua Kantauriko garrantzitsuenen artean kokatzen da eta Oka ibaiaren inguruan garatu den industria oso handia da. Turismoa ere asko bultzatzen da eta garrantzia du ekonomian.
Babesturako zonaldeari eman zaion izenak, Urdaibai, itsasadar inguruko lurrei egiten die erreferentzia eta bere jatorria Oka ibaiaren ertzean kokatzen den dorre batean dago. Etxe-dorre honetan, gaur egun hondarrak geratzen dira soilik, Perejilaren Dorrea bezala ezagutzen da ere. 70. hamarkadan hasi zen izan hau erabiltzen itsasadarra eta inguruko tokiei buruz hitz egiteko.