Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Urbasa

Koordenatuak:42°49′20″N2°05′02″W / 42.82213°N 2.08385°W /42.82213; -2.08385
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbasa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaDulantz
Garaiera1.243 m
Motamendilerroa
Azalera160 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°49′20″N2°05′02″W / 42.82213°N 2.08385°W /42.82213; -2.08385
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Geologia
Material nagusiakareharri
Urbasaren kokapena Nafarroan

UrbasaNafarroa Garaiko mendebaldekomendilerro bat da,Sakana etaAmeskoak bereizten dituena. Batez beste 1.000 metroko altuera du, eta bere punturik altuenaDulantz da (1.243metro). Gaur egunUrbasa-Andia natura parkea osatzen du, 11.500hektareako hedadura duela.

Ekialdetik mendebaldera,Lizarragako mendatetikUrbasako mendateraino hedatzen da mendilerroa.

Mendiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek dira mendilerroaren 3tontor altuenak:

  1. Dulantz, 1.243 m[1][2]42°47′56″N2°02′52″W / 42.7989994°N 2.0478372°W /42.7989994; -2.0478372
  2. Alto de la Nevera, 1.214 m42°48′13″N2°02′32″W / 42.8035184°N 2.0422401°W /42.8035184; -2.0422401
  3. Maiza edoBaiza, 1.182 m42°52′28″N2°05′07″W / 42.8745077°N 2.0853059°W /42.8745077; -2.0853059
Tontorren zerrenda osoa
  1. Dulantz, 1.243 m42°47′56″N2°02′52″W / 42.7989994°N 2.0478372°W /42.7989994; -2.0478372
  2. Alto de la Nevera, 1.214 m42°48′13″N2°02′32″W / 42.8035184°N 2.0422401°W /42.8035184; -2.0422401
  3. Maiza edoBaiza, 1.182 m42°52′28″N2°05′07″W / 42.8745077°N 2.0853059°W /42.8745077; -2.0853059
  4. Ekaitza, 1.166 m42°46′58″N2°04′12″W / 42.7829095°N 2.0700777°W /42.7829095; -2.0700777
  5. Bargagain, 1.153 m42°52′14″N2°09′44″W / 42.8706486°N 2.1623219°W /42.8706486; -2.1623219
  6. Iruaitzeta, 1.144 m42°52′36″N2°05′44″W / 42.8767859°N 2.0954961°W /42.8767859; -2.0954961
  7. Garimendi, 1.141 m42°46′37″N2°04′27″W / 42.7768638°N 2.0741411°W /42.7768638; -2.0741411
  8. Zanabe, 1.136 m42°47′57″N2°02′01″W / 42.7992582°N 2.0335866°W /42.7992582; -2.0335866
  9. Ollide, 1.134 m42°51′53″N2°02′27″W / 42.864787°N 2.0407915°W /42.864787; -2.0407915
  10. Ixuripunta, 1.133 m42°52′19″N2°09′22″W / 42.8719707°N 2.1559743°W /42.8719707; -2.1559743
  11. Kerezmendi, 1.118 m42°46′08″N2°04′32″W / 42.7689506°N 2.0755668°W /42.7689506; -2.0755668
  12. Bardoitza, 1.115 m42°47′56″N2°05′31″W / 42.799025°N 2.0920193°W /42.799025; -2.0920193
  13. San Adrian, 1.114 m42°52′07″N2°03′04″W / 42.8686364°N 2.0510156°W /42.8686364; -2.0510156
  14. Balankaleku edo Kurutzetako harria, 1.106 m42°52′23″N2°08′27″W / 42.8729483°N 2.1409016°W /42.8729483; -2.1409016
  15. Iruelorrieta, 1.093 m42°52′18″N2°04′20″W / 42.8715829°N 2.0721143°W /42.8715829; -2.0721143
  16. Azantza, 1.085 m42°44′33″N2°03′52″W / 42.7424648°N 2.0643536°W /42.7424648; -2.0643536
  17. Arrepuia, 1.066 m42°46′46″N2°05′46″W / 42.7794799°N 2.0961192°W /42.7794799; -2.0961192
  18. Gainsoil, 1.064 m42°51′27″N2°12′17″W / 42.8574619°N 2.2048394°W /42.8574619; -2.2048394
  19. Santa Marina edo Antsumendi, 1.064 m42°52′18″N2°07′01″W / 42.8716669°N 2.1168861°W /42.8716669; -2.1168861
  20. Larraitza, 1.055 m42°45′13″N2°04′27″W / 42.7534859°N 2.074147°W /42.7534859; -2.074147
  21. Kurruzkarraz, 1.054 m42°46′46″N2°02′22″W / 42.7793884°N 2.0395314°W /42.7793884; -2.0395314
  22. Azpala, 1.036 m42°45′43″N2°02′30″W / 42.7620171°N 2.0416819°W /42.7620171; -2.0416819
  23. Etxaurte, 1.025 m42°47′06″N2°14′50″W / 42.7848773°N 2.2472031°W /42.7848773; -2.2472031
  24. Larregoiko, 1.023 m42°46′34″N2°09′07″W / 42.7761693°N 2.1518979°W /42.7761693; -2.1518979
  25. Aitzandieta, 1.015 m42°46′48″N2°14′11″W / 42.7800424°N 2.2364669°W /42.7800424; -2.2364669
  26. Agileta, 994 m42°50′49″N2°09′51″W / 42.8470684°N 2.1641826°W /42.8470684; -2.1641826
  27. Alto de la Planilla, 967 m42°46′13″N2°01′06″W / 42.7702473°N 2.0182089°W /42.7702473; -2.0182089
  28. Bretxagaina, 965 m42°50′38″N2°06′29″W / 42.8440151°N 2.1080162°W /42.8440151; -2.1080162
  29. Tximista, 945 m42°51′12″N2°07′36″W / 42.8534619°N 2.1267413°W /42.8534619; -2.1267413
  30. Urdaida, 888 m42°45′53″N2°15′13″W / 42.7646927°N 2.2535341°W /42.7646927; -2.2535341
  31. Alto de Amaso, 832 m42°45′52″N2°14′41″W / 42.7644195°N 2.2448353°W /42.7644195; -2.2448353
  32. Belaztegi, 797 m42°45′49″N2°13′53″W / 42.7635115°N 2.2315246°W /42.7635115; -2.2315246
  33. Isusura, 785 m42°45′54″N2°13′25″W / 42.7650617°N 2.2237077°W /42.7650617; -2.2237077
  34. Aitzuripe, 781 m42°45′34″N2°13′14″W / 42.7593484°N 2.2204794°W /42.7593484; -2.2204794
  35. Lazkua, 781 m42°42′40″N2°03′43″W / 42.7111597°N 2.0618811°W /42.7111597; -2.0618811
  36. Etxazarra, 767 m42°45′34″N2°12′57″W / 42.7595336°N 2.2159552°W /42.7595336; -2.2159552
  37. Barluze Uiarra, 764 m42°45′42″N2°13′44″W / 42.7616113°N 2.2288471°W /42.7616113; -2.2288471
  38. Altikogaña, 733 m42°42′29″N2°03′37″W / 42.7081035°N 2.0603763°W /42.7081035; -2.0603763

San Millan edo Donemiliagakomendi-oinak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Apalaz, 677 m42°41′14″N2°00′49″W / 42.6870979°N 2.0137335°W /42.6870979; -2.0137335
  2. San Millán, 670 m42°41′00″N2°01′20″W / 42.6834235°N 2.0221161°W /42.6834235; -2.0221161
  3. Alto de Gurugú, 621 m42°40′38″N2°00′40″W / 42.6773216°N 2.0109799°W /42.6773216; -2.0109799
  4. Peñaguda, 570 m42°40′38″N2°01′39″W / 42.6772469°N 2.0275465°W /42.6772469; -2.0275465

Geologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egitura geologikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urbasa estrukturalki pirinioaurreko mendilerro bat da,Andimendi,Lokiz,Leire,Alaitz edoErreniegarekin batera[3]. Egiturasinklinal eskegi bat da, baina Andimendikoa baino askoz leunagoa. IparralderantzBeriaingo sinklinala eta Ergoienako antiklinala aurki daiteke, eta hegoalderantzLokizeko antiklinalak mugatzen du, bere txarnela higatua duena.

Ekialdeko mugaLizarragako failak ezartzen du, Ipar-Hego norabidekoa.[4]. MendebaldeanEntzia etaTrebiñuko mendilerroetan jarraitzen du egiturak.

Historia geologikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Harri gehieneakpaleozeno etaeozeno garaikoak dira.Alga gorriak etanummulitesfosil asko aurki daitezke. Hegoaldeanitsas-triku fosilak ere aurki daitezke.

Karsta

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urbasakarstifikatutako gunea da, hau da,kareharriz sortua da. Hainbat kobazulo ditu.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

HegoaldeanUrederra jaiotzen da, urdinak diren putzuak etaur-jauziak sortzen.

Mugak eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urbasak honako mugak ditu:

Urbasak ere barne mugak ditu, Ameskoetara ematen duen lurrak eurenak baitira eta Sakanara ematen dutenak komunalak.

Ekosistema

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Flora

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Urbasako basoa

Urbasan batez erepagoak daude, nahiz eta geroago landatutakopinuak eta magaletan daudenharitzak ere aurki daitezkeen.

Urbasako pagadia,Iratikoaren ondoren,Europako handienetarikoa da.Pagoa normalean bakarrik agertzen den zuhaitza da, baina urbasan hainbat lekutanaltza etaarteekin batera agertzen da (lehenengoa lur buztintsuetan eta bigarrena lehorragoetan).

Dolinatan hainbat zuhaixkekin batera agertzen dira, besteak besteezki etahurritzekin.

Dolinetan ereIsopyrum Thalictriodes motako lore txuriak daude. Gutxiagotan daudeCorydalis Cava etaRanunculos Ficaria loreak.

Basaranak ere erruz daude.

Fauna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Artaldea Urbasako errepidearen erdian,elurra kentzeko makinak botatakogatza jaten.

Urbasanotsoa etaorkatza aurki daitezke, nahiz etaanimaliarik arruntenak gizakiak eramandako abereak diren (behia,zaldia etaardia[5]).

Ugarienak diren basabereakbasurdea,azeria,katagorria etamuxarrak dira. Hainbatnarrasti etaanfibio espezie ere aurki daitezke. Gauetansaguzarrak agertzen dira eta hiru espezie daude kontatuta.

Hegaztiei dagokionezusoak,beleak etaputreak aurki daitezke.Arranoak eta bestelako harrapakari handiak erruz ikus daitezke.Haritzak dauden lekuetantxantxangorria aurki daiteke.

Urederran hainbat arrain mota daude, batez ereamuarrainak.

Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg:Dani Blanco,Argia,

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa2007ko otsaila,2009ko apirila,Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretakotoponimoekEuskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Urbasa (Mendikat)
  2. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  3. Edeso, Jose Miguel. INTRODUCCIÓN AL MARCO GEOLÓGICO DE EUSKAL HERRIA. INGEBA (kontsulta data: 2011-4-13).
  4. Gran Enciclopedia Navarra. (kontsulta data: 2011-4-13).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Gabonetarako Urbasatik Begoñara oinez etortzen ziren artzainak (1954-1958) -» Uriola.eus (kontsulta data: 2024-12-22).

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Urbasa&oldid=10013314"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp