Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ur-ipurtats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur-ipurtats
Iraute egoera

Galzori larrian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMustela
EspezieaMustela lutreola
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia53 egun

Ur-ipurtatsa edoeuropar bisoia (Mustela lutreola)ugaztunharagijalea da,mustelidae familiakoa. Harenganako interesaren arrazoi nagusia jasaten ari den murrizketa da. Joan den mendearen erdialdera arteErdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen arren, egun galtzeko arrisku larrian da eta haren populazio bideragarri bakarrakiberiar penintsularen iparraldean etaFrantzia hegoaldean daude. Horren errudun nagusitzat haren habitata suntsitsea etaamerikar bisoia sartzea jotzen dira.

Deskribapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ile motzekoa,txokolate kolore uniformea du gorputz osoan etaezpainaren goiko eta beheko aldeanorban zuri bat du.Dimorfismo sexuala ageri du tamainaren bidez;arrak 700-1100 g-ko pisua eta 500-580 mm-ko luzera du, etaemeak, berriz, 450-650 g-ko pisua eta 430-505 mm-ko luzera. Gorputza luzanga,belarri txikiak,hanka motzak eta buztana gorputzaren luzeraren erdikoa ditu.Mintz interdigital ez osoak ditu, bai aurreko zein atzeko hanketan.

Banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garai batean Erdialdeko Europa osoan banatzen zenUral mendietaraino, Europa iparraldetik itsasoMediterraneo etaBeltzeraino. Ordutik 20 herrialde baino gehiagotan galdu da, batez ere Erdialdeko Europan. Gaur egun, Europako ekialdean dezente geratzen da, baina Europako mendebaldeanFrantziakoLandetan,Euskal Herrian,Errioxan etaBurgosen dago soilik. Hego Euskal Herrian,GipuzkoakoOria,Deba,Agauntza,Leitzaran etaAbaloz ibaietan ikusi da;Bizkaian,Artibai,Oka,Ibaizabal,Nerbioi etaButroe ibaietan;Nafarroan, besteak beste,Ebro,Aragoi ibaia,Irati,Arga,Ultzama ibaia,Basaburua,Alhama etaBidasoan; etaArabakoZadorra,Dulantzi,Jugalez,Artziniega ibaia etaEga ibaietan. Ez dago Iparraldeko daturik.

Habitata

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibaietan, erreketan, aintziretan, inguru zingiratsuetan, ubideetan, paduretan eta kostaldeko inguruetan bizi izaten da. Ibaien bidearen erdialdea eta bukaera hautatzen ditu, izan ere, korronte motela, ibaiertzeko landare estaldura handia eta uraren kalitate ona ditu gogoko. 0-200 m artean izaten da isurialde atlantikoan eta 300-1500 m artean isurialde mediterraneoan, baina tarte horien barruan, kota baxuetan aurkezten ditu dentsitate altuenak.

Elikadura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haragijalea da, igeri eta urpean ibili ohi da, eta ibai ertzak korritzen ditu ornodun txikien eta krustazeoen bila. Batez erearrainak,ugaztun txikiak etahegaztiak jaten ditu, etaanfibioekin,narrastiekin etaintsektuekin osatzen du bere dieta.

Bizimodua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Batez ere jarduera gauekoa eta ilunabarrekoa du. Emeak arrak baino eguneko jarduera handiagoa du. Arren eguneko jarduera apurra beren atseden lekuen inguruetan gertatzen da, sastraka arteetan. Arrak aktiboago egoten dira araldian daudenean.

Espezie bakartia da, lurraldekoitasun arinekoa, sexu eta adin desberdineko banako ugari bizi dira elkarrekin ibaiaren zati zabaletan. Arrek 8-14 km-ko ibai zatiak korritzen dituzte, eta emeek, berriz, 2-5 km-koak. Haien dispertsio ahalmena handia da, batzuetan ibaitik kanpora, mendietan eta jatorrizko lekutik kilometro askotara. Emeek lurralde jakin batzuk izaten dituzte, eta arrek handiago beste batzuk; emeenak arrenen barruan egoten dira, baina arren lurraldeen arteko gainezarpena minimoa da.

Ugalketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Otsaila eta apirila artean sartzen dira araldian. Emeek hiru araldi ere izan ditzakete ernalduak ez badira. 40-42 eguneko kumaldia izan eta gero, apirilean edo maiatzean jaiotzen dira kumeak. 2 eta 7 kume artean jaiotzen dira, itsu eta ilerik gabe.

Ontogenia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

30 egun arte hartzen dute titia. Heldutasun neurria 3 hilabetera izaten dute. Irailean, 4 hilabete ingururekin, independizatu egiten dira eta 9-10 hilabeterekin lortzen dute heldutasun sexuala.

Espezieen arteko elkarrekintzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haren harrapariak harrapari gautarrak,arrano beltza,ipurtatsa,bisoi amerikarra,igaraba... izan daitezke. Haren bizkarroien artean aldiz bisoiarenaleutiana gaitzarenparbobirusa dago.

Arrastoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oinatzak txikiak dira, 2 cm inguru zabal, 2 edo 3 oineko taldeetan aurkitzen dira, saltoka ibiltzen den seinale, eta haien forma izar-antzekoa da, 5 behatzak oso zabalduta erdiko kuxinetik irtenda. Gorotzak, berriz, zilindrikoak eta luzangak dira, baina ez dira aurkitzen hain errazak, ur-ipurtatsak ez baitu lurraldea beroriekin markatzen bisoi amerikarrak edo igarabak bezala.

Iraute egoera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IUCNk Europako ugaztun mehatxatuen hartzen du,ipar-katamotzarekin etaGulo gulorekin batera.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ur-ipurtats&oldid=10027360"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp