Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Umiliazioaren mendea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1899ko karikaturan,Osaba Samek (Estatu Batuetako irudikapen alegorikoak) "Txinarekin egindako Itun Komertziala" eskuetan duela, Txinako mapa handi baten gainean dago eta bien bitarteanAlemaniak,Italiak,Ingalaterrak,Errusiak etaFrantziak Txinako mapa handia mozten ari dira,Austria guraizea zorrozten ari da hondoan; Osaba Samek dio: “Jaunok, nahi adina ebaki dezakete mapa hau. Baina gogoan izan hemendik ez naizela mugituko eta ezin nautela zatitu”.

Umiliazioaren Mendea,"nazio umiliazioaren ehun urteak" ere deitua, 1839 eta 1949 arteanQing dinastiak etaTxinako ErrepublikakMendebaldeko potentzien etaJaponiaren aldetik jasandako esku-hartze eta azpiratze aldiari esaten zaio.[1]

Txinako enperadorearentzat gerra hasiera ia oharkabean gertatzen da. 1920ko hamarkadaren hasieratik goiti, berriz, Txinarentzako data garrantzitsuenetariko bat bilakatzen da: atzerriko eraso inperialistaren hasiera, errepublikak amaituko zuena.

Kontestu historiko eta geografikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izendapen hau 1915ean agertu zen,Txinako nazionalismoaren gorakada giroan, Japoniako Gobernuak formulatutakoHogeita Bat Eskakizunen aurka etaYuan Shikairen onarpenarekin; geroraKuomintang-ek (Txinako Alderdi Nazionalista) etaTxinako Alderdi Komunistak zabalpena eman zioten.

1949anTxinako Herri Errepublika ezartzearekin batera amaituko zelakoan, Txinako hainbat intelektual eta politikarik diote, ordea, umiliazio garai hauTaiwanen berreskurapenarekin soilik amaituko dela.

«En Chine — Le gâteau des Rois et... des Empereurs» [Txinan: errege-erroskoa eta… enperadoreena].Henry Meyer-ren karikatura politikoa,Le Petit Jounal-en[2] argitaratua (1898), non «gâteau des Rois» ('Errege-erroskoa') esaeraEuropako monarkek Txinan zeuzkaten inperialismo anbizioarekin konparatzen ditu. Postrea mozten ari dira (ezkerretik eskubira):Victoria erregina,Gilen II.a kaiserra,Nikolas II.a tsarra,Marianne (Frantziako Errepublikako irudi alegorikoa) etasamurai bat. Guillermo Victoriarekin dago eztabaidan, Alemaniakokanpo-politika erasokorra etabritainiako hegemonia kolonialaren arteko tentsioen metafora bat da. Marianne gatazkatik aldentzen da baina Nikolasen aldean dago,frantziar-errusiar aliantzari erreferentzia eginez. Tsarra pastelaren puska bati begira dago,Mantxuria etaKorean zuen interesengatik eta honekMeiji ArokoJaponiarekin, samuraiarekin, zenbait gatazka ekarriko dizkio. Azken hau, Txinaren ahultasunaz baliatuko da bereJaponiar Inperioa sendotzeko. Atzealdean, Txinako ofizial bat—estereotipatuta, samuraia bezala—gelditzen saiatzen da, baina arrakastarik gabe, Qing dinastiaren gainbeheraren erreferentzi bezala, Asiako «gaixoa» (病夫).

1920ko eta 1930eko hamarkadetako txinatar nazionalistek umiliazioaren mendearen hasieraXIX. mendearen erdialdera kokatzen dute.

Gertaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Umiliazioaren Mendearen hasiera XIX. mendearen erdialdean hasi zen,Lehen Opioaren Gerraren[3] bezperan, opioarekiko mendekotasun orokortuaren eta Qing Dinastiaren[4] ondorengo gainbehera politikoaren erdian.

Umilaziaoren Mendearen zati gisa aipatu behar diren gertaera nagusiak ondorengoak dira: Lehen Opioaren Gerran (1839-1842)Erresuma Batuaren aurrean izandako porrota,itun desorekatuak,Taiping matxinada (1850-1864),Opioaren Bigarren Gerrako porrota (1856-1860),Udarako Jauregi Zaharraren arpilatzea indar britainiarren eta frantsesen eskutik,Txina-Frantzia Gerra (1884-1885), porrotaLehen Txina-Japonia Gerra (1894-1895),Boxerren Matxinada eta ondorengo errepresioaNazioarteko Koalizio Militar[5] baten ondorioz (1899-1901), JaponiakoHogeita bat Eskakizunak (1915),Mantxuriako Inbasio Japoniarra (1931-1932) etaBigarren Txina-Japonia Gerra (1937-1945).

Aldi honetan, Txinak barne-zatiketa handia jasan zuen, parte hartu zuen ia gerra guztiak galdu zituen eta sarritan, hurrengo itunetan[6]potentzia handiei kontzesio handiak eman behar izan zizkien. Kasu askotan, Txina behartuta egon zen kontsezio handiak ordaintzera, merkataritzarako portuak irekitzera, lurraldeak lagatzera edota oparitzera (hala nolaKanpoko Mantxuria eta Txinako ipar-mendebaldeko zati batzuk Errusiako Inperioari,Jiaozhouko badia Alemaniari,Hong Kong Britainia Handiari,Zhanjiang Frantziari eta Taiwan eta Kwantung Japoniari) eta porrot militarrak eta gero, beste kontzesio batzuk ematera kanpoko «eragin-eremuei».

Mende hau benetan noiz amaitu zen edo amaitu ote den galdera edo interpretazio irekia da.Mao Zedong-ek zeinChiang Kai-shekBigarren Mundu Gerra eta gero kokatzen dute ehun urteko umiliazioaren amaiera. Maok 1949an kokatzen du Txinako Herri Errepublika deklaratzeakin batera. Chiangek 1945ean bukatu zela zioen. Erresuma Batuak eta Estatu Batuek lurraldez kanpoko jurisdikzioa utzi zuten 1943an. Chiang Kai-shek-ek Frantzia behartu zuen Bigarren Mundu Gerraren ondoren bere kontzesio guztiak Txinari ematera.

Mende honen amaiera behin-betikoaHong Kong 1997an itzultzean,Macao 1999an itzultzean eta Beijingeko2008ko Olinpiar Jokoak antolatzean gertatu zen[7].

Parte hartzaileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Umiliazio mendean zehar Txina hainbat herrialderekin harremando zen, ala nola Japonia, Errusia eta mendebaldeko potentziekin (Erresuma batua, Frantzia, Alemania…), zeinei, besteak beste, lurraldeak utzi edo eman behar zizkien. Adibidez:

  • Errusiari utzitako luraldeen artean Kanpoko Mantxuria eta Txinako ipar-ekialdeko zenbait gune zeuden.
  • Japoniari utzitako lurraldeak, Taiwan eta Kwantung izan ziren, baina horretaz gain, Japoniak egindako Hogeita bat Eskakizunen onarpena ere garrantzitsua izan zen.
  • Eta mendebaldeko potentziei utzitako lurraldeetako bat aipatzeko, Hong Kong dugu, Erresuma Batuari utzitakoa.
  • Aipatzekoa da ere Txinaren partetik garrantzia izan zuenYuan Shikai, militar eta politikari txinatarra izandakoa eta 1912tik 1916ra presidente izandakoa.

Garrantzizko pertsonaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Umiliazioaren mendean, nabarmentzekoa dira bi izen, zehatz-mehatz Bigarren Mundu Gerraren ostean, umiliazioaren mendearen amaiera aldarrikatu zutenak,Chiang Kai-shek Taiwaneko diktadorea bat izan zena etaMao Zedong Txinako politikari, filosofo eta estratega militarra izan zen. Txinako Alderdi Komunistaren sortzaile eta buruzagi nagusia izan zen, baita Txinako Herri Errepublikaren sortzaile eta presidentea ere.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Kaufman, Alison Adcock. (2010-04). «The “Century of Humiliation,” Then and Now: Chinese Perceptions of the International Order» Pacific Focus 25 (1): 1–33.  doi:10.1111/j.1976-5118.2010.01039.x. ISSN1225-4657. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  2. Schuhl, Alain. (2009-10-05). «Le monde du tout petit, petit, petit, petit...» La Revue pour l’histoire du CNRS (24)  doi:10.4000/histoire-cnrs.9109. ISSN1298-9800. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  3. Cohen, Paul A.. (2003). China unbound : evolving perspectives on the Chinese past. RoutledgeCurzon ISBN0-203-40329-0. PMC54751821. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. Chang, Maria Hsia. (2001). Return of the dragon : China's wounded nationalism. Westview Press ISBN0-8133-3856-5. PMC45304652. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  5. Gries, Peter Hays. (2004). China's new nationalism : pride, politics, and diplomacy. University of California Press ISBN978-0-520-93194-7. PMC55742707. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  6. Ma, Lan; Zhang, Haotong; Meng, Shijun; Liu, Jiayue. (2022-02-28). «Volcanic Ash Region Path Planning Based on Improved A-Star Algorithm» Journal of Advanced Transportation 2022: 1–20.  doi:10.1155/2022/9938975. ISSN2042-3195. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  7. «An International System Fed by Humiliation» Humiliation in International Relations : A Pathology of Contemporary International Systems (Hart Publishing) (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Umiliazioaren_mendea&oldid=9479308"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp