Hiram Ulysses Grant, ezagunagoa daUlysses Simpson Grant izenaz (Point Pleasant,Ohio,AEB,1822koapirilaren 27an jaioa – Mount McGregor,New York, AEB,1885ekouztailaren 23a), Ameriketako Estatu Batuetako 18. presidentea izan zen.
Estatu Batuetako jenerala eta politikaria izan zen. Mexikoko gerran (1845-1848) parte hartu zuen, eta geroGerra Zibilean batasunaren aldekoekin gudukatu zuen. Belmont-eko garaipena eta Donelson eta Henry gotorlekuak (1862) eskuratu zituen.Vicksburgen etaMississippin garaile (1863) izan zen; Iparraldekoen buruzagitza hartu zuen;Richmond (1865) hartu eta Lee jeneralaren errendizioaAppamattoxen onartu zuen.
Alderdi errepublikarraren izenean lehendakari hautatu zuten (1868, 1872), baina ez zen politikari ona izan, eta Hegoaldearen kontrako zapalkuntza(carpetbaggers) ez zuen gaitzetsi. Haren politikak alderdiaren barruan ere oposizioa sortu zuen eta ez zen berriro hautatua izan.