Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ulianovsk

Koordenatuak:54°19′N48°22′E / 54.32°N 48.37°E /54.32; 48.37
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulianovsk
Ульяновск
hiri/herria
Hiriaren ikuspegiaIrudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Ulianovsk oblasta
AlkateaDmitriy Vavilin(en)Itzuli
Izen ofizialaУльяновск
Jatorrizko izenaУльяновск
Posta kodea432000–432999
Geografia
Koordenatuak54°19′N48°22′E / 54.32°N 48.37°E /54.32; 48.37
Map
Azalera316,9 km²
Altuera134
Demografia
Biztanleria613.334(2023kourtarrilaren 1a)
−4.018 (2021)
Dentsitatea1.935 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1648
Telefono aurrizkia8422
Ordu eremuaUTC+04:00 etaUTC+03:00
Hiri senidetuakKrefeld,Macon,Homel,Wuhu etaMinsk
http://www.ulmeria.ru/

Ulianovsk[1] (errusieraz:Ульяновск),1780 arteSinbirsk eta 1780-1924 bitarteanSimbirsk (errusieraz:Симби́рск) deitua,Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoenUlianovsk oblastaren hiriburua.Volga etaSviyaga ibaien bilgunean dago[2],Moskutik 893 kilometrora.2010ean 613.786 biztanle zituen[3].

Vladimir Leninen (Vladimir Ilyich Ulyanov sortzez) sorlekua izan zen, eta haren omenez jarri zitzaion Ulianovsk izena 1924an.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1648an eraiki zuten Simbirskekogotorlekua,Volga ibaiaren ezkerraldeko muino batean,Errusiar Inperioaren sortaldeko mugak babesteko asmoz. ErrusiaSiberiarantz zabaldu ahala, Simbirsk hiriaren garrantzi estrategikoa apalduz joan zen.1796an hiri bihurtu zen, eta Volga ibaiertzeko merkataritza guneetako bat zen. Arrantza, abeltzantza, nekazaritza eta basotik lortutako produktuak merkaturatzen zituzten.

1924komaiatzaren 9an izena aldatu zioten hiriari, ordutik aurrera Ulianovsk deitua izateko,Vladimir Lenin politikari eta iraultzailearen omenean. Han jaioa zen 1870ean, eta jaiotzaren mendeurrena ospatzeko (1970.ean) hiriaren hainbat gune eraldatu zituzten, ulianovtarrekin lotura zuzena zuten eraikuntzak kasu.

Egun industria hiria da: autoak eta hegazkinak ekoizten dituzte, besteak beste.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ulianovskekklima kontinental hezea du; udak beroak dira eta neguak hotzak.

   Datu klimatikoak (Ulianovsk)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)5.7516.53036.337.538.939.333.125.714.66.239.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)-7.7-7.1-0.411.420.824.225.423.417.37.5-0.4-5.19.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-15.4-15.5-9.20.97.312.213.911.77.20.2-5.9-11.70.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-39.1-39.9-31.1-23.2-6.9-2.84.4-1.3-5-19.4-28.6-36.9-39.9
Pilatutakoprezipitazioa (mm)292119293666874753412927484
Iturria:[4]

Hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ulianovsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ulianovsktar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 157. araua - Europako hiriak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-3-29).
  2. Ulyanovsk Global.britannica.com
  3. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 12010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia»Gks.ru
  4. http://meteoinfo.ru/UlyanovskClimat Meteoinfo webgunea

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ulianovsk&oldid=9787901"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp