Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Uliako Mintegietako parkea

Koordenatuak:43°19′20″N1°57′11″W / 43.3222°N 1.953°W /43.3222; -1.953
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uliako Mintegietako parkea
Parkearen ikuspegia.
Uliako Mintegietako parkea is located in Donostia erdigunea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea (Donostia erdigunea)
Koordenatuak43°19′20″N1°57′11″W / 43.3222°N 1.953°W /43.3222; -1.953
Beste izenakUliako Lore-Baratzak parkea, Ategorrieta-Uliako parkea
HelbideaUlia (auzoa)
UdalerriaDonostia, Gipuzkoa
MugakJose Elosegi Alkatearen hiribidea etaUliako pasealekua
Tamaina14.000 m²
Sortze-data1894

Uliako Mintegietako parkeaDonostiakoUlia auzoan dagoen hiri parkea da; 14.500 m² ditu eta Ulia pasealekuaren hasieran dago, Jose Elosegi kalearekin duen bidegurutzean.Uliako Lore-Baratzak parkea ere esaten zaio, Donostiako lorategi guztietarako landareak udal mintegi horretatik ateratzen zirelako XX. mende osoan, 2008an udalakLauHaizetara eraman zituen arte. Zazpi urtez itxita egon ondoren, auzokoek berriro zabaldu zuten, udalak baimena emanda, 2015ean.[1] 2016tik Donostiako Udalak bertan etxebizitzak eraiki nahi izan zuen.[2][3] Parkeak balio handia dauka, barruan dauden ur biltegiengatik, elementu arkitektonikoengatik, landarediarengatik eta faunarengatik.[4][5]Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016ko maiatzean argitaratu zuen txostenean, bost arlotan eta kapitulu banatan zehaztu zituen haren balioak:herpetologia (narrastiak etaanfibioak), botanika, planifikazio berdea, historiko-kulturala, eta paisajista.[6][7]

Auzokideen artean antolatutako Lore-Baratzak proiektuaren barruan lan ugari egiten dira parkeari giza bizitza emateko: lantegiak, bisita gidatuak, auzolana, festak, umeentzako jolasak eta bestelako jarduerak.Eusko Jaurlaritzak 2016an Elkarlan Saria eman zion Lore-Baratzak proiektuari, elkarlana eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeagatik. Naturgune horrek duen balio arkitektonikoa eta kulturala zabaldu nahi dute hiritarren artean.[8][9]

Ur-biltegiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Buskando ur-biltegia

Donostiako aspaldiko ur-biltegiak (Soroborda etaBuskando) parke barruan daude.[10] Donostian bertan ezezagunak ziren, bainaAranzadi Zientzia Elkarteak 2006an txosten batean azaldu zuen ur-biltegi horiek balio arkitektoniko handikoak direla, diseinuagatik eta eraikuntzarengatik, eta hiriaren ondareko elementu garrantzitsua direla.[11]

Udal-langileAntton Larretxau parkean bizi izan da bere bizitza osoa. haren lan jarduera beti egon da lotuta edateko uraren banaketa-sarearekin. Donostiako ur-hoditeriaren zirkuitu osoa sakonki ezagutzen du, ur-biltegien kokapena eta funtzionamendua ere bai. Fernando Perez izan da zerbitzu horretako burua urteetan.[12][13][14] Lehenago, Miguel Ángel Núñez, Julián Gil eta Fernando García de Mier etaJose Zuazola Urdangarin ingeniariarekin ere lan egin zuen.

Donostiako historia osoan eraiki ziren lehen ur-biltegiak Ulian daude. XIX. mendera arte hiria moldatzen zenMorlanseko eta Uliako iturriekin, baina populazioa asko handitu zenean, uraren beharra ere emendatu zen. Uliako Mintegietako parkekoSoroborda biltegia1869an jarri zuten martxan (7.000 m3) eta handik 30 urteraBuskando biltegi berri eta handiagoa eraiki behar izan zuten (10.000 m3).

Antton LarretxauBuskando ur-biltegiko sarreran
Antton Larretxau, Uliako Mintegietako parkea

Soroborda, lehen biltegia izan zena, planta karratukoa da, guztiz dago lur azpian eta ez du bisitaririk onartzen, barrura sartzea nahiko zaila da eta. Buskando biltegia, aldiz, berriagoa eta askoz zabalagoa da, ez dago lurpean, albo bateko horma parkeko bidean dago, eta leihoak ere baditu goiko aldean. Ulia mendiko hainbat iturritako ura bideratzen zen haraino, besteak beste hauek: 1850etikMoneda baserria (Uliako hegoaldean,Bidebieta), 1864tik Errotazar (Uliako itsasaldean), 1879tikIngelesen iturria (Uliako itsasaldean), eta1884tikTxoritokietatik.[15]

Animaliak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Lore-Baratzak parkeko uhandre bat

Anfibioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Txantxiku arrunta etauhandrea putzuetan bizi dira.

Hegaztiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

SEO/BirdLifeko Donostia taldeak hegaztiak behatzeko antolatu dituen saioetan, 41 txori mota katalogatu dituzte:[16][17]

Aipagarrienak hegazti migratzaile hauek dira:miru gorria,gabirai arrunta,zapelatza,okil handia,pinu-kazkabeltza,belatza,pagausoa etaerroia. Hegaztiok migratzean parketik pasatzen dira, geldialditxo batean janaria bilatzeko.

Beste espezie hauek hamar hil edo gehiagotan antzeman dira:kaskabeltza,zozoa,txantxangorria,birigarro arrunta,mika,usapal turkiarra etaerregetxo bekainzuria. Azeken hegazti hori parkeko enblematzat hartu zen, parkea bezalaxe, txikia, bitxia eta geldiezina baita.

  • Kaskabeltza
    Kaskabeltza
  • Zozoa
    Zozoa
  • Txantxangorria
    Txantxangorria
  • Birigarroa
    Birigarroa
  • Mika
    Mika
  • Usapala
    Usapala
  • Erregetxo bekainzuria
    Erregetxo bekainzuria
  • Eskinoso kumea
    Eskinoso kumea

Beste espezie batzuk ez dira urte osoko egoiliarrak, udaberrian eta udan baino ez dira azaltzen:euli txori grisa etaeuli txori beltza,txorru arrunta,txirriskila,tarina,enara azpizuria etasorbeltz arrunta.

Gerri txori arrunta etagailupa antzemateko zailak dira, oso isilak direlako;buztanikara zuria ere zaila da, ekainean bakarrik ikusi baita.Txolarre arrunta ez da hilero ikusten, parkean apirilean soilik antzeman da.

Nahiz eta parkean ez egon,belabeltza,eskinosoa,mika etakaio hankahoria bertatik ikusi edo inguruetan bizi dira.

Martxotik abuztura bitartean parkean detektatu diren 26 hegazti mota guztiek kumeak bertan egin dituzte. SACRE URBANO metodoa hilero erabilita, beti toki berean eta bost minutuz, 9:00etatik 9:05era, 24 espezie ikusi eta entzun izan dira: oso kopuru interesgarria da, tokiaren tamaina kontuan izanda.

Aldi gehienetan antzematen diren espezieak hauek dira:birigarro arrunta,kaskabeltza,zozoa,kaio hankahoria,usapal turkiarra eta erregetxo bekainzuria.

Moluskoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Barraskiloa

Barraskiloak etabareak dira parkekomolusku ohikoenak.

Intsektuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Parkean dauden milaka intsektuen artean,matxinsaltoa,erlea,makeon tximeletarenbeldarra etazimitz marraduna (Graphosoma lineatum) ikusgarrienetako batzuk dira.


.

Zuhaitzak eta landareak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gutxienez 39 zuhaitz espezie daude parkean. Gehienak ez dira bertakoak, kanpotik ekarritakoak baizik. 2017ko azterketa batek parkeko zuhaitzen balioa 22 milioi eurokoa zela estimatu zuen.[18]

Pierre Ducasse (Lehuntze,Lapurdi, 1836-Donostia, 1892) lorezain-paisaiagile ospetsuaDonostian lan egin zuenXIX. mende amaieran. Bertako udal lorezain nagusia izan zen. Berak sortu zituenGipuzkoa plazako etaMiramar jauregiko lorategiak. Biak dira estiloerromantikokoak,ingeles lorategiak, eta aberastasun botaniko handia dute. (exotikoa askotan). Pierre Ducasse landarezale sutsua zen, eta horregatik, landare berriekin esperimentatzeko, sortu zuen bere lorategi esperimentala ordukoAtegorrieta hiribideko lursail batean. Haren aztarnak diraUliako mintegietako parkean geratzen direnak: negutegiak, bankalak, eta hainbat eta hainbat landare-espezie. Ducassek egin zituen esperimentuen ondorioz Uliako txoko honetan geratu zirenak.[19]

Espezie hauek dira katalogatu dira parkean:

Parkeko mapa interaktibo baten bidez, sarean zuhaitz mota bakoitzaren kokapena kontsulta daiteke.[20]

Sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2016:Eusko Jaurlaritzak Elkarlan Saria eman zion Lore-Baratzak proiektuari, elkarlana eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeagatik.[8][9]
  • 2021:New European Bauhaus saria eman zionEuropako Batzordeak Donostiako Uliako Lore-Baratzak ekimenaren "Ulia Garden" proiektuari, . 2015az geroztik, herritarrek Uliako udal-haztegi zaharra berreskuratzeko egindako lanagatik jaso zuten “Biltzeko eta partekatzeko leku berrasmatuak” kategoriako saria.[21][22][23][24] New European Bauhaus sarietan, Europako 2.000 proiekturen artean, saria lortzeko hautagaiak 60 izan ziren, hamar kategoriatan. Sarien helburuak "trantsizio berdea azkartzea eta bizikidetza hobea bermatzea; ezagutza eta esperientzien bitartez ideia eta konponbide berriak sortzeko" dira.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)«Segunda vida para los viveros» Noticias de Gipuzkoa 2015-10-4 (kontsulta data: 2016-5-7).
  2. «Uliako bizilagunek ez dute hirigintza proiekturik onartuko» Irutxuloko Hitza 2016-2-15 (kontsulta data: 2016-5-7).
  3. ««Eskatzen dugun bakarra auzoari berea den zerbait itzultzea da»» Irutxuloko Hitza 2013-5-17 (kontsulta data: 2016-5-7).
  4. (Gaztelaniaz)«Tesoros ocultos en la falda del monte Ulía» Diario Vasco 2016 (kontsulta data: 2016-5-7).
  5. (Gaztelaniaz)«Los antiguos depósitos de Ulia, un tesoro que ansía ser desenterrado» Diario Vasco 2015-5-23 (kontsulta data: 2016-5-7).
  6. «ARANZADI: parkea ondare aberatsa da» Ulia Auzo-Elkartea (kontsulta data: 2016-07-18).
  7. «Bideoak: ARANZADIren txostenaren aurkezpena» Uliako Auzo-Elkartea (kontsulta data: 2016-07-18).
  8. abAltuna, Agurtzane. (2016-01-25). Jaurlaritzaren Elkarlan saria jaso du Uliako Lore Baratzak proiektuak. Irutxuloko HItza (kontsulta data: 2017-12-28).
  9. ab (Gaztelaniaz)Alonso, Carolina. (2016-01-26). «“El premio nos alienta a seguir con el proyecto de viveros de Ulia”» Noticias de Gipuzkoa (Noticias de Gipuzkoa) (kontsulta data: 2017-12-28).
  10. (Gaztelaniaz)«Una catedral bajo tierra» El Pais 2007-4-26 (kontsulta data: 2016-5-7).
  11. (Gaztelaniaz)«El tesoro escondido en la falda de Ulía» Diario Vasco 2013-11-12 (kontsulta data: 2016-5-7).
  12. (Gaztelaniaz)«El detector de fugas» El Diario Vasco 2008-03-25 (kontsulta data: 2021-05-26).
  13. Faktoria. (2018-06-28). «Nekane San Miguel magistratua, 'Faktoria'n. Antton Larretxau Uliako parkeko zaindari» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2021-05-26).
  14. «Irene Paredes Paris Saint-Germain taldeko jokalaria, 'Faktoria'n. Donostiako ur zerbitzuko langile ohiarekin batera» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2021-05-26).
  15. Muñoz Echabeguren, Fermin. (2003). El agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko ura Donostiako historian. Donostia: Añarbeko Urak (Donostia), 283 or. ISBN84-607-7900-9..
  16. Ulia mintegietako hegaztiak. 2015-12-02 (kontsulta data: 2017-08-25).
  17. STOP PARK DESTRUCTION Festibala. 2016-04-18 (kontsulta data: 2017-08-25).
  18. «22 milioi €: Mintegietako parkeko zuhaitzen balioa.» ulia.eus (Uliako auzo-elkartea) 2017-05-20 (kontsulta data: 2017-12-28).
  19. (Gaztelaniaz) Pierre Ducasse. Traces de France (kontsulta data: 2025-01-24).
  20. Uliako Mintegietako parkeko zuhaitz-inbentarioa
  21. (Ingelesez)«European Commission announces the New European Bauhaus prize winners» ec.europa.eu (kontsulta data: 2021-09-22).
  22. (Ingelesez)European Commission. (2021-09-16). The New European Bauhaus Ceremony. (kontsulta data: 2021-09-17).
  23. Argia. (2021-09-17). «Europako Batzordeak Donostiako Uliako Lore-Baratzak ekimen herritarra saritu du» Argia (kontsulta data: 2021-09-17).
  24. «Uliako Lore-Baratzak taldeak Europako Bauhaus Berria saria irabazi du» Irutxuloko Hitza 2021-09-16 (kontsulta data: 2021-09-17).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikiproiektu bat abian da
Uliako lore-baratzak gaiari buruz.


Donostiako parkeak

Aieteko parkeaAlderdi EderAmetzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkeaBoulevardeko parkeaCastelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaErrotaburuko parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkeaFrantziako pasealekuaKristina Eneako parkeaGipuzkoa plazako parkeaHarriako parkeaKoldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategiaOtxokiko parkeaPagola-Damazelai parkeaPuioko parkeaSalvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea

Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Uliako_Mintegietako_parkea&oldid=10045331"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp