Ukraina berbak ekialdeko eslaviera zaharrean «muga» esan nahi bide du; hasierakoU horrek, berriz, «zehar», «-n»; etakraj eslaviar erroak, «herrialde».[5] Berez,krayina hitzak ukraineraz «herri» kontzeptua izendatzen du.
Oso lurralde laua da, emankortasun handiko lur beltzak dituena, %90ean ordokiz eta goratasun gutxiko goi-ordokiz osatua, eta ibai askok ureztatua. Parterik handienaEkialdeko Europako ordokiari dagokio eta ipar-ekialdea, berriz, erdialdeko Errusiako goi-ordokiari. Hala, lurraldearen batez besteko goratasuna 175 metrokoa da.Karpato mendiek hartzen dituzte, ordea, mendebaldeko mugaren 240 kilometro inguru, eta mendi horietan du, hain zuzen ere, Ukrainak gailurra,Hoverla mendian (2.061 metro). HegoaldeanKrimeako penintsula dago, Azoveko itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean. Penintsularen hegoaldeko mendiak Bulgariako Karpatokoen eta ErrusiakoKaukasokoen arteko zatiak dira, hiru mendikate txikiez osatuak, lur emankorreko ibarrak dituztenak; mendi horietako gailurrak 1.545 metroko garaiera du. Gainerakoan laua da Krimeako lurraldea,Perekopeko istmo estuaren bidez Ukrainako ordoki zabalari lotua.
Ukrainakklima kontinentalepela du, nahiz etaklima mediterraneoa ere aurkitu Krimea hegoaldeko kostaldean. Prezipitazioak desberdinak dira oso eskualdearen arabera, handiena ipar eta mendebaldean eta txikiena hego eta ekialdean. Mendebaldeko Ukrainak 1.200 mm jasotzen du urteko, etaKrimeak 400 mm inguru. Kostaldetik urrundu ahala, neguak epeletik oso hotzera aldatzen dira. Batez bestekotenperatura 5.5–7 °C da iparraldean eta 11–13 °C hegoaldean.
Landaredia, iparraldean, estepakoa eta estepa basoduna da. Hegoaldean, Krimeako iparraldean batez ere, lehorrekoaren ezaugarriak ditu, eta penintsularen hegoaldeko kostaldean, berriz, Mediterraneokoarenak,mahasti eta fruitu garratzeko arbolekin.
Kieveko Rusaren mapa, XI. mendean. Urrezko Aroan Kieveko Rusaren zabalerak egungo Ukrainaz aparte, Errusia eta Bielorrusiako hainbat alde ere bere zituen.
X-XI. mendeetan,Europako alde honetan estatu berri baten sorrera eta hedapena gauzatu zen; Kieveko Rusa izan zen eta, historialari askoren arabera, sasoi hartan mamitu zen ukrainarren nazio-identitatea[7]. HiriburuaKiev zen eta, testu zaharrei jaramon egiten badiegu, sortzaileakeskandinaviar jatorrikoak ziren,baregoak hain zuzen ere, egunSuedia etaDanimarka diren lurraldeetako aspaldiko biztanleetako batzuk. Denborak aurrera egin ahala, bertako eslaviarrekin bat egin zuten, eta asimilatutako jende-multzo hau izan zenRurik printzearen dinastiaren abiapuntu, Rusaren aurrenekoa. Kieveko Rusa hainbat printzerrik osatu zuten, Kievekoa gailen zelarik, eta Ruriken ondorengo asko berori kontrolatze aldera sator-lan, azpijoko eta borroka etengabean aritu ziren.
Kieveko Urrezko AroakVladimir Handiaren agintaldia du abiagune (980-1015) eta estatuaren buru zelaBizantziotik zetorrenkristautasunari men egin zion. Haren semeak,Jaroslav Jakintsuak, Kieveko Rusaren aldi bizienari eta garrantsitzuenari ekin zion, bai kulturaren alorrean, bai politikarenean. Gerora deuseztatzea dator, estatuaren zatikatzea. Kieveko Rusa ostera ere berpiztu zen,Vladimir Monomakoren (1113-1125) eta haren semeMstislaven agintaldietan (1125-1132). Baina hurbil eta atezuan zebiltzanmongolak, zeintzuek1240an Kiev erabat suntsitu baitzuten[8].
Mongolen inbasioen ondoren, kanpoko erresumek agindu zuten Ukrainan. XIV-XVII. mendeen artean,Lituania etaPoloniaren mende egon zen.
Mongolek hankaz gora jarritako Rusaren deuseztatzeak printzerri biren nagusitasun aldiari eman zion bide:Galitzia etaVolinia. Zenbait urteren buruan bat egin zuten, estatu egituratik hurbil antzean.1569anPoloniar-Lituaniar Batasuna eratu zenetik, Poloniako Erresumak gero eta eragin handiagoa zuen Ukrainako lurraldeetan; aldi bereankatolizismoaren sarbidea sakonagoa izan zen, goiko gizarte mailek horretarako aukera eman ziotelako. Herri xehea, berriz,kosakoei begira jarri zen, ortodoxiari estu eusten ziotelako.XVII. mendearen erdialdean, kosakoen eraginpeko sasi-estatua sortu zenDnieper ibaiaren ertzean, Ukrainako erdi-hegoaldean.Zaporizhiako kosakoak ziren, eta poloniarren estatuari honako eskabideak egin zizkioten: errepresentazio politikoa izatea Poloniako Erresuman eta ortodoxia onartzea. Ez zuten halakorik lortu eta, ondorioz,Errusiako tsarraren laguntza bilatzen hasi ziren.1648an,Bohdan Khmelnytskyk poloniarren aurkako matxinada gidatu zuen,1654ra arte iraun zuena; kosakoen nobleziak bultzatutako iraultzari, laborariak, Eliza Ortodoxoa eta burgesia atxikiko zitzaizkion. Ordutik aurrera, Errusiaren eraginpean sartu ziren Ukrainako lurraldeetako asko, poloniarren indarra ahulduz joan zen heinean.
XVIII. mendearen amaieran, Poloniako lurraldeak beste era batera antolatu ziren, inguruko herriek bere egin zituztelako:Prusiak, Habsburgotarren Etxeak eta Errusiak. Ukrainako mendebaldeaAustriaren mende geratu zen; gainontzeko lurrak Errusiak bereganatu zituen. Baina egoerak lehengo moduan jarraitu zuen: kosakoek amesten zuten autonomia ez zen inolaz ere gauzatu, eta errusiarrek behiala poloniarrek ezarritako kontrolari eutsi zioten. Tsarismoaren azken urteetan, lurraldearen errusifikazioari areago ekin zitzaion, etaukrainera debekatu ere egin zuten[9].
Lehen Mundu Gerra hasi orduko, Ukrainako mendebaldeko lurrakAustria-Hungariako Inperioaren mende zeuden, eta gainerakoakErrusiaren kontrolpean. Austria-HungariakUkrainako Legioa eratu zuen Errusiar Inperioaren aurka jarduteko. Legio hau izan zen,Ukrainako Galiziar Armadaren sorburua izan zen,boltxebike zein poloniarrien aurka aritu zena hurrengo urteetan (1919-1923). Halarik ere, Lehen Mundu Gerrak Austria-Hungariako eta Errusiako inperioen itzaltzea ekarri zuen eta, aldi berean, Ukrainaren autodeterminaziorako aldarria. Testuinguru horretan,1917-1920 bitartean, estatu itxura hartu nahi izan zuten hainbat saio izan ziren. Ekialdean honako hauek izan ziren:Ukrainako Herri Errepublika,Ukrainako Hetmanatoa, eta boltxebikeen aldekoUkrainako Sobietar Errepublika Sozialista. Mendebaldeko lurretan, berriz,Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika antolatu zen. Tarte horretanNestor Makhno anarkistakUkrainako Iraultzarako Armada delakoa gidatu zuen hegoaldean[10].
1939an,Alemania Naziak eta sobietarrek sinatutakoMolotov-Ribbentrop Itunaren bidez, Ukrainak Poloniaren hego-ekialdea eta Errumaniaren parte bat (IparBukovina etaBesarabiako hegoaldea) eskuratu zituen.1941-1942 urteetan alemaniarrek Ukraina osoa hartu zuten, oso erregimen gogorra ezarri eta jende asko deportatu zuten lurralde haren germanizazioa errazteko. Baina sobietarren manupetik askatzeko alemaniarrekin batera borrokatu ziren abertzale asko haien aurka matxinatu ziren.1943-1944 bitartean, sobietar gudarosteak egotzi zituen alemanak. Gerra horretan Ukrainak 4 milioi pertsona galdu zituen, ia judu guztiak horien artean.
1986ko apirileanistripu larria izan zenTxernobylgo zentral nuklearrean,Kievetik 130 kilometrora, oso ondorio latzak eragin zituena 5 milioi pertsonarengan (datu ofizialen arabera 600 pertsona hil ziren). Gertaera horrek gobernuaren aurkako oposizioa berpiztu zuen.1989ko amaieran errepublikaren burujabetasunaren etaPerestroikaren aldeko higikundea sortu zen (Rukh), Kieveko intelektualez etapreso politiko ohiez osatua.1990ko martxoko hauteskundeetan komunistak atera ziren garaile, eta Rukhek emaitza onak izan zituen mendebaldean. Legebiltzarreko lehendakariak,Leonid Kravtxukek, jarrera nazionalista gero eta tinkoagoa hartu zuen.
1991ko otsailean,Krimeari autonomia (1922-1945 urteetan ere izan zuena) itzultzea erabaki zuen legebiltzarrak.Gorbatxoven aurkako estatu kolpearen ondoren, abuztuaren 24an burujabetasuna eskatu zuen Ukrainak, abenduaren 1eko erreferendumean emandako botoen %90ek berretsi zuena. Leonid Kravtxuk hautatu zuten lehendakari. Hilabete horretan bertanEstatu Independenteen Erkidegoa sortu zuenErrusia etaBielorrusiarekin batera. Urtearen amaieran, Kievek bere subiranotasuna eskatu zuen herrialde horretan zeudenarma nuklearrei zegokienez eta, aldi berean, arma horiek zazpi urteko epean desegiteko asmoa azaldu zuen.
1992an, Ukrainako gobernuak prezioen liberalizazioa aurrera eramatea erabaki zuen; bestalde, erraztasunak eman zien atzerriko enpresei bertan inbertsioak egin zitzaten. Urte horretan, Krimeak bere burujabetasuna adierazi zuen, baina Ukrainako legebiltzarrak ez zion onartu. Azkenik, Krimeak amore eman eta ezeztatu egin zuen bere adierazpena. Baina Errusiak1954ko lege dekretua ezeztatu zuen, zeinaren arabera Krimea Ukrainari ematen zion, eta Krimea itzultzea eskatu zion. Kievek ez zuen eskakizun hori onartu eta independentzia ekonomikoa onartu zion Krimeari. Krimea Kiev eta Moskuko gobernuen arteko tirabira gai izan zen urteetan.
1993an, Ukrainak bertan behera utzi zuen arma nuklearrak Errusiako Federaziori itzultzeko asmoa, gobernuaren ustez ez baitzegoen haiek desegiteko behar bezalako bermea. Bestalde,Itsaso Beltzeko gerraontzien banaketak ere tirabira latzak sortu zituen errusiar gobernuaren eta ukrainarraren artean, zeinek beretzat eskatzen baitzituzten gerraontziak. 1993ko irailean,Vitold Fokin lehen ministroak dimititu egin zuen ekonomia bideratzeko egin zituen saioak porrot egin zutenean.Leonid Kutxma, industria gizonen eta enpresaburuen batasuneko lehendakari ohia, jarri zuten haren ordez. Gobernu berriaren politika liberalak eta liberalizazioak aurrez aurre izan zituzten Biltzar Gorena batetik, eta langileak bestetik. Hala, Kutxmak dimisioa aurkeztu zuen, baina ez zitzaion onartu.
Kravtxuken kanpo politika moderatuaren kontra, Biltzar Gorenak Ukrainan zirenSESBeko arma nuklear guztiak bereganatzea erabaki zuen. Sobietar Batasunaren desagertzearen ondoren munduko hirugarren potentzia nuklear bihurtu zen Ukraina. Baina Kravtxuk ahuldurik zegoen, politika alorrean batez ere, eta Itsaso Beltzeko ontziak Errusiari ematea erabaki zuen. Horrela, Moskurekinpetrolio etagasaren truke zuen zorra ordaintzen zuen. Bien bitartean, ekonomiak hondoratzen jarraitzen zuen, eta hilekoinflazioa % 100ekoa zen. Azkenik, Kutxmak dimititu egin zuen.
1994an izan zirenSobietar Batasuna desegin ondorengo lehenengo hauteskundeak.Leonid Kutxma lehen ministro izandakoak irabazi zituen hauteskunde haiek, eta presidente berriak Errusiarekiko harremanak estutzeko eta EIEn (Estatu Independenteen Erkidegoa) sartzeko asmoa azaldu zuen. 1994an eta1995ean zehar bai egoera ekonomikoak bai sozialak okerrera egin zuten.BPG %20 baino gehiago jaitsi zen 1994an, eta %12tik gora 1995ean, eta bizi maila ere asko jaitsi zen.1997an,Pavlo Lazarenko lehen ministroa ustelkeriaz salatu zuten eta kargua utzi behar izan zuen. Haren ordezValeri Pustovoitenko jarri zen. Urte horretan bertan, arma nuklearrak kentzeko hitzarmen bat izenpetu zutenEstatu Batuek,Bielorrusiak, Errusiak,Kazakhstanek eta Ukrainak.
2004an,Iraultza Laranja gertatu zen. Horrela deitu zitzaion 2004ko hauteskundeetanViktor Janukovitx gobernuaren hautagaiak egindako iruzurraren kontra egin ziren protesta, manifestazio, greba eta erresistentzia zibileko ekintzei,Viktor Justxenko oposizioko hautagaia lehendakari izendatzeko eskatuz. Urte horren bukaeran bukatu zen Iraultza Laranja, hauteskundeak hirugarrengoz egin eta Justxenko lehendakari izendatu zutenean.
Bestalde,2008ko bukaeran, liskar handia izan zen Errusiaren eta Ukrainaren artean. Errusiak Ukrainari saltzen dion gasaren prezioak sortu zuen istilua, eta tirabiren ondorioz, Errusiatik etorri, Ukraina zeharkatu etaerdialdeko Europara gasa daramangasbidea etenda geratu zen. Etenaldi horrek gasik eta erregairik gabe utzi zituen Europako erdialdeko biztanle asko —Balkanetan bereziki— Europak aspaldi honetan ezagututako hotzaldirik handienean. Azkenean,2009aren hasieran, gasbidea zabalik geratu zen, baina ez Errusiak ez Ukrainak ez zuten hartu beren gain gas etenaldiaren ardura.2010eko presidentetzarako hauteskundeetanViktor Janukovitx nagusitu zen, botoen %48rekin.[11]
2013ko azaroan,Europar Batasunarekin elkartze akordioa sinatzeko planak izoztu zituen Janukovitx presidenteak. Horren ostean,Euromaidan, Mendebaldearekin loturak estutzearen aldeko protesta baketsua, hasi zen. Luze gabe, talde paramilitarneonaziak ere lotu zitzaizkion protestari.[12] Herrialdearen ekialdean, ordea, biztanle gehienak Euromaidanen aurka eta Janukovitxen alde agertu ziren.[13]2014ko urtarriletik aurrera, istiluak larriagotu ziren Kieven, gobernuaren aurkako taldeek eraikin ofizialak hartu zituztelarik. 130 lagun baino gehiago hil ziren liskarretan, gehienak zibilak.[14][15] Otsailaren 22an, Ukrainako Parlamentuak Janukovitx presidentea kargugabetu eta hauteskundeetara deitzea erabaki zuen.[16]
Bien bitartean, inolako bereizgarririk gabeko errusiar soldaduak sakabanatu zirenKrimeako penintsulan, eta 2014ko martxoaren 16an egindako erreferendum batean, krimearren %97k Errusiari batzea erabaki zuen.[12][17] Bi egun geroago, Errusiako Senatuak onartu zuenKrimea etaSebastopol Errusiara batzeko ituna.[18]Nazio Batuen Batzar Nagusiak baliogabetzat jo zuen erreferenduma. EkialdekoDonetsk etaLuhansk eskualdeetan, manifestari eta miliziano errusiazaleek eraikin ofizialak hartu zituzten, eta Ukrainatik banantzeko erreferendumak egin ziren.[19] Liskar horiek izan zirenDonbasseko gerraren hasiera,Donetskeko etaLuhanskeko herri errepublika sortu berrien eta Ukrainako armadaren artean. Sezesionistek errusiar paramilitarren laguntza izan zuten.[20]
Ukrainako presidentetzarako hauteskundeak 2014ko maiatzaren 25ean egin ziren, eta Europar Batasunera gerturatzearen aldekoPetro Poroxenko enpresaria nagusitu zen. Krimeako okupazioa ez zuela onartuko adierazi zuen, eta Luhanskeko eta Donetskeko errusiazaleekin armak utzi arte ez zuela negoziatuko.[21]2015eko otsailean, Poroxenkok etaDonbasseko sezesionistek su-eten akordioa adostu zutenMinsken;[22] ordurako, 5.000 lagun baino gehiago hilak ziren gerran.[23]
2022ko otsailaren 22an,Vladimir Putinek Errusiako indar militarrei UkrainakoDonetsk etaLuhanskeko errepubliketan sartzeko agindu zien, ekintza «bakea mantentzeko misiotzat» joz.[24] Putinek, halaber, ofizialki onartu zituen Donetsk eta Luhansk estatu subirano gisa, Ukrainako gobernutik erabat independenteak bailiran. Erabaki horiei erantzunez,Joe Biden AEBko presidenteak iragarri zuen "Estatu Batuen finantza-zigor handiak" hasiko zirela Errusiaren aurka, eta finantza-zehapen gehigarriak agindu zituen, Errusiako tropek Ukraina zeharkatuz gero. AEBko inteligentzia zerbitzuek adierazi dutenez, Ukrainako mugatik gertu ehun eta berrogeita hamar mila tropa errusiar daude.
2022ko otsailaren 24ko goizaldean, Vladimir Putin presidente errusiarrak Ukraina desmilitarizatu eta "desnazifikatzeko" «operazio militar berezia» iragarri zuen. Geroago, Ukrainako gobernuak iragarri zuen ErrusiakTxernobylgo kontrola hartu zuela.
2004ko konstituzioaren arabera, Ukraina errepublika parlamentarioa da.[25] Errepublikako presidentea da estatuburua; boto zuzenaz hautatzen da, bost urteko agintaldirako. Legebiltzarra edoVerkhovna Rada ganbera bakarrekoa da; 450 kide ditu, ororen bozkatzez aukeratzen direnak bost urtetik behin. Presidenteak izendatzen du lehen ministroa, Verkhovna Radaren onespenarekin.
2016an herrialdeak 42.541.633 biztanle zituen, Krimea kontuan hartu gabe[26].Sobietar Batasuna ohiko gainerako errepublika gehienetan bezala, biztanle kopurua asko jaitsi da azken hamarkadetan. Osasun zerbitzuak, garai batean ezin hobeak, beherantz joan dira, etadifteria etatuberkulosiak jotako gaixoak, aldiz, gora.Emigrazioa asko hazi da azken urteetan. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %15,8 dira, 15-24 urte bitartekoak %9,9, 25-54 urte bitartekoak %44,3, 55-64 urte bitartekoak %13,8 eta 65 urtetik gorakoak %16,3. Bizi itxaropena 72,1 urtekoa da, 67,4 urtekoa gizonezkoena eta 77,1 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[27]
Ukrainera ama-hizkuntza dutenen mapa, 2001eko erroldaren arabera
Ukrainako konstituzioaren arabera,ukrainera da errepublikaren hizkuntza ofiziala. Hala ere, arrazoi historikoek izan duten eragina dela medio,errusiera asko hitz egiten da errepublikaren ekialdean eta hegoaldean.Tsarren inperioak errusiartze politika zorrotza ezarri zuen Ukrainako eremu zabaletan, eta bertako hizkuntza autoktonoa debekatu. 1991ean independentzia eskuratu ostean, agintariek ukraineraren aldeko neurriak ezarri zituzten errepublika berrian, errusieraren kaltean. Horrek hizkuntza-borroka eta liskarrak sortu zituen errepublikaren hegoaldean zein ekialdean.
2001eko erroldaren arabera, biztanleriaren %67,5en ama-hizkuntza ukrainera zen, eta errusiera %29,6rena. Ukrainera nagusi da herrialdearen mendebaldean eta erdialdean.Kieven, aldiz, errusiera ukrainerari gailentzen zaio kalean, nahiz eta hiri inguruko landa eremuetan ukrainera nagusi izan. Azpimarratu behar da ukrainera ama-hizkuntza dutenen gehiengoak errusiera ere erabiltzen duela bigarren hizkuntza modura. Bi hizkuntza hauez gain,Krimeako Errepublika Autonomoan biztanleriaren %13aktatareraz hitz egiten du.
Razumkov Centrek 2016an egindako inkesta baten arabera, ukrainarren %81,9kristauak dira: %65,4ortodoxoak, %7,1 kristauak besterik gabe, %6,5greziar katolikoak, %1,9 protestanteak eta %1 latindar errituko katolikoak. % 1,1 musulmanak dira,judu etahinduistak %0,2, erlijiorik gabeak %6,3, etaateoak %2,7. Erlijiozaletasun maila handiagoa da mendebaldean (%91) ekialdean (%56) baino.[29]
Lurraldearen hiru laurdenak hartzen dituzten lur beltzen emankortasun handia dela eta, urteetannekazaritzara bideratua egon zen Ukrainako ekonomia, baina gaur egun meagintzak eta industriak nekazaritzak baino garrantzi handiagoa dute. Kopuruari dagokionez, lantzen diren gai nagusiak garia,ekilorea,patata eta, munduan gehien ekoizten duen herria baita, batez ere azukreerremolatxa dira. Baina, gai horiez gainera,garagarra,artoa,zekalea,oloa,artatxikia,lihoa,kalamua,tabakoa,meloiak, barazkiak, fruitu arbolak,mahastiak etakotoia ere lantzen dira.Abere hazkuntzak ere garrantzi handia du: behiak, zerriak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak.
Gainera, garrantzi handiko portuak ditu,ontziolak eta beste industria batzuk ere dituztenak:Mariupol etaBerdianskAzoveko itsasoan, etaOdesa,Kherson etaMykolaiv Itsaso Beltzean. Bestalde, hiri sare indartsua du: Kievek, hiriburuak, 2,6 milioi biztanle ditu eta bat egiten dute bertan, alde batetik, kulturak eta hezkuntzak (unibertsitatea eta ikerketa guneak) eta bestetik, punta-puntako teknologiak (gune militar-industriala).
Ukrainaren industria indartsua eta antzinakoa da, bainaSESBren eta Errusiaren beharrak asetzeko sortua. Nekazaritza industria garrantzizko sektorea da (esnekiak, haragia); horrez gainera, Ukrainako industriak Sobietar Batasuneko ikatzaren laurdena eta burdinaren erdia eskoizten zituen. 70 milioiikatz tona ustiatzen dira gaur egun;1976an, aldiz, 212 milioi ziren. Industriaren alorrean garrantzi handikoa da eraikuntza mekaniko astuna (lokomotorrak, tankeak, misilak); industria kimikoari dagokionez, ongarriak ekoiztera bideratua da batez ere.Energiaren alorrean, mendekotasun maila handiko herrialdea bihurtu da, eta horrek azaltzen du, nolabait, gobernuak jartzen dituen eragozpenakTxernobyl ixteko, zentral horrek herrialdeko beharren %10 asetzen baitu. Errusiako finantza krisiak ondorio larriak izan zituen Ukrainan,1998. urteaz geroztik batez ere.